jueves, 11 de enero de 2024

2024 01 09_DEIA, NdG eta DdNN_ Gerrako txakurren lepokoak ❌❌❌

 


______ Gerrako txakurren lepokoak

Armamentu-industriek ez dute "krisi" hitza ezagutzen. Bere bermerik onena? Ezegonkortasunak aspalditik markatutako nazioarteko testuinguru geopolitikoa. Dena den, bai duten ahalmena- eta gerraren arteko dagoen paralelismoa, ez da inoiz gauregun bezala hain nabaria izan. Sektore esklusiboa eta berezia da, merkatuan zein politikan arau desberdinekin jokatzen du: Arma-fabrikatzaileak nagusiki pribatuak dira eta ia ekoizpen osoa munduan dauden mota guztietako gobernuei saltzen diete; hau da, Estatuaren eskutik edota babespean jarduten dute, bai armak esportatzeko bai berrikuntza militarreko proiektu gehienak diseinatzeko, gero eta teknologia hilgarriagoak sortuz. Beraz, negozio biribila. Non hegazkinak, helikopteroak, fragatak, tankeak, misilak, torpedoak, nabigazio-sistema, droneak eta abar diru publikoekin finantzatzen diren eta, salmentaren unean, diru publikoekin erosten diren ere. Apagarria da ere arlo honetan dauden sekretismoa eta opazidadea, enpresek egiten dituen mugimenduen gardentasun eza eta, nola ez, Segurtasun Nazional oro Estatu-kontua dela. Hara: Negozio segurua. Datu pare bat aipatutakoa erakusteko: Lockheed Martin enpresa estatubatuarra munduko arma-ekoizle handiena da, irabazte estratosferikoekin urtero; ba, Ukrainako gerra hasi zenetik haren akzioen balioak 47.000 milioi euro handitu du, Nazio Batuen Erakundeak bake-misioetarako duen aurrekontuaren halako bost. Eta bi: Gaur egun, bi gerra gogor aktiboekin, munduko hamar armamentu-enpresa nagusiek 670.000 milioi euroko eskaerak dituzte mahai gainean, stockik gabe geratzen ari dira eta hornidurarako arazo handiak dituzte, bezeroentzako bi urte baino gehiagoko itxaronaldiko zerrendak sortuz. Horrelako zerbait ez zen ikusten 1950eko Koreako gerraz geroztik. Erokeria galanta.

Gerretan denek galtzen dutela esan zuenak ahaztu egin zuen negozio armamentistikoaren atzekaldean begiratzea. Gerrako txakurrek lepoko ezberdinak dituzte, merkatukoa dirua da. Kasualitaterik ez, nahita eragindako kausalitatea baizik. Edo ez?