martes, 19 de marzo de 2024

2024 03 19_DEIA, DdNN, NdG_ Harro, Herri... EUSKARA! ❤️🧡💚🩵🩷💛💜

 




______ Harro Herri… Euskara!

Barregarri geratzeko arriskuan, inork ez du zalantzan jartzen euskara Europako hizkuntza bizi zaharrena denik. Beste edozeineren antzik ez izatea anekdota bat besterik ez litzateke, ez balitz bere balio linguistikoak parekorik ez duelako. Horra hor Oñatiko Unibertsitatera iristen jarraitzen diren mundu osoko ikertzaileak, haren gramatika-arauak eta aditz-denboren zehaztasuna edo bere hiztegi-aberaztasuna aztertzera.Baina bere benetakotasun propioa eta mendeetan zehar izandako bere historioaren gorabeherak gainditu egiten ditu euskerak. Koldo Mitxelenak zioenez, euskarak gordetzen duen benetako misterioa ez da bere jatorriarena, baizik eta gaur egun arte iraunaraztea. Nola azaldu ba, euskera herri gisa dugun nortasuna eusten duen eta komunitate egiten gaituen ziurtasunetik ez bada… 

Horixe sentitzen dut euskara bere burua aldarrikatzeko kalera ateratzen den bakoitzean: euskaldunen hizkuntza da, gure aurretik izan zirenena, gure ondorengoena. Korrikaren eskutik euskararen aldeko bizi ari garenaren lekukoaz, 2.000 kilometro baino gehiago Euskal Herriko alderik alde zeharkatuz, 11 egun eta 10 gauez gelditu gabe, adin eta izaera guztietako ehunka partetzaile laguntzaz eta babesaz, nik sentitzen dut euskara, Gabriel Celayaren bertsoetan poesia bezala, etorkizunez beteriko arma bat dela. Ezin dut ukatu oraingo honetan harrotasun ziztada erantsi bat sentitu nuela Irun, nere herria, izan baita Korrika aurtengo edizioaren abiapuntua. Eta itzelezko egun batzuk bizi ahal izateagatik, lagunekin eta kolore guztietako elkartekin batera, euskararekiko nere konpromisoa berritzen eta indartzen, aurten bereziki Iparraldeko Azterketak Euskaraz kolektiboa lagunduz. Tinkotasuna- eta ahalduntzearen adibide bikaina eta, aldi berean, euskararen aldeko borroka ororen errealitate komun baten adierazgarria ere: oraindik konpondu gabeko oztopoen iraunkortasuna, guztion ahalegina eskatzen dutena, jakina, baina bereziki erakundeen inplikazio zuzen eta irmoa.

Harro Herri… Korrika! Harro Herri… Euskara!




❤️🧡💚🩵🩷💙💛💜