martes, 16 de agosto de 2022

2022 08 16_DEIA_DdNNav_NdG_Salman Rushdie besteak beste 📚📖📖 💥💥💥















Salman Rushdie, besteak beste _________________

Joan den ostiralean, Salman Rushdie idazlea sastakatu zuten New Yorken, gaur egun bere egoera oso larria jarraitzen izaten da. 1998an ‘Bertso satanikoak’ argitaratu zuen, integrismo islamiar erradikalak blasfemiatzat hartua, geroztik heriotza-mehatxupean bizi da. Dena den, gogora dezagun Mendebaldeak ere bizkarra eman ziola. Vatikanoak berak, L'Osservatore Romano-ren bidez, mehatxua gaitzetsi zuen, noski, baina segidan -etor daitekeenari neurria hartzen, kristau printzipioetatik urrun- adierazpen askatasunaren babespean testu sakratuen edo elementu erlijiosoen erabilera desegokia salatu zuen, Rushdiek idatzitakoaz mindaturik sentitu zirenei espresiki elkartasuna erakutsiz. Eta komunitate intelektuala ere, idazlearekiko atxikimendu hautsezina erakusteatik haren aurkako mota guztietako erantzukiak zabaltzera pasatu zena. Azken finean, Rushdie bera ahaztera… Bere lanarekin zerikusia zuten beste profesional batzuk ahaztu dituen bezala: Hitoshi Igarashi japoniarra eta Ettore Capriolo italiarra, itzultzaileak, biak 1991an erailak, edo 1993an tirokatutako William Nygaard norvegiar editorea, besteak beste. Haien delitua? Beste batzuek gero prostituitu duten nobela bat argitaratzea edo, bestela esanda, sinesmen eta debozioen gainetik pasatzea, askatasuna ez eragoztea. Mugak ba daude, jakina, legeak adierazita- eta babestutakoak hain zuzen, baina irainduarik ez izateko eskubidea inoiz ez, existitzen ez baita: beste edozein iritzipean egoten onartzea eta errespetatzea esan nahi du adierazpen-askatasunak, sakrilegotzat jotzen bada ere. Nabarmen ikusten da, denbora pasatzearekin, fanatismoa finkatu dela, hipokresia eta axolagabekeria aurreruntz doazela ezinbestean. Ez naiz baikorra, Rushdieren aurkako azken erasoa, protagonistak edonor direla ere, intolerantzia beraren beste gertakari bat da.

Ezin dugu gorrotoaren iraupenaren aurrean amore eman, gure inguruan badago bereziki, ezta pasibo mantentzea ere. Ez ikustea aukeratzeak intolerante bihurtzen gaitu, konplize. 

Aitzakirik ez.                                                                                                   ______________________


























📚📖📖 💥💥💥