martes, 26 de noviembre de 2024

2024 11 26_DEIA, DdNN eta NdG_Azaroaren 25a 🟣🟣🟣






_______ Azaroaren 25a

Azaroaren 25 guztietan, 1999az geroztik, mundu osoko gizon-emakumeek indarkeria matxista gabeko gizarteak lortzeko konpromisoa berresten dute. Oraindik orduan ere, XX. mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan, holako hilketak pasio-krimen gisa deskribatu ohi ziren gertakari-kroniketan eta, beno, gizartea sentimendu horrekin konformatzen zen, nolabait ere: maitasunagatik bazen... Kontzientziazioa, gaur egun, konprometitu- eta borrokalariagoa izan arren, emakumeen aurkako eraso sexista ororen atzean dagoena, modu batera edo bestera, dominazio eta menperatze-borondatea izaten jarraitzen da. Ez da salbuespenezko zirkunstantzien ondorioa, gizarteko maila guztietan eta eguneroko egoeretan kolpatzen baitu. Horra hor, adibidez, Gisèle Pelicot kasua: senar arrunta, ia hamar urteren zehar dozenaka gizoni behin eta berriz bortxatzera gonbidatzen diena, aldez aurretik drogatuta egonda. Gertakarien kontakizuna, akusatuen jarrera biktimista, izugarria... Frantzian, Espainian bezala, indarkeria matxistaren aurkako lege etengabeko garapena dago. Dena den, baliabide guztiak, ez juridikoak soilik, derrigorrez indartu behar dira, han, hemen, edonon. Hola, EBko herrialde guztietan genero-indarkeriari aurre egiteko esparru integrala ematen duen Europako Zuzentarau onartu berri da eta, estatu mailan, duela bi hilabete dira EBA -Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarena- eta VIOGEN-2 -Barne Ministerioarena- babes-sistemak elkarri konektatuz. Baina ororen gainetik, benetako pedagogia sozialaren alde ekin behar da: aurrerapen nabarietatik haratago, sexu-askatasunaren aurkako delituak areagotzen jarraitzen dira eta indarkeria-modu berriak agertzen ari dira, taldeko erasoak ugaritu eta erasotzaileak eta biktimak gero eta gazteagoak dira ere, eta ziberjazarpena deskontrolaturik dago. Beraz, egutegiko egun guztiak Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna bezala markatzeko arrazoiak soberan ditugu.

Indarkeria matxistarik gabeko gizarte duin baten alde, behin betikoki. Aitzakiarik ez.