martes, 3 de noviembre de 2026

2026 11 03_DEIA, DdNNav eta NdG_Trenak eta erantzukizuna








_________ Trenak eta erantzukizuna

Joan den larunbateko Urdako tren istripu tragikoa eztabaida publiko oro bereganatzen jarraitzen da eta haren inpaktuak hankaz gora bueltatu du agenda politikoa, Hauteskunde Orokorren aurre-giro aztoratua are gehiago polarizatuz. Hainbeste non gertatutakoaren xehetasunik mingarrienak beita alderdikoi bihurtzeko arriskua, dagoeneko egitate bat da. Erantzukizunak eskatzea guztiz derrigorrezkoa da, nola ez, baina kontzeptuak eta egokitasuna neurtzea komeni da, ze erantzukizun politikoa gauza bat den eta, beste ezberdin bat, erantzukizun penala. Bistakoa da ere zenbait bozeramaile politikok erakusten dituzten oportunismo eta nagusitasun morala, dolua munizio elektoral bihurtuz. Egiaztatzeko, tamalez, nahikoa da sare sozialetan paseo bat ematea.

Erantzukizun penala ez da mitin edo telebistako plato batean, ezta ad infinitum errepikatutako tuitetan ezartzen ere. Ezin da ebatzi berme guztiak dituen prozedura judizial batetik kanpo, eta denbora judizialen geldotasun jasanezinaren gainetik dago. Erantzukizun politikoa, aldiz, in situ ebazten da: garraio publiko bateko bidaiarien segurtasuna bermatzeko betebeharra ez da baliabideena, emaitzena baizik. Objektiboki, eta giza tragedia baten aurrean (Angrois, Adamuz eta orain Urda) dagoen zirrara amaigabea salbatuz, heriotza eragin duen tren istripu baten erantzukizuna, berez, zerbitzu-titularreri, zera, haren kudeatzaileari, dagokio. Izan ere, ezinbesteko kasuetan izan ezik, istripua eragin duten zergati zehatzak edota horien zuribideak ez dira kontuan hartzen. Bestaldetik, publikoki azalpenak eskaintzea karguarekin doa, baita ere politikoki eta zuzenean bere gain hartzea ezbeharraren ondorioak.

Bigarren tragedia urtebete baino gutxiagoan, 115 hildako, ehunka eta ehunka zauritu... Erantzukizun politikoak? Zalantzarik gabe, dagokionaren dimisioa edo haren kargugabetzea. Eta lehenengo eta behin, beti, biktimekiko eta haien senideekiko elkartasuna eta hurbiltasuna. Haien samina, dolua, gurea izan zitekeen.


martes, 27 de octubre de 2026

2026 10 07_DEIA, DdNNav eta NdG_Astebeteko oporraldia



 

_________ Astebeteko oporraldia

Astebeteko oporraldia, botoi egokia sakatzen badugu martxa gelditzea lortuz, oso probetxugarria izan daiteke. Beti pentsatu dut etengailu bedeinkatu hori gabe jaio nintzela baina, egia esan, edozein gairi buruzko berehalako iritzia eskatzen digula dirudien premiazko gaurkotasunetik deskonektatzen jakin dut oraingoan. Hala ere, oso irrati zalea naiz. Eta gure eguneroko ibilbideko norako desberdinetara autoz egiten diren joan-etorrietan, ordutegi-buletinek gutxietsi ezin nuen errealitate baten zertzeladak marrazten zituzten, berehala itzultzen baininduten nazioko eta nazioarteko panoramara, dagoeneko abian edo hastear diren hauteskunde-zitak markatuta. Brasil, Israel, Estatu Batuak, Espainia... Errealitate sozial eta geo-politiko desberdinak dira baina, logika gaizto bera batean harrapaturik eta eztabaida oro itotzen duen lotura komun batekin, gero eta antz handiagoa dute: bateraezinak diren bi fronteren arteko muturreko polaritatea, sare sozialen erabilera gaiztoak areagotua, makineria ezin hobea desinformazioan eta buloen hedapenean eroso moldatzen direnarentzat. Hola, oporretako atsedenak eta deskonexioak eman zidaten lasaitasunetik, hondoko murmurio horrek beste hizkera batekin mintzatu ninduen, argiago eta irmoagoa: politika kaltegarria alde batera uzteko beharra, non ikuskizunak kudeaketa konstruktiboa eta konponbide errealen bilaketa alboratzen dituen. Politika hutsal eta epe motzeko horrek, zeinaren diskurtsoak eskaintza eta kontraeskaintza populistez betetzen dira, jendearen emozio primarioenetara joz baino ez du bilatzen botoa ziurtatzea.

Etxera bueltaz, gogo berritu eta kemen berriekin, berretsi egiten dut apustua egiteko garaia dela hain zaratatsua ez den baina askoz zorrotzagoa den politikaren alde: eguneroko lanarena, negoziazioarena, akordio posibleena eta emaitza egiaztagarriarena. Tira, lubakien eta etengabeko zarataren une honetan, azaroak 29ra begira, inork ez ditu promesa gehiago egiten betetzeko asmorik ez duenak baino.

Jokua dago. Eta hautagaitza bakarra. JELpean.


viernes, 9 de octubre de 2026

Navanethem 'Navi' Pillay - Nobel de la Paz 2026 ❤️❤️❤️❤️❤️



Navanethem 'Navi' Pillay - Nobel de la Paz 2026

Jurista sudafricana, ha sido Alta Comisionada de las Naciones Unidas para los Derechos Humanos, Magistrada-Presidenta del Tribunal Penal Internacional para Ruanda, jueza de la Corte Penal Internacional en la Haya, y encabezó la comisión de la ONU que concluyó que Israel cometió actos de genocidio en Gaza.

85 años de compromiso y lucidez
Hay comparaciones que son odiosas...
❤️❤️❤️❤️❤️

martes, 8 de septiembre de 2026

2026 09 08_DEIA, DdNNav eta NdG_ Irailak 8






_______ Irailak 8

Gaur, iraila 8, Hondarribiako egun handian, 50 urte bete dira Irungo 24 urteko mutil bat, Josu Zabala, hil zutela arratsaldeko alardea amaitu ondoren, Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur-en desagerpena salatzeko San Pedro kaletikan izaten ari zen manifestazioan. Guardia Zibilak bortizki desegin zuen, gomazko pilotak eta su-armak erabiliz. Bi tirok Josu hil zuten, Santiago kalera zihoan kalezulo txiki baten izkinan. Orduz geroztik, gertatutakoa gogoratzen da urtez urte kantoi horretan, herri-omenaldi hunkigarrien lekuko bihurtuta. Joan den igandean azkena bizi genuen. Nire aldetik, bereziki gogoratzen dut 40. urteurreneko emozio gainezkatua, non berriro sentitu bainintzen 1976 urrun hartan ni nintzen nerabea, noiz segundu eskasetan eta sinesgaiztasun une baten ondoren, koadrilarekin irrietatik beldur lazgarrienera igaro zen, orduan jakin nuen ez nuela inoiz gertatutakoa ahaztuko. Erail zuen agenteari zigorra ezarri bazioten ere, kartzela zapaldu gabe utzi zuen kalean 1977ko amnistia orokorrak. Hori izan zen Zabala Erasun familiak Josuren memoria berreskuratzeko eta duintzeko etengabeko borrokan aurre egin behar izan dion askoren lehen aldrebeskeria. Azkenik, duela urte batzuk Eusko Jaurlaritzak izendatu zuen Josu Zabala polizia-abusuen biktimaz, eta duela hiru hilabete soilik, ofizialki, baita ere Espainiako Gobernuak. 50 urteko itxaronaldi luzea, oraindik amaitu gabe.

Gaur, irailak 8, Euskal Diasporaren Eguna dugu ere, aurten lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenarekin bat egiten duena, Jose Antonio Agirre lehendakaria erreferente nagusitzat hartuta. Bere ondarea, erbestea eta errepresioa ezagutu zituen belaunaldi osoarenarekin batera, ezin da soilik oroitzapen nostalgikotzat hartu, gure memoria kolektiboaren oinarrizko zutabe bat bait den. Hortik dator 'Izan ginen, bagara eta izango gara' aurtengo leloa.

Partekatzen dugun memoriak eskuzabaltasuna eskatzen du baina, batez ere, ausardia, ez du postureorik onartzen, ezta opakutasunik. Urteak pasatziak ezin da aitzikia izan.