miércoles, 5 de julio de 2023

2023 07 04_DEIA, DdNNav eta NdeGipuzkoa_Eusko Tour-a... eta BI 🚵🚴




_______ Eusko Tour-a

 Txirrinda- eta txirrindularitzarekiko maitasunak txikitatik inguratu eta lagundu nau, gu guztioi bezala segurazki. Izan ere, Euskadi eta Nafarroa, antzinatik, profesional handien sorleku dira eta, batez ere, zaletasun txirrindulari onenetako bat dugulako. Beraz, ez ditut ulertzerik, Tour de France bezalako nazioarteko goi mailako kirol-ekitaldi baten hasiera -3.500 milioi ikusleko audientzia potentzialaz- Euskadin egitearen kontra izan ziren kritikak. Ze duela bi urte, 2023ko Tour-eko lehen hiru etapak hemen ospatuko zirela iragarri zenean, betikoen ahotsak, betiko kontsignak heliaraziz, entzun ziren Hor dago hemeroteka: Erakunde traidoreak, politikari konnibenteak eta denok diruari saldutakoak, ohi bezala. Eta tira, orain hor dabiltza betiko horiek kalean gora eta behera, zapi horiaz eta ikurrinaz txukun apaindurik argazki baten bila, kritikarik ez jada, hipokritak... txirrindularien pasabideari iltzeak botatzen egon diren 'borrokalarien' maila berean bere burua kokatuz. Besteak oso argi genuen orduan, 2023ko Tour-a Bilbon hasten bazen, hurrengo etapak Gasteizen eta Amorebietan, gero Irundik pasatzen ere Baionako helmugara iristeko, ginenok izaten jarraituko genuela: gu geu, konplexurik gabeko euskaldunok. Kontrakoa, ergelkeria izateaz gain, nortasun propioa hautsitako jostailu bihurtzerik uztea da. Beraz, harrotasun handia izan da gure herrietako balkoi-, kale- eta errepideetan, pelotona igaro baino ordu batzuk lehenago, milaka ikurriña aske astintzen ikustea. Edo bisitarien eta txirrindularien harrera- eta agurrezko txapeletan. Baita Ertzaintzaren uniformeetan ere. Izan ere, azken garai honetako giro nahasi eta gogorra ikusita, oso gutxi ezagutu behar dira haiek eta oso gaizki maitatzea, gure ertzainek ez zutela aurre egingo edota ordezkatzen duten erakundea- eta gizartearen mailan egongo ez zirela pentsatu ahal izateko.

Lau haizetara mezu argi zabaldu duen gizarte berak: gure ikurriñak eta nortasunak ez dute photo finish beharrik podiuma egiteko. Izan zirelako, gara.





















🟢🚴❤️  🟢🚴❤️  🟢🚴❤️