martes, 28 de noviembre de 2023

2023 11 28_DEIA, NdG, DdNNav_Mezularia isilaraztea ❌❌❌

 


________ Mezularia isilaraztea

Gazako Zerrenda benetako infernu bihurtu da. Palestinar-israeldarren arteko gatazkaren une honetan, gazatarrek bizi ari direna azken aldiko gertakizunarik odoltsuenetako bat bezala gogoratuko denik inork ez du zalantzan jartzen: joan den urriaren 7tik, Israelek 15.000 zibil palestinar baino gehiago hil ditu -tartean 6.000 haur inguru- eta milaka eta milaka zaurituak izan dira. Hildako israeldarrak 1.200 dira eta Hamasek 200 bahitu ditu oraindik. Bada, hala ere, izugarrikeria berearen islada den beste zifra bat, lehen unetik etengabe hazi eta beste guztien pisu itzelaren azpian oharkabean pasatzen dena. Senide- eta bizilagunekin batera egindako bonbardaketen ondorioz zein jardunean eraildako kazetariez ari naiz: 57 dira, Mugarik Gabeko Erreportarien txostenaren arabera. Tira, beste zifra ezagun batzurekin alderatuta, hau anekdota hutsa bat besterik ez litzateke izango, testuinguruan kokatzen ez badugu soilik: azken hilabete t'erdian Gazan hildako kazetariek berdindu egiten dute profesional eraila erregistratutakoen kopurua urtebetean munduan. Horrek argi uzten du agerikoa dena, koldarren estrategia: mezularia isilaraziz informazioa isilarazten dute, basakeriaren lekukotza eta frogak deuseztatzen dituzte, eta oztopatu egiten dute palestinarren sarraskirako eta haien lurraldea suntsitzeko ekintzak egiaztatu ahal izatea. MGE-ak salatu du egoera hori dagoeneko Nazioarteko Zigor Auzitegian, ezertarako balioko ez duena gobernuek ez badute salaketa berdin jorratzen. Hainbeste, non nazioartearen presioak Israelek aldarrikatutako su-etena in extremis luzatzea lortzen ez baduen, gaur bertan hasiko dira berriro palestinarren aurkako bereizi gabeko gerra-operazioak.

Gaur ere, azaroak 28a, Pablo González Yagüe euskal kazetariak 21 hilabete bete ditu Europako kartzela batean giltzapetuta eta Poloniako agintariek behin-behineko espetxealdia behin eta berriz luzatu izana justifikatzeko oraindik inolako frogarik ez. Eta Espainiako Gobernua, behin eta berriz, profilean jarriz. Hau lotsa…



❌❌❌

martes, 21 de noviembre de 2023

2023 11 21_DEIA, DdNN eta NdG_Espainiak badu bere gobernua ✔️✔️✔️


 







________ Espainiak badu dagoeneko bere gobernua

Hiru hilabete itxaroten, baina Espainiak badu dagoeneko bere gobernua. Gehiegizko ikusmin handiko egunen ondoren, gobernu berria izendatu du Sanchezek: behin kargua zin eginez gero, legealdi honetako Ministroen Kontseiluaren lehen bileraren atarian dauden 22 gizon-emakume. Gauzak diren moduan, bada Lao-Tseren esaldi bizigarri bat bertan eskularru bat bezala egokitzen dena: lehen urratsarekin hasten da bidaia luze oro. Gertatzen dana da Sanchezen gobernu honek estimuluak soberan dituela -urrean balio duen akordio batzuk sinatuta ditu eta tira, pacta sum servanda- baina gainerako guztia -ziurtasuna, egonkortasuna- falta zaio. Ikusten denaren arabera, ohiko kortesiazko 100 egunaz ahaztu dezakete, Ferrazeko sozialisten egoitzako leihoetatik kalera begiratu beharrik gabe. Hau esanda, badirudi ez dagoela ezer espainiar panoramaren gaurkotasun politiko asaldatutik harago. Baina, egia esan, bizi garen mundu zoratu hau ez da gelditzen, ez dago horretarako prest ezta gutxieneko zentzutasuna berreskura ahal izateko ere: Gazako infernuko izugarrikeria eta basakeria areagotuta, Hamasek eta Netanyahuk aitzakiatzat erabilitako israeldar bahituak, Gobernu gehienak -NBE barne- zezelka, konplize bihurturik; Ukrainako gerrak, nazioarteko arretaren bigarren mailan baztertua, hildako- eta biktimak batzen jarraitzen ditu; Milei, sistemaren aurkako ultraeskuindar bat, Argentinako Presidente berria da eta Trump, bere txanda esperoan; Afganistan- eta Irango emakumeak eta haien askatasunaren aldeko borroka; terrorismo matxistak erahildako 52 emakume Espainian, iaz baino 2 gehiago jada; Erreserban dauden militarrak, Armada gobernuaren aurka armaz altxatzera bultzatuz, estatu-kolpe, akaso?; lehen sektorea zenbaki gorritan, erosketa-poltsa gero eta garestiagoa, hipotekak ere; Europa, hartutako immigrazio-politika atzerakoien eskutik -ez asilorik, ez arretarik, ez harrerarik-, gizatasun falta-zauri irekiaren bidez odolusten; etabar, etabar.

Baina Espainiak badu dagoeneko Gobernu berria. No problem.


 ✔️✔️✔️


martes, 14 de noviembre de 2023

2023 11 14_DEIA, NdG eta DDNN_Politikari zor zaizkio ❌❌❌




__________ Politikari zor zaizkio

Azkenean, badirudi inbestidura egongo dela eta, dirudien arabera, lehenengo saialdian. Hau da, Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidente izendatuko dute Diputatuen Kongresuan gehiengo osoz, 173 botoz, duela lau urte baino 12 baiezko gehiagorekin. Nork esango zuen orduan, nork uztailean hauteskunde orokorrak egin zirenean, nork ziurtatuko zukeen baldintzarik gabe duela aste pare bat baino ez… Hala ere, egongo da esango duenik hori guztia eta askoz gehiago azaldurik dagola dagoeneko Sánchezek berak idatzitako 'Manual de resistencia" liburu famatuan, non bere buruari auto-egiaztatzen dion klase politikoko ikaslerik ausarti- eta hoberetzat. Beno, lehen pertsonan adierazita ez dirudi sinesgarria denik, dotore ezta ere. Dena den, hau dela edo bestea dela, etapaz etapa oztopoak gainditzen ari da Sánchez eta seguruenik, era berean, 'gero gerokoak' bere buruari esanez. Baina, egia esan, presidente izendatu, karguaren zina egin eta datorren gobernua osatu aurretik ere, etxeko-lanak eta betebeharrak mahai gainean pilatzen ari zaio, orain inoiz ez bezala. Apustu sendoa egin du, ezin zuen bestela izan, eta Moncloara ziztu batean iritsiko prest dago. Baina behin hara iritsita, auskalo... ze, daukan legealdiko dantza-karneta izenez, ekintzaz eta konpromisoz bete-betea dagoen, garaiz erantzute- eta kudeatzeke dago dena, bai epe labur, ertain edo luzera. Hitzemandakoak inprobisaziotik ihes egitea exijitzen du, Sanchezek egindako mugimendu bakoitzak behin eta berriz errebalida osoa gainditzea eskatuko diola eta. Gainera, edozein aktoren planterik txikienari aurrean, legealdiari agur. Tira, Politika, letra larriz, izena du honek. Espero dut, bai, Feijóok & Ciak -hain harro dirudite konpartitzen ez duten proiektu politiko zilegi baten aurkako kale-mobilizazioen buru izanez- euren printzipio-, proposamen- eta ekintzen defentsa, irmotasun handiagoz ere, kaleetatik Parlamentura behin betiko lekualdatzea.

Inork ez zuen esan Politikagintza errexa izango zenik baina hari zor zaizkio. Edo ez?
































❌❌❌    ❌❌❌    ❌❌❌