miércoles, 22 de junio de 2022

2022 06 21_DEIA_DdNNav_Artikuluak_Abderraman Bass...






_________________________________________________________  Abderraman Bass

Joan den larunbatean, Bidasoako uretatik erreskatatu zuten ginear gazte baten gorpua, Konpantzia irlatxo historikotik eta Behobiako nazioarteko zubitik artean. Abderraman Bass izenekoa zen gaztea, 25 urte bete berri zituen. Urte t’erdi batean soilik, Frantziara iristeko ahaleginean 7 migratzaile hil dira, gehienak ibaian itoak. Ziur nago, zalantzarik gabe, beste migratzaileak iritsiko direla Irunera eta, ametsatan blai, Bidasoako beste ibaiertzea hain gertu ikusterakoan salto egitea saiatzen jarraituko dutela: oinen azpian milaka kilometroekin edota imajina daitekeen baldintzarik txarrenetan itsas-zeharbide bat egin ondoren gerra- edo gosetetik ihesiz, eta bizirik jarraitzea, Europan aurki zezaketeen edozein motatako oztopoek ez diete geldiaraziko. Baina erraturik daude, Bidasoaldeko mugan gainditu beharko den azken pausua harresi zeharkaezin bihurtu dela eta: burokrazia hutsa gizatasunik ezarekin bat eginez. Nazioarteko terrorismoren kontrako ekintza modura lehen, eta gero Covid-19 delakoaren krisiaren ondorioz, Frantziako gobernuak hasi zituen mugako kontrol zorrotzak berdin mantentzen dira oraindik, izaera diskriminatzailearekin baita nazkagarria den arrasto baztertzaile- eta xenofoboarekin ere. Kontestu honetan, hasiera-hasieratik Euskadiko agintarien aldarrikapena iraitzako migratzaileentzako ibilbide eta korredore seguruak ezartzearen alde lan egitea izan bada ere, bai Frantziak -bereziki- bai Europako erakundeek bere buruei andanas deitzen diete: bistan dago ultraeskuin arrazista- eta xenofoboren aurka  kokatzen direnei dagokitenean, salbuespenik gabe, demokraziaren printzipioak eta giza-eskubideen eta duintasunaren aldeko politikak ere alde batean bazterturik uzten dituztela, laissez faire laissez passer eta kitto. Hipokritak…

Tira, azken egunetan Irunera iritsi diren afrikar migratzaileen in crescendo zenbakia ikusita, mafien laguntzaz ere, areagotu egingo da hondamena. Badirudi, bai, uda izugarri eta bihotzgabearen atarian gaudela. Ezin dugu konformatu.






 🖤🖤🖤

No hay comentarios:

Publicar un comentario