sábado, 30 de noviembre de 2024

EUCOCO 48º, LISBOA 29 y 30 noviembre 2024


Hace apenas unas horas se ha clausurado la 48º Conferencia Europea de Solidaridad con el Sahara, la EUCOCO 2024, en Lisboa.
No importan los años que pasen, que hayan pasado, digo que cada vez que no asisto, y ya van siendo unas cuantas las citas, me siento rara, como vacía. He acudido a tantas... Tengo una extraña sensación de pérdida, la verdad...
Quedan los amigos, mis compañeros, mis otros yo... siempre, siempre...
Y una causa legítima como pocas otras he sabido reconocer en mi vida, por la que seguir luchando.
En ésas estamos, estaremos siempre...
SAHARA HURRA!!!
SAHARA ASKE!!!!


martes, 26 de noviembre de 2024

2024 11 26_DEIA, DdNN eta NdG_Azaroaren 25a 🟣🟣🟣






_______ Azaroaren 25a

Azaroaren 25 guztietan, 1999az geroztik, mundu osoko gizon-emakumeek indarkeria matxista gabeko gizarteak lortzeko konpromisoa berresten dute. Oraindik orduan ere, XX. mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan, holako hilketak pasio-krimen gisa deskribatu ohi ziren gertakari-kroniketan eta, beno, gizartea sentimendu horrekin konformatzen zen, nolabait ere: maitasunagatik bazen... Kontzientziazioa, gaur egun, konprometitu- eta borrokalariagoa izan arren, emakumeen aurkako eraso sexista ororen atzean dagoena, modu batera edo bestera, dominazio eta menperatze-borondatea izaten jarraitzen da. Ez da salbuespenezko zirkunstantzien ondorioa, gizarteko maila guztietan eta eguneroko egoeretan kolpatzen baitu. Horra hor, adibidez, Gisèle Pelicot kasua: senar arrunta, ia hamar urteren zehar dozenaka gizoni behin eta berriz bortxatzera gonbidatzen diena, aldez aurretik drogatuta egonda. Gertakarien kontakizuna, akusatuen jarrera biktimista, izugarria... Frantzian, Espainian bezala, indarkeria matxistaren aurkako lege etengabeko garapena dago. Dena den, baliabide guztiak, ez juridikoak soilik, derrigorrez indartu behar dira, han, hemen, edonon. Hola, EBko herrialde guztietan genero-indarkeriari aurre egiteko esparru integrala ematen duen Europako Zuzentarau onartu berri da eta, estatu mailan, duela bi hilabete dira EBA -Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarena- eta VIOGEN-2 -Barne Ministerioarena- babes-sistemak elkarri konektatuz. Baina ororen gainetik, benetako pedagogia sozialaren alde ekin behar da: aurrerapen nabarietatik haratago, sexu-askatasunaren aurkako delituak areagotzen jarraitzen dira eta indarkeria-modu berriak agertzen ari dira, taldeko erasoak ugaritu eta erasotzaileak eta biktimak gero eta gazteagoak dira ere, eta ziberjazarpena deskontrolaturik dago. Beraz, egutegiko egun guztiak Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna bezala markatzeko arrazoiak soberan ditugu.

Indarkeria matxistarik gabeko gizarte duin baten alde, behin betikoki. Aitzakiarik ez.



martes, 19 de noviembre de 2024

2024 11 19_DEIA DdNN eta NdG_Igelak


 























________ Igelak

2024 urteko azken txanpa bideratzen ari gara. Mundua nola dagoen ikusita, ez du axola norantz zabaltzen dugun begirada, aurrean dugun hilabete t'erdian edozer gauza gerta daiteke. Izan ere, gertatzen ari dira jada nahiz eta, nahita edo inkontzienteki, ez diegun arretarik jartzen. Jarrera horrek, Oliver Clerc filosofo suitzarraren igel egosiaren ipuina gogorarazten dit, metafora ezin hobea: igel bat ur irakinetan botatzen bada, lapikotik kanpo jauzi egingo du berehala, bizirik irauteko sena hutsaz; baina poliki-poliki berotzen joaten dagoen uratan jartzen badugu, ez du arriskua hautemango, egosketaren tenperaturara ohituko da eta, azkenean, irakita hil egingo da. Tira, ipuinondo borobila. Dena den, utz dezagun igela alde batera oraingoz gure ingurura begiratu ahal izateko: klima-aldaketa eta haren negazionistak, Ukrainako gerra, Palestinakoa, munduan zehar bizirik mantentzen diren beste gatazkak, ahazturik, isildurik, armamentu-industriaren boterea, migrazio-krisiak, gosetea, egiturazko desberdinkeria eta pobrezia, eskrupulorik gabeko mila-milioidunak politikagintzan, XXI. mendeko genozidak, gizateriaren aurkako kriminaleak… Eta, horren guztiaren erdian, etengabe berrasmatzen den antipolitika: Trump, AEBko hauteskundeetan suntsitzen, botere absolutu eta erabateko kontrolik ezaren sinonimoa; Europa bere ahultasuna disimulatzen, barne-borroketan murgildurik non, behar izanez gero, populismoekin eta eskuin muturrarekin jolasten dan boterea eskuratzeko; eta Dana osteko Espainia, non biktimak eta kaltetuak desagertu egiten diren arduradun politikoen lehentasuna beren interesa edo biziraupena izatera igarotzen denean. Eta gu eskandalizatzen egiten gara, bai. Eta irakiten dagoen lapikotik salto egiten dugu, horrela salbu gaudela pentsatuz, inozoak…

Eta benetan garena poliki-poliki egosten joatea normaltzat hartzen duen igela bada? Are okerrago, eta lapikoa nahita berotzen dutenak politikariak badira, beren buruari hiritarren ordezkariak esaten dioten horiek? Distopia ala errealitatea?


martes, 12 de noviembre de 2024

2024 11 12_DEIA, DdNN eta NdG_Kurbak datoz



                                      


            


_______ Kurbak datoz

Hamabost egun eskas dira Danak Valentzian eta inguruko lurretan bultzatutako hondamendia lehertu zenetik. Bi aste frenetiko horietan, berriz ere, giza izaeraren onena -elkartasuna- eta politikaren okerrena -interes propioa- egiaztatu ahal izan ditugu. Niri bakarrik edo ba dago gehiagori iruditzen al zaie Generalitak eta Espainiako Gobernuak elkarri aurpegiratzen dizkiotela oraindik bero dauden hildakoak? Hola pentsatzea soilik, lizuna da, ziur. Baina askoz gehiago, eztabaidaezinari lehentasuna eman beharrean, usteldurazko lokatza berean buru-belarri murgiltzen direnen jarrera: Sanchez eta bere autoritate-jarrera atsegina hitz egiten duenean, inpostatua, hotza eta kalkulatzailea da; Mazon, aldiz, itxurazkoa, zalantzazkoa eta kontraesankorra, bere gaitasun eza eta gobernu ezgai bat behin eta berriz egiaztatuz. Nolanahi ere, orain, urriaren 29tik egun bakoitzeko 24 orduetan haiekin gertatutakoa zehatz-mehatz ezagutzea ez da inportanteena zeren eta, ondorioak, politikoak edo auzitegi batek emanak, iritsiko baitira laster baino lehen. Izan ere, gaur egun ere, garrantzitsuena desagertuak aurkitzea da, 200 hildako baino gehiagoren dolua errespetaratzea, haien familia eta komunitatea zaintzea eta 800.000 kalteturen bizitzak eta ekonomiak berreskuratzeko oinarriak finkatzea. Milaka eta milaka dira benetan suminduta dauden herritarrak -arrazoi osoz- tanta hotzaren biktima direla dakitenak. Baina, batez ere, hondamendiaren politika –edo hobeto esanda, antipolitika– egiten ahalegintzen direnenak ere. 

Horra hor ere gezurren egile eta hedatzaileak, gutxi ez direnak, desinformazioa eta kaosa sustatuz eta beren makina erregistratzailea egokiro koipeztatuz. Dinamika hori berez desagertuko balitz bezala ez jorratzea -edo okerrago, normaltzat jotzea- oso aukera arriskutsua da. Hau bai dela goi mailako alerta gorria… Bitartean, AEBko presidentetzarako hauteskundeen ostean botere instituzional absolutua eskuratu du Trumpek. Halako zerbaitek beldurra eragiten du, baina ez guztiei… Kurbak datoz...