miércoles, 8 de enero de 2025

2025 01 07_DEIA, DdNNav eta NdG_Agindutako Lurraldea 💔💔


______ Agindutako Lurraldea

Atzo, egutegia eskura, Gabonetako garai honen azken eguna ospatzen zen. Epifania, fededunentzat, beste batzuentzat soilik Errege Magoen etorrera -gastatu beharreko diruakin edo dirurik gabe baina denok opari-paperak eralgiz- eta gainerakoentzat, jai-astelehen ezin hobea. Nolanahi ere, gaur eta horrela, fantasiazko hiru pertsonaia Belenera iritsi zirenetik 2.000 urte pasata, haur jaio berri judu eta arras pobrea bati jauresteko ospakizuntzea benetan paradoxikoa iruditzen zait. Berri Onen garaia dugu, bai, Jainko-haurra atari batean jaio da, aleluia! Zelako historiaren imintzio groteskoa... Ze hor bertan, edota oso-oso gertu -berdin dio Judea, Belen edota Jerusalem- beste haurrak jaiotzen ari baitira, halaber pobreak, etxegabeak, jazarriak... Jaio eta hil egiten dira, ezinbestean. Israeleko bonbardaketeen ondorioz, hiritan, errefuxiatuen-guneetan, etxe-, eskole- eta ospitaleetako hondakinen azpian zanpatuak, inanizioak edo deshidratazioak hilak, gosez... eta orain ere hotzez. Izan ere, horrela erabaki du gizatasun aztarnarik gabeko satrapa batek, nola edo hala lortzeko prest gainera, mugarik ez. Datu gisa: Eguberri egunetik astebeteko epean 7 haur hil dira hotzak jota, Gaza hegoaldeko Khan Yunis hiriko ospitaleak baieztatu duenez. Baina, eta ospitalera iristeko aukerarik ez dutenak. Horra hor Israelek "seguru- eta humanitariotzat" jotzen duen Al Mawasiko errefuxiatu-gunea erabat urpeturik, kanpadendak suntsitutak, berreskuraezinak, aterperik ez… Hotzak dardarka ari diren haurrak erakusten diguten bideo-irudiek, arropa eskasarekin jantziak, guztiz blai, arima izozten didate. Baina hotzak haiek hiltzen ditu. Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak baieztatu duenez, Gazako zerrendarekin mugan burusiez, abrigo-arropaz eta mota guztietako laguntzaz beterik kamioak daude. Ezin dute pasa, Israelek eta haren sarraski-estrategiak galarazi egiten dute. Aspalditik, argiro, Gazan bizi ari dana ez da gerla bat, benetako genozidioa baizik.

Agindutako Lurraldean erahildako haurrak. Doilorrak...