miércoles, 29 de marzo de 2023

2023 03 28_DEIA eta DdNNav_Airean botatako txanpon disdiratsu bat?


________ Airean botatako txanpon disdiratsu bat? 

Nire haurtzaroko etxea zaharra zen, gela askorekin. Irundik kanpo bizi ziren senide eta lagunak, txangoren batetik bueltatik zirenean, bertan igarotzen ziren gaua. Garaian, erregimen frankistaren zentsura Hegoaldean nagusi zen, beraz Iparraldeko zineek kolpe ederra egiten zuten kanpoko jendearekin, ‘Pariseko azken tangoa’ filma koroaren bitxia zen. Hauxe gogora etorri zait azken egunotan, Irundik Donibane Lohitzunera filma bera ikustera hurbildu ziren hiru gazte galiziar desagertu zirenetik 50 urte igaro direla eta. Oraindik inork daki non dauden Humberto Fouz-, Fernando Quiroga- eta Jorge Garciaren gorpuzkiak, ETAK bahitu, torturatu eta hil zituenak polizia espainiartzat hartzeagatik. ‘Almeria Kasua’ deiturikoa gogoratu dut gero ere: Luis Montero, Luis Cobo eta Juan Mañas gazteak autoz zihoazen Kantabriatik Almeriara jaunartze bat ospatzeko: 1981eko maiatzak 8an, Guardia Zibilak atxilotu zituen; gutxitara haien gorpuak torturatuta, bala-kolpe ugarirekin eta kiskalita agertu ziren bigarren mailako errepide batean haien auto barruan; epaiketa egon zen, teniente koronel bat eta bi menpeko homizidioaz kondenatu zituzten, ETAko kidetzat hartu izanak erahil zituztela frogatuta geratu arren. Azkenik, gaur, martxoak 28a, aurreikusita dago Polizia Nazionaleko zazpi agentek identifikatze-biribila batean parte hartzea Gipuzkoako Auzitegian 39 urte pasa ostean: 1984ko martxoak 22a, Pasaiako badian, KAA zen talde bati segada bat egin zioten; lehen, Pedro Mª Isart eta Jose Mª Izula tiroz erahil hil zituzten, segidan Dionisio Aizpuru eta Rafael Delas bizkarratik metrailaturik; taldeko kide bat bizirik atera zen soilik; polizia-ekintzak ez zuen atxiloketarik bilatzen haien heriotza baizik, gorpuek guztira 113 bala zulo zituzten.

50, 42 edo 39 urte igaro badira ere, Etak zxein Estatuak zabaldutako basakeria terrorista berbera da, justifikaezina. Eta biktimak ez dira airean botatzen den txanpon disdiratsu bat. Hala nahiago duenak, edonor dela ere, ez du inolako zilegitasunik euskal gizarteari ezer eskatzeko. Dakienak badaki...



















 

martes, 21 de marzo de 2023

2023 03 31_DEIA eta DdNNav_Neurrira egindako trajea ❌❌❌

 







 _________ Neurrira egindako trajea

Edozein Lege-aldaketa, per se, oso konplikatua da, ekimena, epeak, eztabaidak, parlamentu-izapidetzea, prozedura… batez ere txukun egitea asmoa bada: txapuzeek edo gehiegikeriek, adibide adierazgarri batzuk ezagutu ditugu duela gutxi, den-dena jasaten dute. Tira, urrezko araua izan ezik: guztien ona ekintza politiko ororen lehentasun nagusi eta helburu da. Egunotan, gobernu sozialista batekin eta PPrekin oposizioan duela 5 urte jada, Rajoy-en Herritarren Segurtasunerako Legea -Mozal Legea deiturikoa- gaurkotasunaren protagonista bihurtu izan da berriro. Lege honen aldaketa Kongresuko ezker-taldeek partekatutako helburuetako bat zen, publikoki esanda. Baina, horrelaxe dira kontuak, EAJ izan da ekimenaren bultzailea eta jakina, horri buruzko izan diren eztabaidak eta negoziaioak eragin dituena ere. Ez gaitzatela nahastu Sánchez Gobernuko parlamentu-bazkideak direla diotenen ahots suminduak: aldi berean, negoziazio bakoitzeko bidean era guztietako marra gorriak ipintzen dituzte, haren onurako soilik jartzen eta kentzen joaten ari diren muga fiktizioak. Oraingoak, gomazko piloten eta itzulketa bero deiturikoen debekua. Bi gai horiek lege honen irismena gainditzen dutela jakina dago baina zuzenketen aurkezpenaren bidez ireki izan zitekeen eztabaida. Horrela, bere azterketari aurre egiteko formularik egokiena negoziatzea eta adostea posible izango zen, legealdia haren aurrean ba dago oraindik, baina, ez ERC ez Bildu, ez dira saiatu ere egin. Beraz, Mozal Legeak indarrean jarraitzen badu -eskubideak murrizten dituen eta Jusapolek txalotzen duen legea- haiek beraiek Lege aldatzearen aurka bozkatu dutelako da. Hori guztia, arauaren alderdiak aldatzeko akordio itxiak izanik, artikuluen % 60an eta zehapen-araubidearen % 50ean.

Hau eta gero, esperoan zegoena: Ezker Abertzaleak Ertzaintzaren aurkako kanpaina areagotu du. Hala da, Madrilen erabilitako populismo-gorotzean, Euskadin politika egiteko abonu-naturalarik egokiena aurkitu dute Otegi 'tarrek. 

Neurrira egindako trajea, jakina...


❌❌❌

martes, 14 de marzo de 2023

2023 03 14_DEIA eta DdNNav_Zokorik ilunenak 💔💔💔







_______ Zokorik ilunenak 

Errusiako armadak Ukraina inbaditu zuen Donbass eskualdetik duela urte bat, orain ez dago inor sortutako gerra noiz amaituko den adierazteko moduan. Garaian, milaka eta milaka ukrainar herrialdetik ihes egiten hasi ziren, nazioarteko erakunde batzuetan alerta oso zehatz bat piztuz ze mafiak, gatazka edo migrazio-mugimendu handi guztietan, haiengana ahulenak erakartzeko kaosaz baliatzen baitira beti. Munduko salerosketaren biktimen % 28 haurrak dira, Ukrainako kasuan, proportzioa are handiagoa dela dirudi: lehenengo hilabete bakar batean, 3,5 milioi ta piko errefuxiatu ukrainar -gehienak emakumeak eta adingabeak, hauen artean asko inoren kargura ez zeudenak- herrialde mugakideei gainezka egin zien. Eta pertsonen trafiko-arriskua mugako puntuetako nahasmenduak esponentzialki handitzen du, haurren salerosketa sareek holako egoerak aprobetxatzen dituzte boluntarioen artean ezkutatzeko, gertatutakoari jarraitzea ia ezinezko bihurtuz kasu gehienetan. Izua, eperik gabe, irauten da… Siria, Afganistán, Myanmar edo, 2015eko lurrikararen ondoren, Nepal, non gehien kolpatutako eremuetan, desagertutako haurren kopuruak % 40 egin zuen gora. Eta orain, sufritutako lurrikara suntsitzailearen ostean, Turkia ere. Dena den, beste esplotazio eta salerosketa mota batean jarri nahi dut arreta gaur: Ukrainiako erakunderen arabera, Kremlineko soldadu- eta funtzionarioek 16.000 haur baino gehiago deportatu dituzte Errusiara. Putinen morroi zital hoiek 'ebakuazio' deitzen dute, nazkagarria... Tira, alde batetik, inork daki zenbat haur ukrainiar, milaka seguruenik, Errusiako familiei adopzioaz emanda izan denik. Bestaldetik, Krimean, Moskun, Itsaso Beltzean eta Siberian ukrainiar adingabeentzako entrenamendu militarra- eta berreziketa-esparruak daudela egiaztaturik dago, hau erokeria…

Su-lerrotik urrun askoz zehatzago erantzuna beharko zuten oso ondorio gogorrak sortzen dira ere ze ahulenen giza eskubideen urraketa arau bihurtzen eta sufrimendua kronifikatzen baita. Gerrek zoko ilun asko baitute.















💔💔💔

jueves, 9 de marzo de 2023

Echo la vista un año atrás y... ❤️🧡💛💜💚💙

El viejo dicho nos dice que uno recibe lo que da. Y no le falta razón, aunque no termina por ser cierto del todo... Que una lleva acumulado, y cargando en la mochila, lo suficiente -61 vueltas completas al sol dan para mucho presumir- como para saber que esto de vivir es, sobre todas las cosas, una aventura complicada a la que echarle valor y muchas ganas. Pero también que, por momentos, la vida puede ser, sencillamente, maravillosa.

Echo la vista un año atrás, luces y alguna sombra que arrasó con ellas pero, koadrila, dejaría de ser yo si no reconociera que, con todo, me siento afortunada. Y hoy, además, abrumada por las llamadas y los mensajes recibidos, los que se ven y los que no y los que, seguro, llegarán todavía. Y otra vez, como siempre, el calor, la goxotasuna, vuestra cercanía, rompe todas mis defensas... Conmovida hasta la raíz, que lo sepáis. Y profundamente agradecida...
Que no nos pisen las flores, que no pare la música... el último brindis del día, va por vosotros... Goazen!!!! Maite zaituztet!!!