___________ Gasteiz, 1976ko martxoak 3a
1976ko martxoak 3a. Franco hilda, Espainiako Gobernuko presidentea, Arias Navarro eta Gobernazioko eta Sindikatu Harremanetako ministroak, Fraga Iribarne eta Martin Villa hurrenez hurren. Greba, lanuzte eta kontzentrazioen garaia, denak legez kanpokoak. Patronalak ez du uzten lantokietan batzarrak egitea. Elizak bere tenpluak eskeintzen ditu bertan bildu ahal dezatela, zeinetan, Konkordatuak babestuak, Poliziak ezin du sartu larri-premiazko kasuan izan ezik. Gasteizen, lau mila grebalari -langile asko eta ikasle batzuk- Zaramaga auzoko Asisko San Frantzisko elizan biltzen dira, Polizia Armatuak bortizki erasotutakoa gas negar-eragileak eta ke-poteak erabiliz. Emaitza? Ehunka zauritu, batzuk oso larri, eta bost langile poliziaren tiroz hilak, gaseztutako tenplutik ihesi zihoazenei tirokatzearen agindu espresua jaso zuenak. Laburpenaz, erabateko neurriz kanpoko eta bereizi gabeko indarkeria. Gerora, dudaezinezko irudiak eta poliziaren irrati-frekuentziaren grabazioak ezagutu ziren: “Historiako jipoirik handienean lagundu dugu. Hemen sarraski bat egon da. Aizu, benetan, sarraskia". Sortutako espedientea epaitegiz epaitegi saltoka doa, "kendu nazazu hemendik hildako hau" motako jolas triste batean. Instantzia guztiak, ordena publikoko auzitegia barne, inhibitzen dira. Azkenik, Auzitegi Goreneko Kontingentzien Salak auzia justizia militarrari dagokiola ebazten du. Ondorioa? Lehenik largespena iristen dela, geroxago behin betiko preskripzioa, beraz, ez dago erantzukizun pertsonalik ezta gobernukorik ere. Eta gauregun ere ez dago inolako aurrerapauso nabarmenik. Kontrapuntua? 'Martxoak-3 de Marzo' Elkartearen konstanzia eta irmotasuna, baita bozeramaile politiko gutxi batzuena ere, gertaeren egia ezagutaraztea eta biktimei errekonozimendua hamarkadetan zehar aldarrikatuz. Haiekin bat eginez, justizia eta erreparazioa eskatzen ditugunok gero eta gehiago gara.
1976ko 1martxoak 3ko Gasteizen izandako sarraskiaren 50 urte betetzen dira gaur. Nere oroitzapenik sentituena biktimak guztiei.
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)