martes, 18 de enero de 2022

Artikuluak_Iritzia_DEIA eta DdNN_Barkamenak ✍✍✍



Barkamenak

_________  Barkamena eskatzea, faltsutzaile gehien dauden giza jokabidea dela diote, auskalo… Baina, era berean, aitortu behar dugu ere gero eta jende gehiago nahita engainatzen uzten daudenaren ondorioa dela, ezer esan eta egin gabe, holako tranpatiak eta faltsukeriak eroso onartzen dituztenak jokaera berberaren zabaltzaileak bai direlako. Bestalde, bi pertsona berdinak ez dauden bezalaxe ez dago barkamenik bakarra ere: barkamen zintzoak daude, beste batzuk, ostera, irainera arte faltsuak dira; badira berandu edo garaiz kanpo iristen diren barkamenak baita hobe inoiz iritsi izango ez zirenak ere; badaude ustekabeko barkamenak, formalak, onurarik ezak, baita hesi guztiak hausteko edo lehenengo hitzatik bihotza izozteko gai, aringarri edo mina izugarri sortarazi kapazak ere; tira, nork bere opilari ikatza, noizbait denok pekatari izan arren, batzuk bai bekatuzale peto-petoak direla, kategoria… Erretorika hutsa diren azalpenez diot, inork sinisten ez dituen hitzez baina, de facto, ontzat ematen direnaz: barregarria eta lotsagarria erdi bana izan arren, Juan Carlos borboitarrak botatako barkamen famatuak -asko sentitzen dut, oker nengoen, ez da berriro gertatuko- eskola sortu du; hor dago ere, benetako damua egon ala ez, akusatuak biktimari eskeintzen duen barkamena edo legeak eskeintzen dion estalpean; eta azkenik, askatasunaren izenean edozein astakeria baieztatzeko daukan eskubidea publikoki exijitzen duen hainbeste handiki, handinahi, profeta eta ukatzaileren sermoiak eta eskakizunak. Den-denak aprobetxategi hutsak izanez gero, botereari edo geroko hauteskunde-etekinei gogor heldutako politikariak okerrenak dira, zeinentzat ez baitago mugarik, ez eskrupulurik, ez lotsarik. Paradigma? Lehen ministro britaniarra Boris Johnson, zalantzarik gabe, Donald Trump handia gaindituz.

Barkamena, duintasuna bezala, ez da irabazten den edota ken eta jar daitezkeen txapela, ezin da erosi ezta exijitu ere baina erretratatzen gaitu. Azkenean ordainarazten digu. Bide batez, Djokovic… Aio! Go home


                                                
                                                          
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario