martes, 27 de septiembre de 2022

2022 09 27_DEIA eta DDNNav_Argazki bat_ GEUREA!!!!!

 










 

 

 








Argazki bat __________________

Batzuentzat politika herriaren opioa da, Makiavelo-rentzat, berriz, engainatzeko artea. Groucho Marxek utzitako hitz famatuen arabera, arazoak bila-, aurki-, diagnostiko faltsua egin- eta, ondoren, okerreko konponbideak aplikatzeko artea da politika. Eta Churchilli egozten dion aristoteliko esana hor dago ere: ahal denaren artea da. Charles Maurrasek erantsi zion d’abord la politique (politika, ezer baino lehen), beharrezkoa dena posible egiteko artea da baizik. Adoz, baina lortzeko zer? nortzuentzat? Nere iritsia: guztien onurako, zapaltzen diren eskubideak berrezartzeko, talderik kalteberenen duintasuna defenda- edota desberdin pentsatzen duten arteko bizikidetza bultzatzeko, konpromisoa eta emandako hitzarekiko errespetua bai delako, inozoen edo faltsuen kontua inoiz ez. Tira… Joan den astean Triatloi Kroseko Europako Txapelketa egin zen Euskadin. Kirolariak bere selekzioarekin lehiatzen ziren arren, batzuk bakarka egiten zuten, hainbat euskaldun. Ba, zigor gogorren mehatxupean, Espainiako selekzio-kamisetarekin lehiatzera beharturik izan ziren. Ospetsuena bihurtu den irudia? Korrikalari batena, jantzi ofizialik erabili gabe, ikurrina batekin helmugan sartuz. Esker Abertzaleko 'politikariek', bere komunikabide medioak eta sare sozialeen trollak barne, irudia bereganatu dute berehala, Bermeoko alkateari eta, bide batez, EAJri erasotuz. Eta euskal emakume kirolari baten aurka ere bai, publikoarengandik eskaintzen zioten ikurrina ez jasotzeagatik helmugako atean. Bai hipokritak, koldarrak... Gustuko duten argazkiko kirolaria ertzain bat dela ederki dakitelako, Ertzaintzaren uniformea ​​eta ikurrina janzten dituenean, haien irain eta erasoen jomugan -hiltzailea!, zipaio!, faxista!- izango den pertsona bera. Eta ni berataz, harro!

Hala ere, argazki hori ikustean sumintzen nauena hau da: Euskal Selekzionaren ofizialtasunaren aldarrikapena kirolari amateur baten eskuetan utzi egitea. Ze gure politikoek, geureak, borroka hori irmo buru ibiltzeko hitza eman bai ziguten. Hau pena.      _____________________________








martes, 20 de septiembre de 2022

2022 09 20_DEIA y DdNNav_Mahsa Amini 💔💔💔 eta Iran- eta Afganistango emakumeen borroka 💪💪💪





Mahsa Amini

 ____________  Joan den larunbatean, Kurdistan iraniarreko bere jaioterrian, lurperatu zuten 22 urte besterik ez zituen Mahsa Amini neska. Familiarekin oporretan ari zen Teheranen non poliziak atxilotu zuen. Bere delitua? 1979ko iraultzatik emakumeentzat derrigorrezkoa den hiyab modu "desegokian" eramatea, ile gehiegi agerian utziz. Azken hilabeteotan, Raisí presidente ultrakontserbadorearen Gobernuak emakumeen gaineko presioa areagotu egin du Iranen, jantzien eta jokabidearen arau islamikoak zorrotz bete ditzaten. Tira, Moralaren Polizia izenekoaren ekintzak eta atxiloketen kopurua biderkatu dira nabarmen. Mahsa oinez sartu zen komisarian eta, egun berean, koman jada, bertatik atera zen anbulantzian ospitalaren bidean. Hiru eguneko agoniaren ostean, hil zen. Bertsio ofizialak lizunkeriaz dio bihotzekoak jota hil zela baina bere gorputzak egi ezberdina erakusten du: jasandako tratu txarrak ukaezinak dira. Masha gaztearen hileta jendetsuaren ondoren, ehunka emakumek euren bizilagunaren hilketaren aurka berez manifestatu ziren, elkartasuna- eta borrokaren seinale gisa nahitaezko zapi islamikoa kenduz. Jokabide bereko beste manifestazioak sortzen ari dira Irango beste zonaldeetan ere. Baita Afganistanen non talibanak emakumeren eskubideak deuseztatzen ari diren 2021eko abuztuan boterera itzuli zirenetik: manifestari atxilotuak, desagertuak, torturatuak; lanerako eta hezkuntzarako eskubiderik gabeko emakumeak eta neskak; eta behartutako ezkontzen igoera geldiezina, neskatoekin izugarrikeria horren protagonistaz. ‘Emakumearen Ministerioa’ izan zena ‘Bertutearen Hedapenerako eta Bizioaren Prebentziorako Ministerioa’ ordezkatu izana ez da sintoma edota ikur bat, benetako tragedia baizik: bi belaunaldi geroago gaurko emakumeei ukatzen zaie haien amonek ezagutu zuten askatasuna. Hala eta guztiz ere, ez dute etsi.

Haien borroka, irrika eta adorea itzulerarik gabeko bidea dela pentsatu nahi dut. Amore ez emateko botatzen ari diren oihua gorgarria da, Mendebaldeko isiltasuna ere bai. Gure lotsarako.

________________________________________



💔💔💔💪💪💪

martes, 13 de septiembre de 2022

2022 09 13_DEIA eta DDNNA_Eta hau dena, astebetean... 🇬🇧🇬🇧🇬🇧🇬🇧

 







_____ Eta hau dena, astebetean…

Boris Johnsonek dimisioa aurkeztu ondoren, Erresuma Bateko Alderdi Kontserbadoreak buruzagi berria aukeratu zuen. Segidan, parlamentu-arauek ezartzen dutenaren arabera, Liz Truss anderea Premier britaniarra izendatu zen. Asmo handikoa dela diote, karisma falta eta printsipio alditsoak dituen politikaria, gaur neoliberalismoari atxikia. Ez da egiaztagutun ona, ezta ere bere aurrekorena baina Johnsonek gehiengo handia lortu bai zuen hauteskundeetan. Hala da: 81.000 tori-ek ezezik, britaniarrek ez dute Liz Truss bozkatu 10 Downing Street-era iritsi dadin; bestalde, 20 urte baino gehiago politikan daramatzan arren, inkesta guziek aldarrikatzen dute ospea zero duen ordezkaria dela, baita 2025.ren baino lehen izan behar diren hauteskundeak orain egingo balira, laboristek irmoki irabaziko lituzketeela. Eta hara! The Queen zendu egiten da. Liz Trusserena errekorra irudi arren, ezer Windsor' Elizabeth-ek bizi izandakoarekin konparatuz: 26 urtekin koroa jaso zuen, erreginaz hil da 96 urte beteta eta EBko erregealdirik luzeena izan da berea, baina haren pertsonarekiko errespetua eta esker ona lortu dituen bai izan direla adiezgarriak eta, horren eskutik, Koroa Erakundearekiko ere. Azken 70 urteotan, Isabel IIa. ateratako milaka argazkiren artetik, hauxe da ukitzen nauena: Belfasten, 2012ean, IRA talde-militarraren adar politikoaren Sinn Fein alderdiaren agintari baten eskua publikoki estutuz, Martin McGuinnes-en eskua, Ipar Irlandarako Ministrorde Nagusia hain zuzen. Ba, 20 urte pasata, erreginaren heriotzaren ondorioz jasotako ehunka laudatio eta dolumin-mezuen artetik, gaur ere azpimarratu nahi dudana Sinn Fein-eren bigarren agintaria den Michelle O 'Neill-ek zabaldutako mezua da, "Ipar Irlandan bakea eta adiskidetzea sustatzeko egindako ekarpena eta ahalegin irmoak” eskertuz. Espainiatik ikusita, duela 10 urte bezala, ulertezina- eta iraingarritzat jo dute askok, probokazio hutsa ikusiz non gainditzea dagoen soilik. Behar den obedientzipean? Noiz arte?

Eta hau dena, astebetean… ___________________________





  


martes, 6 de septiembre de 2022

2022 09 06_DEIA eta DdNN_Pablo González... Free! 📢📢📢












































 

________ Pablo González

Ukrainiako inbazioa hasi berria zen, hortxe zegoen Pablo González kazetaria zenbait mediorentzat lana betez. Errusiaren aldeko espioitza salaketapean, otsailaren 27an atxilotu zuten Polonian. Kartzelan dago ordutik, inkomunikatuta, ze, agintari poloniarrez, gatazka-guneetan askatasunez mugitzeko kazetari izaera erabiltzen duen Putinen inteligentzia militarreko zerbitzuko agentea bait den. Hala ere, orain arte, Poloniako Fiskaltza ez da gai izan holako akusazioa justifikatzen duen nabaritasun bakar bat ere aurkezteko. Inolako babes juridikorik gabeko egoera gogor baten aurrean, Espainiako zein Europako erakundeek erakutsi duten pasibotasuna iraingarria da. Prozedura irregulartasunez beteta dago ere: EBko herrialde batean atxilotutako espainiar herritar bati bere familiarekin komunikazioa ukatzen zaio, sei hilabetetan Kontsularen 4 bisita baino ez ditu jaso, ezta bat ere bere konfidantzazko abokatuarena. Eta hori dena, Europako agintariek primeran ezagutzen duten Poloniaren aurka Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako irizpena ikusita, instantzia judizial gorenetan gardentasun eta berme prozesal eza salatuz, baita adierazpen eta prentsa askatasun publikoen urraketa ere. Testuinguru horretan, joan den uztailaren 27an Varsovian egindako Polonia-Espainia goi-bileraren osteko prentsaurreko bateratuan galdera bati erantzunez Poloniako juztiziarekiko errespetua eskatu zuen Sánchez Presidenteak, bertako agintarien emandako laguntza eskertuz. Txantxetan hartzeko modukoa izango litzateke, baldin eta indarkeria instituzionaleko gertakari nabarmen baten aurrean ez bageunde: Zuzenbidezko Estatu orok -bere ordezkariek ere- babestu behar dituen bermerik oinarrizkoenak ukatzea. Eta bitartean, EBko hiritarra, espainiar jatorriko guraso errusiarren semea, Euskadin bizi den Pablo Gonzalezen egoera, argitu beharrean, larriagotu egiten da egunez egun.

Azkenik, gaur, Espainiako deituriko demokraziaren argazki nagusia, Senatuan Sánchez & Feijóo aurrez aurrekoarena da. Primeran doakigu...                   

____________________________________________________