martes, 19 de diciembre de 2023

2023 12 19_DEIA, NdG eta DdNNav_10 egun eskas


 
______ 10 egun eskas

Urte amaierarako 10 egun eskas ditugu, 2023 hau oso-oso luzea egin zait, benetan. Urtero bezala, balantzea egiteko aproposako garaia da, txarra izan dena ezabatzen eta atsegina soilik gordetzen saiatuz. Azken finean, inperfekzioan bezain gizaki gara itxaropenean. Batak eta besteak egindako kronikak eta laburpenak ezagutzeko garaia da ere. Aurten bada lan batek denoi interpelatzen gaituena: 19.000 da iaz estatuan egin ziren sexu-delituen zifra. Eta 2020 urtea izan ezik, non derrigorrezko konfinamenduaren ondorioaz erori baitziren kriminaltasun-indize guziak, 2016 urtetik izandako daturik txarrena da. Aurtengo lehen 9 hilabeteei dagokien aurrerapenaren arabera, goranzko joera areagotu egiten da. Hola egiarazten du joan den ostiralean Barne Ministerioak 2022ri buruzko argitaratutako txostenak. Hiru datu kezkagarri aipatzen ditu ere: taldeko bortxaketak nabarmen hazten dira; bertan, gero eta biktima gehiago adingabeak dira -guztizkoaren % 45- eta bortxaturik izan ziren haurren artean, 458 hamairu urte baino beherakoak ziren; eta sexu-indarkeriagatik atxilotutako adingabeak 1.000 baino gehiago izan ziren, bortxaketen % 10etan parte hartuz. Txostenean bertan, goranzko zenbaki horien arrazoiren bat dago ere: (sic) kontzientziazio-politika aktiboak eta horrelako delitu-egitateen aurrean tolerantzia soziala eta pertsonala murrizteko politikak. Laburbilduz, gehiago salatzen da, kitto. Nola izan daiteke erasotzaileak indarkeria aukera naturaltzat berenagatzea? Nola eta zein unetan sentitzen dute haur batzuek beste haurrak bortxatzeko taldeka antolatzea aukera bat dela? Noizko baliabide eta aurrekontu duinen premiazko zuzkidura, hezkuntza eta justizia sozialaren aldeko politika prebentibo- eta zuzentzaileak aktibatzeko? Eta besteen erabakien mende, lan-kargaz kolapsatuta dagoen justizia-administraziorako?

0 patatero-ko politikak, krisi-batzorde pila, legeak 'su artifizial' style, ministerio-txosten dotoreak… paper erre. Jarrai dezagun ba, porrotaz porrota azken garaipen tristera arte.