martes, 30 de mayo de 2023

2023 05 30_DEIA eta DdNNav_Zurrunbiloa ✔✔✔


______ Zurrunbiloa

Hauteslekuak itxi eta 36 ordu pasatxora, deituriko egun geroago zurrunbiloan murgilduta jarraitzen dugu. Beraz, primeran egingo genituzke euforia edo amorrua alde batera uztea lehenengo balorazioak deritzotena egiten direnean, berdin dio nor izango den hizlaria: nahiz eta den-denok nolabait ere irabazle izatea bere buruari esatea saiatu, hauteskundean irabazi dituena garaile bakarra izan da. Horregatik, holako adierazpen zintzoak entzuten direnean -ez dira merezi genituela uste genuen emaitzak, ez dira espero genituenak, horrela aitortzen dugu eta tira, bihartik aurrera jo ta ke lanean hasten gara, zorionak irabazleari- politikarekin adiskide egiten naiz, duela egun gutxi gure konfidantza eta gure botoa eskatu zituzten hautagai eta arduradun politiko haiekin. Ez dira partakide guztiak ezta okasio guztietan ere. Baina salbuespena izaten bada ere, oso garrantzitsua iruditzen zait azpimarratzea: Eskerrik asko, Uxue eta Andoni. Eta, hara! Lerro hauek idazten ari naizen bitartean, Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidentearen agerraldi publikoaren berri eman didate, Gorte Nagusiak desegingo direla eta hauteskundeak uztailaren 23rako aurreratuko direla iragarriz. Era berean diot ere ohikoa ez dela, igandeko hauteskundeak egin eta bi egunera, Alderdi Sozialistaren eta gobernuko eta legegintzaldiko hainbat bazkideren hauteskunde-emaitza negargarria egiaztatu ondoren, Sánchez presidenteak zuzenean onartzea eta aurrerako pausua ematea. Ikusiko dugu, batzuek dioten bezala, balentria bete-betea edo taktikismo hutsa izaten amaitzen den. Azken finean, ez dadila izan Euskadik eta Nafarroak alderdi politikoei eskatzen dieten benetako zeregina liluratzeko adinakoa. Hauteskunde-zita bakoitzean nere buruari esaten diot benetako gogoeta-eguna ez dela bezperakoa baizik eta egin ondoren datozenak, garaipenetik porrotetik bezainbesteko irakaspenak ateratzeko aukerarik dagolako, apaltasuna, eskuzabaltazuna eta lana. 

Ea ba... iritsi berria den zurrunbiloa ez dadila ohiko aitzakirik izan _________________________

 

   

martes, 23 de mayo de 2023

2023 05 23_DEIA eta DdNNav_19 emakume 💜💜💜






















_______ 19 emakume

Elia, Eva María, Hayate, Belén, Natalia, Elisabeth, Paloma, Caterina, Beatriz, María del Carmen, Anne Marie, Violeta, María Encarnación, Alina, Rabea, María, Arantxa, Lourdes eta Paula… Aurtean zehar indarkeria matxistak estatuan eraildako emakumeren izenak dira. 19 emakume honen arteko 4 erail dute maiatzean, azken 3ak astebete batean soilik. Berriro ere, zifra izugarri horiek abaildu egiten naute, etengabeko odoluste eskandalagarri baten aurrean gaude, gizarte gisa duineza egiten gaituena. Hau esanda, Berdintasun Ministerioko goi-arduradunek egindako adierazpenen arabera, holako drama kalifikatzeko aukera teknikoa badago: hile honetan gertatu dena, aldi labur batean 5 hilda baino gehiago izanez, ‘feminizidioen gorakada' da (sic). Beraz, deituriko feminizidioen gorakada hori detektatu eta gero, (sic) ‘oso adi gaude maiatzean krisi-batzorde berri bat deitu behar ote dugun', ‘egoera aztertzeko, erakundeen arteko erantzuna indartuko duten ondorioak ateratzeko eta, zehazkiago, autonomia-erkidegoekin batera gertatutako gorakadari erantzun hobea emateko, hobeto koordinatuz’ (sic) helburuarekin. Hori eta guzti, argi daukat datozen egunetan ez dela deialdirik izango, indarkeria matxista ez da gai aipagarriaren bat hauteskunde-kanpaietan izaten, ezta kanpaina honetan ere non aktore politiko guziak, bereizketarik gabe, pekatu berbera egin duten: ohiko gaitzespeak eta biktimerekiko oroitzapen hunkigarri bat aparte ez dugu besterik entzun. Iragarritako krisi-batzordeaz ari nintzen baina erabateko eszeptizismoak jota ze, indarkeria matxistaz ari garenean, emakume bakar baten erailketak sistemaren beraren porrota agerian uzten duen. Eta honekin batera, baita Berdintasun Ministerioko emakume bozeramaileen diskurtso harrotua eta eraginkoreza bezain errepikakorra ere. Indarkeria matxista segundu batean zerotik ehunera joan daitekeelako, zifra errealek ez dakite gorakadez, batzordeez edo bat-batean hartutako helburuez. Are gutxiago hauteskunde-kanpainetan.

Hau hipokresia eta ezintasuna… _______________________________________________________


 
   

💜💜💜

jueves, 18 de mayo de 2023

2023 05 18_DEIA y Noticias de Gipuzkoa_Tocar a rebato ⚖ ⚖ ⚖

 















_______ Tocar a rebato 

Llegados al ecuador de la campaña en unas elecciones municipales y forales que son para lo que hemos sido llamados a las urnas, gero gerokoa, y viniendo como venimos de una larguísima pre-campaña abierta en canal, pocos hubieran podido entonces aventurar que la semana decisiva previa al domingo 28 de mayo apunta que vaya a discurrir a contrapié. Es lo que ocurre cuando, de un día para otro, lo previsible, lo plausible, lo previsto, deviene anecdótico, y aquellos para quienes la inercia es su principal fuerza tractora se ven obligados a cambiar el paso. Cierto que la inclusión en listas de la izquierda abertzale de 44 candidatos, ellas incluidas, recuperados y ostentando intactos sus derechos de participación y representación políticas una vez cumplida la pena a la que fueron condenados por pertenencia a ETA, desnaturalizó el arranque de la campaña y la mera posibilidad de confrontar proyectos, programas y candidaturas, con ETA reubicada y puesta a punto para erigirse en clave de bóveda de la actualidad política, qué absoluto desatino. Y sí, cierto también que EH-Bildu es quien toma la decisión que, a mí no me suscita ninguna duda, considero fue interesada y conscientemente adoptada. Pero no lo es menos que si pudo hacerlo es porque la Ley Electoral vigente, cuya interpretación en este punto viene además acotada por la doctrina jurisprudencial del Tribunal Constitucional, así lo permite, lo avala y lo protege. Una evidencia por todos conocida pero desatendida, arrinconada por los más vociferantes, una actitud que igualmente considero interesada y conscientemente adoptada, y que desautoriza de plano la beligerante objeción, plagada de vacuidad jurídica, de aquellos actores políticos que se llenan la boca proclamando que España es un estado de Derecho, sometido por tanto al imperio de la Ley. La hipocresía de unos y otros ETA de por medio, ilimitada cuando de deshonrar o fagocitar la memoria de las víctimas se trata, es inconmensurable. Y como antes apuntaba, en pleno ecuador de la campaña lo previsto y previsible se revuelve, lo que se cuece en la cocina de los partidos y que nunca se comparte con el electorado toca a rebato y los gestos y discursos se acomodan, se reinventan, aunque sea a regañadientes.

Veamos… EH-Bildu, empeñado en blanquear sus listas retirando a quienes, una vez conseguido su objetivo, resultan prescindibles, con una condescendencia además de arrogante, lisa y llanamente ridícula; un renqueante Partido Socialista y un más que desaparecido Podemos, no sabiendo cómo amagar daños digamos ‘colaterales’, con el foco apuntando a las elecciones que realmente importan a sus ejecutivas, las fetén, las generales; el Partido Popular, enrocado en un indefendible sostenella y no enmendalla al tiempo que se pavonea con plumas de atrezzo proclamándose ganador, parece un chiste; y EAJ, a quienes todos buscan arrinconar, aguantando las embestidas, fuego amigo incluido, manteniendo el paso, la integridad y el discurso, que no es poca cosa.

Continuará.

  



      

martes, 16 de mayo de 2023

2023 05 17_DEIA eta DdNNav_Esandatik gertakarira 🗣️🗣️🗣️


















































           


____________ Esandatik gertakarira

Nahigabeko hutsak eta akatsak alde batean utziz, gramatika-arauen eta ortografiaren hutsegiteek erne mantentzen naute beti, deituriko deformazino profesioanala akaso. Baina egia esan, ez dut inoiz ahazten nire amonak zioena: gogoan izan, idatzitakoa idatzita geratzen dela. Aspaldi nere buruari galdetu diot ahozki zabaldutako mezuetarekiko, zergatik holako esaldi zehatzaren baliokidearen bat ez dagoenik. Ze, nere ustez, ahozko hizkuntzak idazkiak baino arreta handiagoa eskatzen duen oraindik: lehenik eta behin, haren berehalakotasunaren arriskuagatik, segidan, gorputz-hizkuntzaren keinuengatik, hizlariaren esaten ari denarekin kontraesankorrak izan daitezkeela eta. Beraz, idatzitakoa bizirik geratzen bada, esana dagoena ere bai. Eta kontu-zaharrak dioen kontra, hitzak ez direla beti haizeak eramanak. Are gutxiago politikan, emandako hitzarekiko eta hiritarrekiko bakoitzaren konpromisoaz definitzen den esparrua, edo horrela pentsatu nahi dut nik... Horregatik, hizkuntza politikoa ez zait inondik inora hutsala iruditzen. Eta bai, aukera pila bat sortarazten duen hizkuntza mota bat da, erraztasunez, zuzentasunez, zehaztasunez, errespetuz edo elegantziaz erabil daitekeena. Baina ere, nola ez, modu trakets, arretagabe, minarazle edo mespretxuzko, baita zorrotz iraintzeko asmorekin ere, zoritxarrez. Are gehiago: hauteskunde-tirabiran erabiltzen den hizkera, nahita sinplekeriez beterik, funtsgabe, nahasi eta engainagarri bihurtzen da, ohi baino kontraesankorrago. Baina, zorionez, politikariak ez dira guztiak igualak, bakoitzaren izaerak, jarrerak eta denboran zehar izan duen jarduerak ezberdintasuna ezartzen dute nabarmenki. Orduan? Ba, horren arabera jokatu behar dugu: gure ingurura prestutasunez begiratu eta, geure buruari engainatu egin gabe, aukeratu eta erabaki.

Oraindik zintzotasunerako lekurik badago eszenatoki politikoan, Martin Heideggerrek bururatutako 'politika entzutearen artea da'-printzipioaz irmo sinisten dutenei esker dela argi daukat. Hitz egin diezaiegun ba...  __________