martes, 3 de enero de 2023

2023 01 03_DEIA eta DdDNav_Itxaropenean, lagun... 💜💜💔

 












________ Itxaropenean, lagun.

Urte zaharraren azken egunetako ajea bere gain hartzen du hasi berria den urte orok. Baina estreinatu dugun 2023 honek pisu gehigarria du, indarkeria matxistak utzitako zenbakiak errekorra baitira: 50 emakume erahilak 2022ean, horietako 11a abenduan bakarrik eta kasuren bat baieztatzeke ba dago oraindik, infernu hori pairatu duten baina bizirik atera zirenak ahaztu gabe. Tratu txarrak jasaten dituen emakume bakoitzaren atzetik minaren eta ezintasunaren historia propioa badago, badira beste historia batzuk, bizitza osorako baldintzaturik gainera, emakume baten hilketarekin jaioak, zelako paradoxa... Seme-alabeez ari naiz, senide- eta adizkideez, zeinek behin eta berriz bere buruari galdetzen dioten nola jakin ez izan zuten alerta-seinaleak garaiz ikusten. Hala ere, horrelako galderak egin beharko lituzketenak honako hauek dira: alde batetik, indarkeria matxistaren aurka prebenitzeko eta erantzuteko sistema kudeatzeaz arduratzen direnak eta, bestetik, biktimeen babesaren eta laguntzaren arduradunek. Hau ikusita, Berdintasunaren Ministerioak premiazko krisi-kabinete bat bildu egin du sistemak hutsak dituela ondorioztatzea eta agur!, hau lotsa… Eta gero, jarrera harroputzaz, inplikaturik dauden ministerio-, erakunde- eta beste eragileen arteko koordinazioa egon dezala exigitu du ere. Ea ba... Maila goreneko koordinazioak ezin luke desideratuma inoiz izan behar, baizik eta aspalditik finkatutako errealitate irmoa, konstante bat. Beraz, orain arte, zelatan zebiltzan? Ulertezina iruditzen zait. Zeren eta halako hipokresia alde batera uzteko agintarien borondatea momentuz airean dagoen: neurrigabeko egoz kutsatuta daude aspaldi diskurtso politikoak. Biktimek, emakumeek, baita gizarteak berak ere, ez dute dolumin hitzekin ezta minutu bat gehiago eusten, indarkeria matxista benetako terrorismo soziala delako: erahil egiten du eta berriro erahilko du beste tratu-txar emailei bidea irekiz eta bizikidetza pozoitzen du gu guztiok zipriztinduz.

Urte Berri On, bai... Itxaropenean, lagun.



💜💜💔