martes, 28 de diciembre de 2021

2021 12 28_'Ur goiena Ur barrena'_Urteberri ON!





‘Ur Goiena, Ur Barrena’

Azken egunotan, nonbait entzun dut Omicron -pandemiaren seigarren olatua zorrotz gidatzen
duen birusaren aldaera- Jainkoa bezalakoa dela: estutu egiten du baina ez ito. Dibinitateak alde
batera utzita, arnasa lasai samar hartzeko aukera badugu oraindik, argi dago ez dela birusaren
eskuzabaltasunagatik baizik eta txertatuen ehuneko handiagatik baita txertoen eraginkortasun
frogatuagatik ere. Hau esanda, kutsatzeak handitzearen ondorioz gure osasun-langileentzako
lan-karga eta erangidako koste pertsonalaren erantzutea guztion betebeharra da, haien
ahaleginekin bat eginez. Ondo dagola, bai, gobernatzen gaituenari baliabide gehiago,
eraginkorragoak eta hobeto koordinatuak, eskatzea. Baina, zerbait egitearen edo ez egitearen
erabakia gurea bada besterik ez, nori egin diezaiokegu txistu? Zer erreklamatu dezakegu? Noren
aurrean? Berdin zait zein gehiegizkoa edota politikoki zuzena irudi naitekeen hau esateagatik
baina, alarma-argi gorriak -gure eskubideak zapalduz eta bakoitzaren askatasun pertsonal
sakrosantua hertsatuz- besteek pizten dituztelako aitzakiak ez duela jada balio argi daukat. Dena
den, konbentzimendu berberarekin egoera korapiltsu honetatik elkarrekin eta auzolan aterako
garela diot ere.

Tira… Ordu gutxi barru, aurtengo azken izkina bikoiztuko dugu urte berriari ongietorria
emanez. Eta aukera ematen dit 2022rako nere desiorik onenak guztioi bidaltzea lerro xume
hauetatik, Urdiainen, Nafarroako Sakanan, urtero ospatzen duten aintzinako erritu eder baten
eskutik. Gauerdian, Ur Goiena Ur Barrena konjurupean, gazte talde batek herriko plazako
iturritik zuzenki urteko lehen ura, zorigaitzetik eta ezbeharretatik babesten duena, edaten du.
Gero, pitxerretan eramaten dute etxez-etxe gainerako bizilagunek ere edan ahal izan dezaten,
etxe bakoitzeko atean hola hasten diren kopla batzuk errezitatzen dituzten bitartean:

- Arantzazu, zer dekazu?
Ur goiena, ur barrena,
Urteberri egun ona.
Etxe onetan sar dayena
bakearekin Osasuna,
onarekin Ondasuna.

Hala bedi. Urte Berri On denori!





















martes, 14 de diciembre de 2021

2021' EUCOCO_ 🔴⚫🟢


 
























____________ Joan den asteburuan, Kanaria Handiako Las Palmas hirian ‘Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasunerako Europako Konferentzia’ren 45º edizioa ospatu zen. Urtero Task Force GKEak antolatutako nazioarteko ekintza da, normalean ingelesezko siglez ezaguna: EUCOCO. Lehen mailako eztabaida politikorako foroa da. Bertan, mundu osoko eragileek hartzen dute parte, Saharako errealitateari heltzeko, gai zehatzak eta gaurkotasunekoak jorratzen dituzten lan-tailerren bidez. Urte honetakoak 4 izan dira: ‘Politika eta Komunikazioa’, ‘Giza Eskubideak’, ‘Saharako Estatua sendotzea’ eta ‘Baliabide naturalak’. Lan-tailer bakoitzaren ondorioak osoko bilkurara eramaten dira. Gero, garatu beharreko lehentasunak eta helburuak hurrengorarte adierazten dituen konferentziaren Azken Adierazpen delakoari erantsi zaizkio.

EUCOCOren hainbat ediziotan parte hartzeko aukera eta ohorea izan ditut bai EAJren Madrilgo talde parlamentarioa ordezkatuz bai modu pertsonalean legelari gisa. Horietan guztietan, baita jardunaldi akademiko eta politiko askotan baita Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetara egindako bisitetan ere, bertatik bertara, Saharako gatazkari dagokionez, Euskadiko zein Nafarroako gizartearen eta erakundeen aspalditik etorritako egundoko inplikazioa ikusi ahal izan dut eta, holako jarreragatik, saharar herriak egindako errekonozimendu zintzoa ere. Dena den, aurtengo giroa bai ezezaguna izan da: COVID-19 delakoaren krisipean, Fronte Polisario eta Marokoen arteko su-etena hautsi ondoren -armada marokoarra errudun- gerrara itzultzea, Sahara okupatuan bizi diren sahararren aurkako errepresioa bortizki areagotzea... Baita Europako Auzitegi Gorenaren azken epaiekin ere, UE eta Maroko arteko arrantzaren eta beste baliabide naturalen arloan egindako akordioak baliogabetuz eta Mendebaldeko Sahararen okupaizoa espresiki salatuz. Tira, 2021' EUCOCOren Azken Adierazpenak azpimarratzen duen bezala: ezin da indarraren eskubidea zuzenbidearen indarraren gainetik jarri.

Orain eta beti, Sahara aske!






martes, 7 de diciembre de 2021

2021 12 07_DEIA_Aurrekontuen tirabirak 🚦🚦🚦

Urtearen azken hilabeteekin, nahi edo ez, Eguberria dator eta Eguberriko atean, nahi edo ez, ez dago ez gobernurik ez administraziorik barne makineria koipeztatzen ez dutenik, ez arduradun politikorik paperez inguraturik ibiltzen ez denik, ze kontu publikoez baieztearen garaia dela. 2021. honetan denetarik ikusteko aukera izan dugu bai Madrilgo aurrekontu orokorren izan zen tirabiran bai euskal aurrekontuenean, non protagonismo eta arreta mediatikoa lortzea askoren helburua zirela zirudien, orain arte ezezagun gehiegikeria-alarde batean. Politikaren erabateko ukatzaile bihurtu direnekekin bat eginez, hau da, VOX edonon eta beti, PP gero eta sarriago eta Ciudadanos, bost axola, bere hutsalkeria barregarri geratze bihurtuta. Eta Euskadin, Podemos/Ahal Dugu hor dago ere, ibilbide eta jarduera noragabekoekin. Baina, ustekabean, politika apustu egitea merezi duen balorea bihurtzen duten gauzak ere gertatzen ari dira. Eta hementxe, prezipitazioaren, postureoaren eta gehiegizkoen lagunak ipurdi-hats geratzen dira. EH-Bilduri galde diezaiotela... Nola ahaztu inoiz ikusi ez dena? Otegi Madrilen, Sanchezen aurrekontuen salbatzailetzat poz-pozik azalduz EAJ 'baztertu' lortu ondoren. Ba ‘baztertutako’ EAJ akordio istoriko batetara heldu da AHT-a Gasteizera zein Bilbora lurpetik heldu daitezen Eusko Jaurlaritzaren eskuetan kudeaketa geratzera lortuz. Otegitar zaleentzat? Zementu besterik ez. Edo Otegik berriro, Euskadin lortutako sinatuaren garrantzia egun batean goraipatuz eta hurrengoan gutxietsiz, 'maitasuna baino sexu gehiago egon dela' esanez, ergela…

Madrilen edo Euskadin jokatutakoa batek edo besteak nahi duen bezala baloratu badezake ere, aurrekontutan eta proiektu estrategikotan akordioetara iristearen balioa ukatzea egundoko zozokeria da. Are gehiago koronabirusek astindutako gaurko garaian non suspertze ekonomikoak guztien ezinbesteko helburua izan beharko lukeen. Euskadi herrialde serioa delako euskal politikagintzan uzkurrak, harroputzak eta trileroak sobera daude.




🚦🚦🚦