martes, 7 de febrero de 2023

2023 02 07_DEIA eta DdeNN_Maroko, Espainia eta irentsitako apoak 🐸🐸🐸

 



 



_______ Maroko, Espainia eta irentsitako apoak

Joan den urtarrilean, 25 urtean lehenengo alditan, ebazpen bat bozkatu zen Euro-Parlamentuan, Maroko erresumari Giza Eskubideak eta Askatasun Publikoak errespetatzea espresiki exijituz. Kasu honetan, konkretuki, epaiketarik gabe kartzelaturik diren kazetari guzien espetxetik ateratzea eskatzen zen, baita beraien familia- eta komunikabideen kontrako jazarpena bertan behera uztea. Benetako harrigarria zera da: kontrako 32 boto bakarretatik 17 Espainiako eurodiputatu sozialistekoak izan ziren. Gainerakoak? Europar ultraeskuinekoek emanda, zelako batura tamalgarria, ulertezina. Are gehiago, Europako Sozialisteen Taldeak aldeko botoa ematea erabaki zuen (sic) “Marokok zabaldutako xantaiagatik presio egiten ez uztera" beste taldeei animatuz, azken egunetan lobby lan handia egin baitzuen. Lehendik ezagutzen ez genukeen ezer, Mendebaldeko Saharako lurraldearen legez kanpoko okupazioa eta bertako baliabide naturalak espoliatzea zuritu nahian hamarkadaka dabiltzelako. Gaur ere Europa demokratikoak ezetza dio, Sanchez Presidentearen Espainia izan ezik, Marokoko etengabeko xantaiaren aurrean behin eta berriz belauniko jarria. Saharar herriari egindako traizio nagusia 2022ean gauzatu zen, Mohamed VI satraparen tesiekin bat egitearekin, nazioarteko doktrina- eta legezkotasunatik kanpo Espainiako jarrera utziz. Zapatero Presidentea bera ere ez zen hainbeste ausartu. Gainera, halako 180 graduko bira emanda, ez da zentzuzko azalpen bat ere eskeini, Albares Atzerritako Ministroak, zezelduz, behin eta berriro errepikatzen dituen aitzaki eta mezu kontrajarrietatik harago. Beraz, duela gutxi López Aguilar eurodiputatu sozialistak argi esana eskertzekoa da: Marokokin, apoak irenstea badagokigu, irentsi egiten dira.

Orain, joan den astean Rabaten egindako Aldebiko Goi-Bileraren amaieran Sanchezek adierazitako laburpen-ondorioa primeran ulertzen da: besteari iraintzen dion guztia saihestea. Hau da, Marokoko agintzeak beteko dira eta kitto. Batzuen duintasuna? Alfonbra azpian izkutaturik akaso. Hau lotsa...