


________ Putinen Ukrainaren aurkako gerra aurrera doa,
gaizkoatzen ari da. Ikuspuntu desberdinak kontuan hartuz, izandakoaren argazkia
une egokian aterako dute adituek. Dena den, nazioarteko komunitateak hiri
birkonkistatuetan zibilek bizi izan zutenaren errealitatea ezagutzen duen
heinean -Errusiako armadak edota mertzenarioek erangindako era guztietako
ankerkeriak-, ukrainiar emakumeen eta neskatoen bortxaketaren froga ukaezinak
gehitu behar dizkiogu orain. Eta hona
hemen gu, berriro, aho zabalik, ikarakaturik, hipokritak... ze gerra guztietan
sexu-bortxaketa erabiltzen dela ondo dakigun, arma isila, oso eraginkorra eta
merkea, biktima, haren familia eta ingurua gogor kolpatzen dituena. Neurri
handi batean, eraginkorki eta iraunkorki erabiltzen bada holako krudelkeriaren
egileentzako erantzuna oraindik ere zigorgabetasuna delako bait da: gaur egun,
ez dago gerra-gatazka bakar bat ere bortxaketara jotzen ez duena eta gutxien zigortutako gerra-krimena da. Hau
esanda, argi euki behar dugu ez dela fenomeno garaikidea baizik eta gizakien
historia osoan zehar erabilitako benetako gerra- taktika bat. Nazio Batuen
Erakundeak 2016ean argitaratutako lan ez zehatz batek, soilik XX. mendeko
bortxaketa masiboak dokumentatuz, lotsaren X-rekin markatu zituen: Europako
puntu desberdinak, I. Mundu Gerran; Txina, 1937ko Nankingo sarraskian eta luzaroz
ere, Japoniar armada berak bahitutako 200.000 emakume-esklabo sexualak, ianfu-ak;
Filipinak, Mapanique-emakumeen aurkako errepresioa 1944ean; Berlin erortzean,
1945ean, soldadu sobietarrek bortxatutako 2 milio emakume; Bosnia, Balkanetako
gerran; Armenia, Vietnam, Bangladesh, Ruanda, Peru, Kongo, Sudan, Libia… XXI.
mendean jada Irak eta Siria ere.
Ukrainan zenbaterainokoa den oaindik ez
badakigu ere, emakumeen eta neskatoen bortxaketa Kremlinek zabaldutako gerra-armategiaren parte dela egiaztatu ahal
izan bait da. Krimena ikusezin izateari utzi dio baina desagerraraztetik urrun dago. Eta
nik ahula eta samindua sentitzen naiz.
Baita gizaki gisa ere.
_________________________________________________________
💔💔💔

👇👇👇


👇👇👇
👇👇👇
__________________________________________________________________________________