martes, 31 de mayo de 2022

2022 05 31_DEIA_DdNNav_Artikuluak_Ultraeskuineko emakumeak






























_______  Ultraeskuineko emakumeak 

Batzuetan, esaten diot neure buruari ez dagoela betebeharrei bizkarra emanez jokatzen duten politikarien pareko lotsagabekeriarik, hau da, herritarrei zerbitzatzea haien eskaerei erantzunez edo interes orokorraren aldeko ekimenak bultzatuz guztion ongizaterako. Horri buruz kolore politiko guztien adibideak daude, azkenak egun gutxi besterik ez du: Diputatuen Kongresuan 'Sexu Askatasunaren Berme Integralariaren Lege Organiko’ delakoaren eztabaida zela eta, ultraeskuineko bankadako emakume batek beste emakume guztiak iraindu bait ginduen. Guzti-guztiok iritzia izateko eta iritzia adierazteko eskubidea dugula esango didazue, eta egia da, noski baietz! Baina ez naiz ni horretaz ari: iritzia emateagatik iritzia ematea, are gutxiago hizlarien tribunatik bertatik gezurrak botatzea, ez da politikagintza, ez da Politika egitea, jokabide horren helburua erabateko ezberdina da, nabarmenki. Hori esanda, holako jarrera printzipiorik gabeko edozein politikarirena izan badaiteke ere, gaur irmo eta gogor salatu nahi dudana, nahaztezina delako, zera da: Vox taldeko diputatu andereak piropoa herri-txispa gisa aldarrikatu du honako adibide hauen bidez, Hori gorputz eder bat dela bai, ez Guardia Zibilarena edo Esaidazu zure izena eta Reyes-oparirako eskatzen zaitut, edota Legearen aldeko jarrera erakusten dutenak edertasunaren eta gizonaren aurka daudela. Tira, holako astokeriekin ez da bere iritzia ematen ari, ez ditu politikaren balioak zabaltzen, gorrotoa eta azalkeria baizik. Iraingarria da gizon- zein emakumentzat, diputatu emakume batek honako harrokeriarekin indarkeri matxista ukatzea, horren aurka borrokatzeko botere eta politiko guztien elkar-leialtasuna behar bait da. Aurten Espainian 17 emakume hil ditu jada indarkeri matxistak, azken zazpi egunetan, 3 Andaluzian, non Juntako Presidentziarako beste emakume negazionista bezain berritsu bat aurkezten du Vox-ek hautagaiaz. Orain arte isilik dago, mutua... Koldarra.

Homo homini lupus, diote. Ba urrats bat harago VOX-emakumeak daude.