viernes, 7 de septiembre de 2012

Jaungoikoak salba zaitzala...


Jaungoikoak salba zaitzala Ama Erregina Maria,
miserikordiazko ama guztiz da miragarria,
konfidantza osoarekin zugana nator jarria.

Jaungoikoak salba zaitzala berriz ere dizut esaten,
zure graziaren premian gu beti gera gertatzen,
zu bezalako beste amarik munduan ez det aurkitzen.

Suspirioz eta sentimenduz beti negarrez gaude gu,
negarrezko balle triste honek zenbat dolore dizkigu
zure begi piadosa hoiek gugana itzuli itzazu.

Balle triste honetatik irtetzen geradenean
erakutzi egiozu Jesus gure begien aurrean,
zure sabeleko fruitu betiko zorionean.

Oh! klementisima deitzen dizugu ama guztizko garbia,
oh! piadosa, zein handia dan zure miserkiordioa,
penen artetik zugana nator, dultze Birgiña Maria.

Anima galdu ez dezagun eskatzen dizut gogotik
apartatutzen lagundutzeko pekatuaren bidetik
Jaungoikoaren Ama santa erregu ezazu gugatik.

Begira zazu Ama maitia gu nola bizi geraden
peligru eta tentazioak besterik ez degu hemen
zure anparuan hartu gaitzazu betiko glorian, Amen.






No hay comentarios:

Publicar un comentario