martes, 25 de enero de 2022

Artikuluak_Iritzia_DEIA_DdeNN_C.D. Bidasoa 馃挍馃挍馃挋

 




C.D. BIDASOA ___________________________________

Irungo C.D. Bidasoa 1962ean jaioa zen. 6 hamarkada hauetan Europako ekipo handienekin lehiatu da eta garaikurrik nagusienak eskuratu ditu. Nazioarteko kirol-esparruan egindako primerako ibilbideagatik, baita bertako eskubaloia sustatzeko mantendutako konpromezuagatik ere, kirol-erreferente ukaezin bihurtu da Irunen zein Euskadin eta euskal kirolean ere. 1987ean lehen Liga irabazi zuen eta 1991eanErrekopako finalera iritsi zen. Handik gutxira, 1995ean, historia eginez, Europako Kopa irabazi zuen. Irungo udaletxeko balkoian, entregatutako hiri baten aurrean zeuden Bidasoa taldeko guziak, ekipoa, teknikariak, ene lagun maitea Be帽ardo Garcia garaiko presidentea… zelako poza, hunkitasuna eta harrotasuna! Ahaztezina. Ba lortutako garaipenak eta aintzatespen orokorra garrantzitsuak izan badira, asko izan bait diren une zailetan ere, kluba kementzeko klubak berak barnetik egindako apustua garrantzitsuagoa izan da. Eta hona hemen berriro, lortutako fruituak eta emaitzak: Sacyr ASOBAL Ligako egungo txapeldunordea C.D. Bidasoa da, bi aldiz lortu baitu azken hiru urteetan, eta hirugarren denboraldiz jarraian Europako txapelketa jokatzen ari da ere, ez dira txantxetako aipamenik. Egindako bere bi apustu erabakigarrienetakoak errealitate dira jada: alde batetik, harrobiaren aldeko berreskuratutako konpromezu nabarmena eta, bestetik, emakumezkoen kirol-partaidatzearen ofizialtasuna, kadete eta gazte mailako taldeekin, momentuz. Bere nortasuna indartuz, Irungo gizartearekin konplizitatea berpiztu du gaurko C.D. Bidasoak.

Hurrengo igandean, urtarrilaren 30a, Bilboko Arriaga Antzokian unerik zirraragarrietenako bat biziko du 2021ko Sabino Arana Fundazioak emandako sarienetako bat jasotzen. Bidasoa familia handiaren izenean, hor egongo da egungo presidentea, Gurutz Aginagalde, klubaren baloreei -adorea, irauntza eta diskrezioa- bai egokitzen dituen tipo zintzoa.

Tira, bere 60. urteurrena ospatzeko primerako ekitaldearekin hasiko du C.D. Bidasoak, merezita… Gora Bidasoa! Gora Irun!

馃挍馃挍馃挋














































martes, 18 de enero de 2022

Artikuluak_Iritzia_DEIA eta DdNN_Barkamenak ✍✍✍



Barkamenak

_________  Barkamena eskatzea, faltsutzaile gehien dauden giza jokabidea dela diote, auskalo… Baina, era berean, aitortu behar dugu ere gero eta jende gehiago nahita engainatzen uzten daudenaren ondorioa dela, ezer esan eta egin gabe, holako tranpatiak eta faltsukeriak eroso onartzen dituztenak jokaera berberaren zabaltzaileak bai direlako. Bestalde, bi pertsona berdinak ez dauden bezalaxe ez dago barkamenik bakarra ere: barkamen zintzoak daude, beste batzuk, ostera, irainera arte faltsuak dira; badira berandu edo garaiz kanpo iristen diren barkamenak baita hobe inoiz iritsi izango ez zirenak ere; badaude ustekabeko barkamenak, formalak, onurarik ezak, baita hesi guztiak hausteko edo lehenengo hitzatik bihotza izozteko gai, aringarri edo mina izugarri sortarazi kapazak ere; tira, nork bere opilari ikatza, noizbait denok pekatari izan arren, batzuk bai bekatuzale peto-petoak direla, kategoria… Erretorika hutsa diren azalpenez diot, inork sinisten ez dituen hitzez baina, de facto, ontzat ematen direnaz: barregarria eta lotsagarria erdi bana izan arren, Juan Carlos borboitarrak botatako barkamen famatuak -asko sentitzen dut, oker nengoen, ez da berriro gertatuko- eskola sortu du; hor dago ere, benetako damua egon ala ez, akusatuak biktimari eskeintzen duen barkamena edo legeak eskeintzen dion estalpean; eta azkenik, askatasunaren izenean edozein astakeria baieztatzeko daukan eskubidea publikoki exijitzen duen hainbeste handiki, handinahi, profeta eta ukatzaileren sermoiak eta eskakizunak. Den-denak aprobetxategi hutsak izanez gero, botereari edo geroko hauteskunde-etekinei gogor heldutako politikariak okerrenak dira, zeinentzat ez baitago mugarik, ez eskrupulurik, ez lotsarik. Paradigma? Lehen ministro britaniarra Boris Johnson, zalantzarik gabe, Donald Trump handia gaindituz.

Barkamena, duintasuna bezala, ez da irabazten den edota ken eta jar daitezkeen txapela, ezin da erosi ezta exijitu ere baina erretratatzen gaitu. Azkenean ordainarazten digu. Bide batez, Djokovic… Aio! Go home


                                                
                                                          
 

lunes, 17 de enero de 2022

Luna primera, de agua y cristal... 馃寱馃寱馃寱

                                                                        馃寱馃寱馃寱

                                             

                                                                           馃寱馃寱馃寱




2022 01 17_ Ikusgarria _ Egunsentia





 

martes, 11 de enero de 2022

2022 01 11_DEIA_Aita Mari... ⛴⛴馃挋

   ⛴⛴⛴


_________  AITA MARI

Joan den igandean ‘Aita Mari Eguna’ ospatu zen, Zumaian jaioa baina Donostian baxurako patroi gisa finkatu zen Jose Maria Zubia Ziganda arrantzalearen heriotzaren urteurrenarekin bat eginez. Gipuzkoako itsas-gizonen artean Aita Mari ezizenez ezagutuaz, itsasoko arrisku-egoeran edonori laguntzeko beti prest zeuden bera eta bere ontzia. Haren ausardiak bizitza asko salbatu izan arren, 1866ko urtarrilak 9an ez zuen lortu: beste 9 lagunekin Donostiko portutik atera zen, bat-bateko galerna batek harrapaturik bi txalupa erreskatatzeko asmorekin, Kontxan badiako uretan arrakastarik gabe sartzen saiatzen ari zirenak. Ezin izan zen: naufragoak salbu zeudenean jada, egundoko itsas kolpe batek hondoraino eraman zuen ontziaren nagusia. Aita Mari itota hil zen beste marineleen begi aurrean, erreskatatzaileak erreskatatuen bizitzaren ordez berea eman zuen. Holako tragediarik izan arren, Donostian eta Zumaian benetako izan zen balentria gogorazten da oraindik. Beraz, ez da harritzeko 'Salvamento Mar铆timo Humanitario' euskal GKE-ren laguntza humanitarioko itsasontzi nagusiak ere Aita Mari izena duela. Eta hor daude berriro, 2022ko lehen misioa prestatzen, nahiz eta kudeatu behar den panorama gero eta ilunago ikustarazi.

Iaz bakarrik, Mediterraneoko migrazio-ibilbidean 1.800 biktima baino gehiago izan dira, ezagutzen ez diren guztiak zenbatu gabe. Bihotzarik gabeko Europa baten begi aurrean, Erromatarren Mare Nostrum-a izugarrizko hobi komuna bihurtu da, nork esango zukeen... Erakunde humanitarioak dira, hain zuzen ere, migratzaileen, behartsuen eta desplazatuen alde bai egiten dutenak, haien duintasuna aldarrikatuz eta bizitzak salbatuz. Eta gure laguntza behar dute horretan jarraitu ahal izateko. Beraz, SMH eta Aita Mari bera ezagutzeko, irekia duten Web orrian sartzea gonbidatzen zaituztet baita dituzten proiektuak eta egiten ari diren sekulako lana zuen sare sozialeen bidez zabaltzea ere.

Gaur, hondoratze baten hondarrei urrundik begira geratzearen edo itxaropen lerro bat zeruertzean irmo marraztearen arteko ezberdintasuna klik soil batean dago, gure esku. Goazen ba.__________________________________________



                                                                              ⛴⛴⛴


https://www.smh.eus/es/quienes-somos/
https://www.smh.eus/es/voluntarios/



                                                                   馃挋馃挋馃挋

jueves, 6 de enero de 2022

Gure Jakes, lau urte... 馃挆馃挆馃挆馃挆

Llegar a este mundo de locos es siempre una aventura arriesgada, que nacer no es s贸lo ver la luz o darla. Ese trozo de vida, piel arrugada y rasgos sin definir, que alguien deposita un d铆a amorosamente en tus brazos por primera vez, que te mira sin ver y aferra la perfecci贸n de sus dedos al tuyo es, sencillamente, un milagro. Algo tan peque帽o y que suponemos fr谩gil es, sin embargo, enorme y fuerte, lo que m谩s, lo que m谩s… amazona o guerrero, tus ra铆ces, sus alas…

No hab铆a Reyes ni magos de Oriente esperando hace cuatro a帽os en el portal que le toc贸 en suerte pero yo, de ser 茅l, no me preocupar铆a. Que hasta donde alcanza la mirada a帽osa de su amona 茅sta s贸lo percibe amor del bueno, que no de sobra. Porque el amor nunca, nunca, est谩 de m谩s. Ni se equivoca.
Y anda que no es guapo el pu帽etero, mi pr铆ncipe vikingo...




Gure Jakes, lau urte...
Bizia...
❤

mi茅rcoles, 5 de enero de 2022

Gabonak 2021_2022 Urteberri 馃巹馃巹馃巹









                                                                            馃巹馃巹馃巹