
Gauza pila bat lapurtu digu pandemiak: ezinbestekoak,
galtzean bakarrik baloratzen jakin izan ditugunak, baita gerorako geldirik
geratu diren gure normaltasunari itsatsitako hamaika une ere. Hauen artean, traineru-denboralditan
arraunzaleok bizi eta partekatzen dugun giroa dago: adin eta jatorri guztietako
milaka zale beren kluben kamisetekin jantzia, bakoitzaren koloretarekiko grina
eta haien arteko anaidetasuna guztion nortasun-ezaugarria bihurturik. Eta horrela,
estropadaz estropada.
Joan den igandean, Donostian egon ginen, beste inongoren bat
gutxietsi gabe, 'Arraunaren Olinpiada' deituriko Kontxako Bandera jokuan
zegoela eta. Hiri osoa gainezka egiten duen ohituriko jendetza koloretsua falta
sumatu banuen ere, traineruek eskaini ziguten egundoko ikuskizuna ez dugu errez
ahaztuko: emakumezko txandan, 'Arraun Lagunak’ taldekoren eskutik, hiriko
Bandera Donostian geratu zen 71 urteren ondoren; gero, gizonezkoan, Santurtziko
'Sotera'ren eta Hondarribiko 'Ama Guadalupekoa'ren arteko lehia sekulakoa izan
zen ere. Eta 36 urte pasata, azken hiru urteotako Bandera irabazi zutenei
gaindituz, santurtziarrak nagusiak izan ziren 48 ehunengatik soilik. Itzela…
Hala eta guztiz ere, beste askoren artean, irudi pare bat
gogorarazten dut: Alde batetik, Joseba Amunarrizen irudia, 2002tik 'Ama
Guadalupekoa'ko patroi titularra, arraun-garaipen pilakin, Kontxako lau
Banderakin eta, Hondarribiko Arraun-Elkartearen alde milaka lanordukin, bere herriaren
nortasuna adieraziz. Bestaldetik, 'Sotera'-ko arraunlari baten irudia,
traineruan zutik garaipena lortu ondoren, hunkituta, zerura muxu bat botaz.
Traineru-igande istoriko honetan oso-oso zoriontsua izango zen duela urtebete
utzi gintuen tipo jatorra eta zintzo batentzako muxua zela bat batean jakin
nuen. Bertan -Josebak primeran ulertuko nauela jakinez- Hondarribiko nire
bihotz berdean ate bat zabaldu nuen Santurtziko lagunekin batera Josu
Ugartetxearen oroimenaz topa egiteko.
Beraz, aurtengo Kontxako trapua, ene lagun maitea, zurea da.
Agur! 💚💚💜💜💜
💚💚💚