Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, guiños literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
martes, 28 de diciembre de 2021
2021 12 28_'Ur goiena Ur barrena'_Urteberri ON!
martes, 14 de diciembre de 2021
2021' EUCOCO_ 🔴⚫🟢
____________ Joan den asteburuan, Kanaria Handiako Las Palmas hirian ‘Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasunerako Europako Konferentzia’ren 45º edizioa ospatu zen. Urtero Task Force GKEak antolatutako nazioarteko ekintza da, normalean ingelesezko siglez ezaguna: EUCOCO. Lehen mailako eztabaida politikorako foroa da. Bertan, mundu osoko eragileek hartzen dute parte, Saharako errealitateari heltzeko, gai zehatzak eta gaurkotasunekoak jorratzen dituzten lan-tailerren bidez. Urte honetakoak 4 izan dira: ‘Politika eta Komunikazioa’, ‘Giza Eskubideak’, ‘Saharako Estatua sendotzea’ eta ‘Baliabide naturalak’. Lan-tailer bakoitzaren ondorioak osoko bilkurara eramaten dira. Gero, garatu beharreko lehentasunak eta helburuak hurrengorarte adierazten dituen konferentziaren Azken Adierazpen delakoari erantsi zaizkio.
EUCOCOren hainbat ediziotan parte hartzeko aukera eta
ohorea izan ditut bai EAJren Madrilgo talde parlamentarioa ordezkatuz bai modu pertsonalean
legelari gisa. Horietan guztietan, baita jardunaldi akademiko eta politiko
askotan baita Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetara egindako bisitetan ere,
bertatik bertara, Saharako gatazkari dagokionez, Euskadiko zein Nafarroako
gizartearen eta erakundeen aspalditik etorritako egundoko inplikazioa ikusi
ahal izan dut eta, holako jarreragatik, saharar herriak egindako
errekonozimendu zintzoa ere. Dena den, aurtengo giroa bai ezezaguna izan da: COVID-19
delakoaren krisipean, Fronte Polisario eta Marokoen arteko su-etena hautsi
ondoren -armada marokoarra errudun- gerrara itzultzea, Sahara okupatuan bizi
diren sahararren aurkako errepresioa bortizki areagotzea... Baita Europako
Auzitegi Gorenaren azken epaiekin ere, UE eta Maroko arteko arrantzaren eta
beste baliabide naturalen arloan egindako akordioak baliogabetuz eta
Mendebaldeko Sahararen okupaizoa espresiki salatuz. Tira, 2021' EUCOCOren
Azken Adierazpenak azpimarratzen duen bezala: ezin da indarraren
eskubidea zuzenbidearen indarraren gainetik jarri.
Orain eta beti, Sahara aske!
martes, 7 de diciembre de 2021
2021 12 07_DEIA_Aurrekontuen tirabirak 🚦🚦🚦
Urtearen azken hilabeteekin, nahi edo ez, Eguberria dator eta Eguberriko atean, nahi edo ez, ez dago ez gobernurik ez administraziorik barne makineria koipeztatzen ez dutenik, ez arduradun politikorik paperez inguraturik ibiltzen ez denik, ze kontu publikoez baieztearen garaia dela. 2021. honetan denetarik ikusteko aukera izan dugu bai Madrilgo aurrekontu orokorren izan zen tirabiran bai euskal aurrekontuenean, non protagonismo eta arreta mediatikoa lortzea askoren helburua zirela zirudien, orain arte ezezagun gehiegikeria-alarde batean. Politikaren erabateko ukatzaile bihurtu direnekekin bat eginez, hau da, VOX edonon eta beti, PP gero eta sarriago eta Ciudadanos, bost axola, bere hutsalkeria barregarri geratze bihurtuta. Eta Euskadin, Podemos/Ahal Dugu hor dago ere, ibilbide eta jarduera noragabekoekin. Baina, ustekabean, politika apustu egitea merezi duen balorea bihurtzen duten gauzak ere gertatzen ari dira. Eta hementxe, prezipitazioaren, postureoaren eta gehiegizkoen lagunak ipurdi-hats geratzen dira. EH-Bilduri galde diezaiotela... Nola ahaztu inoiz ikusi ez dena? Otegi Madrilen, Sanchezen aurrekontuen salbatzailetzat poz-pozik azalduz EAJ 'baztertu' lortu ondoren. Ba ‘baztertutako’ EAJ akordio istoriko batetara heldu da AHT-a Gasteizera zein Bilbora lurpetik heldu daitezen Eusko Jaurlaritzaren eskuetan kudeaketa geratzera lortuz. Otegitar zaleentzat? Zementu besterik ez. Edo Otegik berriro, Euskadin lortutako sinatuaren garrantzia egun batean goraipatuz eta hurrengoan gutxietsiz, 'maitasuna baino sexu gehiago egon dela' esanez, ergela…
Madrilen edo Euskadin jokatutakoa batek edo besteak nahi
duen bezala baloratu badezake ere, aurrekontutan eta proiektu estrategikotan
akordioetara iristearen balioa ukatzea egundoko zozokeria da. Are gehiago
koronabirusek astindutako gaurko garaian non suspertze ekonomikoak guztien
ezinbesteko helburua izan beharko lukeen. Euskadi herrialde serioa delako
euskal politikagintzan uzkurrak, harroputzak eta trileroak sobera daude.

