martes, 31 de mayo de 2022

2022 05 31_DEIA_DdNNav_Artikuluak_Ultraeskuineko emakumeak






























_______  Ultraeskuineko emakumeak 

Batzuetan, esaten diot neure buruari ez dagoela betebeharrei bizkarra emanez jokatzen duten politikarien pareko lotsagabekeriarik, hau da, herritarrei zerbitzatzea haien eskaerei erantzunez edo interes orokorraren aldeko ekimenak bultzatuz guztion ongizaterako. Horri buruz kolore politiko guztien adibideak daude, azkenak egun gutxi besterik ez du: Diputatuen Kongresuan 'Sexu Askatasunaren Berme Integralariaren Lege Organiko’ delakoaren eztabaida zela eta, ultraeskuineko bankadako emakume batek beste emakume guztiak iraindu bait ginduen. Guzti-guztiok iritzia izateko eta iritzia adierazteko eskubidea dugula esango didazue, eta egia da, noski baietz! Baina ez naiz ni horretaz ari: iritzia emateagatik iritzia ematea, are gutxiago hizlarien tribunatik bertatik gezurrak botatzea, ez da politikagintza, ez da Politika egitea, jokabide horren helburua erabateko ezberdina da, nabarmenki. Hori esanda, holako jarrera printzipiorik gabeko edozein politikarirena izan badaiteke ere, gaur irmo eta gogor salatu nahi dudana, nahaztezina delako, zera da: Vox taldeko diputatu andereak piropoa herri-txispa gisa aldarrikatu du honako adibide hauen bidez, Hori gorputz eder bat dela bai, ez Guardia Zibilarena edo Esaidazu zure izena eta Reyes-oparirako eskatzen zaitut, edota Legearen aldeko jarrera erakusten dutenak edertasunaren eta gizonaren aurka daudela. Tira, holako astokeriekin ez da bere iritzia ematen ari, ez ditu politikaren balioak zabaltzen, gorrotoa eta azalkeria baizik. Iraingarria da gizon- zein emakumentzat, diputatu emakume batek honako harrokeriarekin indarkeri matxista ukatzea, horren aurka borrokatzeko botere eta politiko guztien elkar-leialtasuna behar bait da. Aurten Espainian 17 emakume hil ditu jada indarkeri matxistak, azken zazpi egunetan, 3 Andaluzian, non Juntako Presidentziarako beste emakume negazionista bezain berritsu bat aurkezten du Vox-ek hautagaiaz. Orain arte isilik dago, mutua... Koldarra.

Homo homini lupus, diote. Ba urrats bat harago VOX-emakumeak daude.





jueves, 26 de mayo de 2022

2022 05 25_DEIA_DdNNav_Artikuluak_Sufrimenduari onura ateratzea...




























_____ SUFRIMENDUARI ONURA ATERATZEA

Joan den hilean, OXFAMek -garapenerako lankidetzako eta pobreziaren aurkako gobernuz kanpoko erakundeen nazioarteko konfederazioa- "Krisiaren ondoren, hondamendia" izeneko dokumentua argitaratu zuen. Txostenaren arabera, aurtengo amaieran 260 milioi gizaki gehiago egongo dira munduan muturreko pobrezian -33 ordutik behin milioi bat sortua- pandemiaren ondorioz baita maila globaleko desberdintasunen igoeraz, elikagaien prezioen igoera neurrigabeaz eta, azkenik, Ukrainako gerraz ere. Zera, 2022an 860 milioi pertsonak bizitzeko baldintza penagarriak jasango ditu. Atzo bertan “Sufrimenduari onura ateratzea” izenburuarekin OXFAMek argitaratutako beste txosten batek -nazioarteko elite ekonomiko-politikoa den Munduko Ekonomia Foroa delakoa Suitzako Davos hirian ospatzen ari den bileraren ondorioz idatzia- guztion begi aurrean gertatzen ari dena salatzen du ere. Eskaintzen dituen datuak jasanezinak dira, suntsitzaileak: 1) Munduan dauden 2.668 ‘mila-milioidun’en aberastasuna -pandemiaren garaian 573 aberats berriak sortuak, bat 30 ordutik behin- munduko BPGren %1 3 '9 parekoa da; 2) Oro har, azken bi urteotan beren irabaziak ad infinitum hazi dituztenak energia-, elikagai- eta farmazia-sektoreetako enpresak izan dira, 1.000 milioi dolarreko erritmoan bi egunetik behin; 3) 3.100 milioi pertsonak -gizateriaren % 40 pobreena- baino aberastasun handiagoa dute munduko 10 gizon aberatsenek soilik; 4) Munduko 20 'mila-milioidun' aberatsenen ondasuna Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialde guztien BPG baino handiagoa da. Hauek, besteak beste… 

OXFAMeko adituek ondorioztatu dutenez, neurri erradikalak eta berehalakoak hartzen ez badira, orain arte inoiz ezagutu ez diren pobrezia-, desnutrizio- eta sufrimendu-mailen gorakadaren aurrean egon gintezke, boteretsu eskukada baten aberastasuna etengabe hazten ari den bitartean. Ez dezagun geure burua engainatu: Davos hirian bildutako eliteak ez du inolako interesik edo borondate zintzorik eskalada hori iraultzeko edo geldiarazteko.

Eta kitto.




 

miércoles, 25 de mayo de 2022

viernes, 20 de mayo de 2022

... ...eta hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Irungo plazan! ❤🖤⭕

                                              

Cuando de lo que se trata es de ensuciarlo todo, aprobetxategis siempre...
Dicho lo cual, menos lobos: tetas tenemos todas.

    

       



                     

miércoles, 18 de mayo de 2022

Morrina, salitre y mar... Domingo Villar, AGUR! Lux Aeterna.

 


Hay miles de lectores que estamos, y así seguimos, enganchados a las andanzas, que decía el clásico, del inspector Leo Caldas, carismático donde los haya. Y todo por culpa de su creador, un tipo estupendo...

Su lengua, o galego, corazón y vena. Como su Vigo natal con esa doble manera de ser ciudad rural y urbana a la vez, besando la ría, territorio frontera que decía él. Y desde hoy igualmente dueña de todo lo vivido... 51 años, 51... maldita sea...





































Morriña, salitre y mar...
Domingo Villar Vázquez, 1 enero 1971 - Vigo - 18 mayo 2022
Agur! Egun handirarte.

Lux Aeterna
💗

martes, 17 de mayo de 2022

2022 05 17_DEIA_DdNNavarra_Artikuluak_Hildako gutxiago, espetxetuak gehiago 💬💬💬
















______________ Hildako gutxiago, espetxetuak gehiago

Lau eguneko tartean soilik, maiatzaren 9a eta 12a bitartean, 4 kazetari erail dituzten, denak emakumeak: hilzori luzea eta gero, pasa den Maiatzaren 1-ko egunean aurpegian jasotako tiro baten ondorioz, Francisca Sandoval txilearra; Zisjordanian, Shireen Abu Aqlah kazetari palestinar ospetsua, buruan tiro zehatz batek hilda ere; eta Yesenia Mollinedo eta Sheila García Olivera, tiroketak erailak Verakruzen, Mexikon. Zera, 2022an munduan eraildako 38 erreportari biltzen dituen izugarrikeriaren zerrendan sartu diren azken gehiketak dira. Nahiz eta UNESCOk 1990etik egiten dituen erregistro ofizial guztietatik -2.275 kazetari erail zituzten ordudanik- joan den urtekoa bai onberena izan, 2021-ak eskeinitako zifra beldurgarria da ere, jasanezina: 55 kazetari eta komunikabideetako langile erailak izan dira. Gainera, urteak igaro eta estatistikak eguneratu eta gero, jasotako erantzuna berbera da, zoritxarrez: zigorgabetasuna, 2006tik hona egindako hilketen % 87 argitu gabe daude oraindik. Hori guztia esanda, kazetariek sufritzen duten beste indarkeria-mota asko irmo nabarmendu behar da ere: erasoak, larderia, atxiloketak, bahiketak, espetxeratzeak, jazarpenak… Gauregun, errealitate mingarri honen argazki finkoa honela laburbildu daiteke: hildako gutxiago, espetxeratu gehiago. Mundu osoko kartzeletan dauden kazetarien azken zifra ofiziala -488- errekor historikoa da, baita diktatoreei aurre egiteko eta desagerrarazteko nazioarteko komunitatearen gelditasunaren eta presiorik ezaren datu argigarria ere. Iritzi-zutabe xume honetatik, Pablo González oroitu eta aldarrikatu nahi dut, eskubideen babesik gabeko Polonian espetxeratua hiru hilabete luze daramatzan euskal kazetaria. Nire elkartasunik zintzoena berarekin eta familiarekin, baita nire salaketa publikoa ere.

Duela egun batzuk, maiatzaren 3an, Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zen, informazio eta kazetari askerik gabe gizarte demokratikorik ez dagoela seriotasun osoz aldarrikatzen duena. Benetan? Farfaila hori…

💬💬💬




Evángelos Odysséas Papathanassíou, VANGELIS... Agur! Lux Aeterna 🎵🎵🎵











Evángelos Odysséas Papathanassíou
VANGELIS

9 marzo 1943, Agria (Grecia) - 17 mayo 2022, Paris (Francia)

Agur! Egun handirarte.
Lux Aeterna.


🎵🎵💜