miércoles, 27 de abril de 2022

GORA IRUNGO ALARDEA!!!! Aurten, bai... ⚫⭕🔴


ZORIONAK, PACO!!! ZORIONAK, JENERALA!!!

AUPA ZUEK!!!

GORA IRUN!!!
GORA SAN MARCIAL!!!

⚫⭕🔴


GORA IRUNGO ALARDEA!!!!
AURTEN, BAI!!!!

⚫⭕🔴

martes, 26 de abril de 2022

Artikuluak_DEIA_2022 04 26_Garaipenik gabeko garaipena

 












Garaipenik gabeko garaipena

_________ Ez zaitugu maite, baina ez dugu beste aukerarik. Emmanuel Macronen hauteskunde-kartel baten gaineko egindako pintada hau Frantziako hauteskundeen bigarren itzuliak utzitako mezuaren laburpen bikaina da ze frantziar askok sudurra estalita bozkatu duten: ‘boto erabilgarri’ deiturikoa nagusi, Macron edo ultraeskuina, etsipenaren botoa. Azpimarratzeko beste datu bat: Marine Le Penek galdu egin badu ere, irabazten jarraitzen du, Frantziako ultraeskuinak datu historikorik onena lortuz. Eta hirugarren bat: azken 50 urteetan abstentzioa ezezaguna, % 30 ingurukoa hain zuzen. Hori kontuan hartuta, Macronek emaitzak onartu behar ditu triunfalismo-zantzu oro geldiaraziz zeren eta bigarren agintaldian beharko den zeregina aurrera eramatea ez dela batere erraza izango, arazoak eta aldarrikapenak enkistauta daudela eta. Energiaren prezioen igoeraz, milioika eta milioika frantsesen erosteko ahalmenaren galeraz edota langabeziaren eta pentsioen kudeaketaz diot, trantsizio ekologikoa eta ingurumen-politikak ahaztu gabe. Dena den bi urteko pandemiaren ondorioen aurka irmo borrokatu badu ere -orain Ukrainako gerrarekin ere- ez frantzesek ez aurkari politikoek ez diote su-etenik emango Macroni. Ahaztu ba kortesiazko 100 egun famatu hoiek. Laburbilduz: Macronen hautaketak ez du ezer ixten, dena irekita uzten du, Frantziako hauteskunde legegileak ez dira datorren ekainekoak bezain erabakigarriak inoiz izango, Lehen Ministroa zein parlamentua oposizioaren esku geratzea aukera ziurra izanez. Baina gauregungo oposizioa -sozialistak eta errepublikanoak desagerturik- bi muturretan banaturik dago, eskuinaldekoa eta ezkerraldekoa, eta biek presidentearen boterearen kontrapisu izatea dute helburu. Bata eta bestea desberdinak direla jakinda ere, ez dago soberan esaera zaharrak irakasten diguna orain gogoratzea: muturrak ukitzen dira. Politikan okerrenean bat eginez sarritan: nagikeria, populismoa, gezurrak, morrontza eta autokritika-eza.

Oharra: Bizilagunaren bizarrak ebakitzen ikusten dituzunean… 















                                                                

    

viernes, 22 de abril de 2022

Attona Roman ❤ ❤ ❤

Hoy hace 60 años de la muerte de mi attona Roman, Roman Gaztelumendi Aranburu. Sé que murió un Domingo de Resurrección porque mi ama siempre lo recordaba así, subrayándolo, 'era domingo al mediodía, Aberri Eguna'. No lo conocí o, mejor dicho, no lo recuerdo, que yo recién había cumplido un año. Sin embargo, las cosas son como somos, digo que no me hace falta buscar o entender la razón por la cual ha sido y sigue siendo una huella indeleble en mi casa y en mi corazón, estoy llena de imágenes que no puedo recordar pero que, con sólo cerrar los ojos, se proyectan ante mi y cobran vida.

El aita me solía contar que era un tipo echau p'alante, honrado a carta cabal y un trabajador incansable, pocas bromas salvo con los amigos y con un puntito de muy mala leche, qué menos con todo lo que le tocó vivir... pero a lo que iba... me contaba que ese anciano, lleno de achaques y que nunca perdió su genio, era todo paciencia y dulzura con aquella bebé de pelo negro -herencia de su madre que lo heredó de él-, la primera nieta, su única nieta, que lo mismo se dormía en su regazo que de un manotazo lo dejaba sin gafas o sin txapela o le chupeteaba la cara llenándosela de babas. Y que cuando alguien, cualquiera que fuera, se acercaba en su auxilio, levantaba la mano y con un directo 'utzi, utzi! los paraba en seco. Y volvían las sonrisas...

Recuerdo que mi hermano me contó cómo, un día, enroscó en mi muñeca regordeta la cadena de oro de su reloj de bolsillo y todos supieron que ya sería para mi. Y así fue, aunque yo la recibiera de manos de mi madre con el añadido de un rosario vasco con lauburu que fue de la suya. Y así, todos conmigo...

Recuerdo a la ama contándome que el año en que fue la cantinera de Buenos Amigos del Alarde de San Marcial el attona no amaneció hasta el 2 de julio por la tarde, se conoce que la batalla del día 30 fue de las duras... Y, también, cómo supo ella que se moría cuando, encamado y apagándose consecuencia del cáncer de vejiga que sufría, le preguntó ¿te traigo a la niña...? y él, sin hablar, le dijo que no. Hoy, mi hijo se llama como él.

O el retrato que empezara un jovencísimo Gaspar Montes Iturrioz y que aparcó a un lado porque no le gustaba y que, por encargo de la ama a la muerte del attona, lo terminó otro ilustre, Carlos Arrecubieta, ese cuadro sin firma que ha estado colgado en la pared de la casa de Marilen niña y que ahora está en la de mi madurez, luciendo auténtico como entonces, como siempre. Como lo son el resto de detalles e historias y 'susedidos' conocidos y por conocer, que sentirse parte de ese universo íntimo y emocional que nos es legado, además de un tesoro que cuidar, es un descubrimiento constante.

El 22 de abril de 1962, hoy hace 60 años, murió mi attona Roman, Roman Gaztelumendi Aranburu, Domingo de Resurrección, Aberri Eguna. Que porque fueron somos. Y aquí seguimos.

Beti JELpean... ❤❤❤

































                                                                    ❤ ❤ ❤

martes, 19 de abril de 2022

Ourense ⚫⭕🔴🔵⚪🔵

⚫⭕🔴🔵⚪🔵


 ⚫⭕🔴🔵⚪🔵

Artikuluak_DEIA_2022 04 19_Bortzaketak...



'BORTXAKETAK'

________ Putinen Ukrainaren aurkako gerra aurrera doa, gaizkoatzen ari da. Ikuspuntu desberdinak kontuan hartuz, izandakoaren argazkia une egokian aterako dute adituek. Dena den, nazioarteko komunitateak hiri birkonkistatuetan zibilek bizi izan zutenaren errealitatea ezagutzen duen heinean -Errusiako armadak edota mertzenarioek erangindako era guztietako ankerkeriak-, ukrainiar emakumeen eta neskatoen bortxaketaren froga ukaezinak gehitu behar dizkiogu orain.  Eta hona hemen gu, berriro, aho zabalik, ikarakaturik, hipokritak... ze gerra guztietan sexu-bortxaketa erabiltzen dela ondo dakigun, arma isila, oso eraginkorra eta merkea, biktima, haren familia eta ingurua gogor kolpatzen dituena. Neurri handi batean, eraginkorki eta iraunkorki erabiltzen bada holako krudelkeriaren egileentzako erantzuna oraindik ere zigorgabetasuna delako bait da: gaur egun, ez dago gerra-gatazka bakar bat ere bortxaketara jotzen ez duena eta  gutxien zigortutako gerra-krimena da. Hau esanda, argi euki behar dugu ez dela fenomeno garaikidea baizik eta gizakien historia osoan zehar erabilitako benetako gerra- taktika bat. Nazio Batuen Erakundeak 2016ean argitaratutako lan ez zehatz batek, soilik XX. mendeko bortxaketa masiboak dokumentatuz, lotsaren X-rekin markatu zituen: Europako puntu desberdinak, I. Mundu Gerran; Txina, 1937ko Nankingo sarraskian eta luzaroz ere, Japoniar armada berak bahitutako 200.000 emakume-esklabo sexualak, ianfu-ak; Filipinak, Mapanique-emakumeen aurkako errepresioa 1944ean; Berlin erortzean, 1945ean, soldadu sobietarrek bortxatutako 2 milio emakume; Bosnia, Balkanetako gerran; Armenia, Vietnam, Bangladesh, Ruanda, Peru, Kongo, Sudan, Libia… XXI. mendean jada Irak eta Siria ere.

Ukrainan zenbaterainokoa den oaindik ez badakigu ere, emakumeen eta neskatoen bortxaketa Kremlinek zabaldutako gerra-armategiaren parte dela egiaztatu ahal izan bait da. Krimena ikusezin izateari utzi dio baina desagerraraztetik urrun dago. Eta nik ahula eta samindua sentitzen naiz. 

Baita gizaki gisa ere.

_________________________________________________________






















                                                                     💔💔💔

                                                                     👇👇👇


















































👇👇👇




👇👇👇

__________________________________________________________________________________