Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, guiños literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
miércoles, 27 de abril de 2022
GORA IRUNGO ALARDEA!!!! Aurten, bai... ⚫⭕🔴
martes, 26 de abril de 2022
Artikuluak_DEIA_2022 04 26_Garaipenik gabeko garaipena
Garaipenik gabeko garaipena
_________ Ez zaitugu maite, baina ez dugu beste aukerarik. Emmanuel Macronen hauteskunde-kartel baten gaineko egindako pintada hau Frantziako hauteskundeen bigarren itzuliak utzitako mezuaren laburpen bikaina da ze frantziar askok sudurra estalita bozkatu duten: ‘boto erabilgarri’ deiturikoa nagusi, Macron edo ultraeskuina, etsipenaren botoa. Azpimarratzeko beste datu bat: Marine Le Penek galdu egin badu ere, irabazten jarraitzen du, Frantziako ultraeskuinak datu historikorik onena lortuz. Eta hirugarren bat: azken 50 urteetan abstentzioa ezezaguna, % 30 ingurukoa hain zuzen. Hori kontuan hartuta, Macronek emaitzak onartu behar ditu triunfalismo-zantzu oro geldiaraziz zeren eta bigarren agintaldian beharko den zeregina aurrera eramatea ez dela batere erraza izango, arazoak eta aldarrikapenak enkistauta daudela eta. Energiaren prezioen igoeraz, milioika eta milioika frantsesen erosteko ahalmenaren galeraz edota langabeziaren eta pentsioen kudeaketaz diot, trantsizio ekologikoa eta ingurumen-politikak ahaztu gabe. Dena den bi urteko pandemiaren ondorioen aurka irmo borrokatu badu ere -orain Ukrainako gerrarekin ere- ez frantzesek ez aurkari politikoek ez diote su-etenik emango Macroni. Ahaztu ba kortesiazko 100 egun famatu hoiek. Laburbilduz: Macronen hautaketak ez du ezer ixten, dena irekita uzten du, Frantziako hauteskunde legegileak ez dira datorren ekainekoak bezain erabakigarriak inoiz izango, Lehen Ministroa zein parlamentua oposizioaren esku geratzea aukera ziurra izanez. Baina gauregungo oposizioa -sozialistak eta errepublikanoak desagerturik- bi muturretan banaturik dago, eskuinaldekoa eta ezkerraldekoa, eta biek presidentearen boterearen kontrapisu izatea dute helburu. Bata eta bestea desberdinak direla jakinda ere, ez dago soberan esaera zaharrak irakasten diguna orain gogoratzea: muturrak ukitzen dira. Politikan okerrenean bat eginez sarritan: nagikeria, populismoa, gezurrak, morrontza eta autokritika-eza.
Oharra: Bizilagunaren bizarrak ebakitzen ikusten
dituzunean…



lunes, 25 de abril de 2022
viernes, 22 de abril de 2022
Attona Roman ❤ ❤ ❤

martes, 19 de abril de 2022
Artikuluak_DEIA_2022 04 19_Bortzaketak...


Ukrainan zenbaterainokoa den oaindik ez badakigu ere, emakumeen eta neskatoen bortxaketa Kremlinek zabaldutako gerra-armategiaren parte dela egiaztatu ahal izan bait da. Krimena ikusezin izateari utzi dio baina desagerraraztetik urrun dago. Eta nik ahula eta samindua sentitzen naiz.
Baita gizaki gisa ere.
_________________________________________________________
💔💔💔
👇👇👇