jueves, 29 de mayo de 2025

2025 05 27_DEIA, DdNNa eta NdG_Alaa eta Hamdi Al-Najjar doktoreak 🖤🖤🖤

 



_______ Alaa eta Hamdi Al-Najjar doktoreak

Munduan irekita daude gatazken ugaritasuna guztiz jabetuta nago. Halaere, ezin dut Gazako zerrendan bizi diren, egunez egun, enegarren potentziari biderkatutako izugarrikeriaren arreta desbideratzea, nazioarteko komunitateak hondamendia amaitzeko edo arintzeko egingo duen edozein mugimendu dagoeneko berandu datorrela ziurtasunez. Iristen bada, ikusteko dagoela, itxaropenerako zirrikitu gutxi geratzen direla eta. Ezer ez, jakina, Nethanyahu kriminalaren agindupean dagoen gobernu erotu baten aldetik. Izan ere, ez dago justifikatzen dituen ezer egiten ari den ankerkeriak, azken asteotan bereziki. Azkena -lerro hauek idazten ditudan unera arte- ikaragarria da, ez bere tamainagatik -izugarrikeria ez da neurtzen- duen sinbolismoagatik baizik: besteen bizitzak salbatzeko nekaezin borrokatzen direnei, berena modu krudelenean kentzen diete. Zera, Alaa eta Hamdi Al-Najjar doktore-bikotea, Gazako Nasser ospitale hamarreneko medikuak dira; Alaa, pediatra, guardian sartzen da, senarra seme-alabekin egoteko etxera itzultzen da; minutu batzuk geroago, misil batek bete-betean kolpatzen du etxebizitza; familiako 10 haurretatik, 9 ikaztuta hiltzen dira, txikiena, 6 hilabetekoa; Yahyak -12 urte- eta aitak bizirik diraute -zainketa intentsiboetan oraindik-; ospitalean guardian dagoen amak, bere seme-alaben gorpu txikituak jasotzen ditu. Ezinezkoa zait min handiagorik bururatzea... Inguruko eraikin bateko susmagarrien aurka (sic) zuzendutako erasoa baieztatu du Israelgo armadak, hau da, munduko armamentu sofistikatuenaren eta zehaztasun handienaren jabeek gaizki apuntatu zutela, ziniko miserableak... Biktimen eta hildako haurren aipamen bakar bat ere ez. Hauek dira ba: Rakan, Eve, Jubran, Ruslan, Reval, Sadin, Luqman eta Sidar. Lux Aeterna.

***Oharra. Jadanik ez azken ankerkeria: duela ordu eskas babesleku-eskola bat bonbardatu dute Gaza hirian. 50 hildako inguru dago, ume asko. Israelgo gobernu honen zitaltasunak ez du mugarik. Eta gosea, berariazko gerra-arma gisa. Eta zigorgabetasuna. Jasanezina da, bai.







🖤🖤🖤

domingo, 25 de mayo de 2025

Alardealdia 2025 ⚫⭕❤️



Alardealdia es la iniciativa que idearon un grupo de locos maravillosos ante la encrucijada a la que habían abocado al Alarde -o con mujeres soldado o nada, lease no hay ayudas, ni apoyo ni dirus, por resumir- comprometidos hasta el tuétano como estaban con su defensa primero y su organización después, para ayudar a recaudar los fondos necesarios. Hacerlo posible en aquel ya lejano 1999 era algo inaudito, una tarea hercúlea y muy costosa, mucho.... Y así ha sido, año a año desde entonces, con el impasse de los dos aquellos en los que un virus enloquecido nos puso a todos la vida del revés.

A lo largo de estos años, el domingo de mayo en el que, sí o sí, celebramos Alardealdia, se ha convertido en una fecha marcada en rojo sannmarcial en nuestro calendario. Lo que nació por pura y dura necesidad -nuestro Alarde carece de otra financiación que no sea la suya propia- se ha convertido, con el paso del tiempo, en una de las jornadas festivas en Irun más multitudinaria, más participativa y, al mismo tiempo, más exigente. Desde aquí mi público reconocimiento a los colectivos y asociaciones que echan el resto cada año, desinteresadamente, para que otros podamos resolver la parte fácil de la ecuación: disfrutar. Y porque han hecho posible que, todos y cada uno de nosotros, conservemos en nuestra memoria momentos, detalles, gestos indelebles... Uno de los más míos data de 2002.

Alardealdia comenzó con el acostumbrado corte de cinta en la calle Santa Elena... este año, la ama tuvo el honor de cortarla y caminar, junto a Mandos del Alarde, los primeros metros del recorrido... allí estuvimos quienes la queremos, entre el gentío, aunque no se nos vea... identifico ahora, momento de tijera en mano, a Idoia y Beñardo, dos tesoros para mí...

1999, 2002, 2025...

Así pasen los años, el sentimiento de pertenencia permanece y, sea cual sea el camino que hayamos transitado unos y otras, hay días, instantes, recuerdos, en lo que se hace tan pero tan cierto aquello de 'porque fueron, somos' que no puedo menos que sentirme orgullosa de quienes nos dejaron, a cada cual, en cada casa, este legado de amor, identidad y memoria que es nuestro Alarde. Una historia humilde, así lo son las más grandes, y sobre todo, nuestra. Me confieso deudora y agradecida por tanto, por tanto... por siempre...

El de hoy ha sido un día para enmarcar, un Alardealdia maravilloso, maravilloso... y la gente, mi gente, con la que he tenido el privilegio de vivirlo un año más, la mejor... nosotros no nos escondemos...

Es Irun, somos Irun. Es San Marcial... lo somos...


jueves, 22 de mayo de 2025

1982 05 22_Recuerdos, cuenta atrás... la mía... ⚫⭕❤️

Izan nintzen neskatoak amets egiten zuen bere auzoko kantinera izateaz, behin konbentzitu ninduten Hartxeroen Eskuadrakoa izan ezin nuela... Marilen, artxeroek ez daramate kantinera, ezetz...

Urte batzuk geroago, maiatzak 22an, amets hura berea eginez, Patxo Rodriguez nire etxera hurbildu zen bere Estatu Nagusiaren jendearekin batera eta haren kantinera nintzela, 1982ko San Martzial Alardeko Zalditeriaren Eskoltarena, esan zidan. Lehenik aitarekin besarkatu zen eta gero, muxu bat eman zidan.

Ordutik 43 urte igaro ez balira bezala, argi gogoratzen dut emandako muxua, baita sentitu nuena ere... 43 urte, koadrila, gezurra dirudit... izan ere, betirako kantinerak garela diote... akaso badago begiarazten den herabetiko keinuren bat oraindik...
Gaur nere atzerako-kontaketa propioa hasten da...

⚫⭕❤️


⚫⭕❤️

Esa niña que fui soñaba con ser la cantinera de su barrio, que de la Escuadra no podía... que no, Marilen, que no, los hacheros no llevan cantinera... empeñada yo...

El 22 de mayo de ni sé la de años después, Patxo Rodriguez se presentó en mi casa junto con su gente del Estado Mayor y se apropió de aquel sueño con sólo decirme que, sí o sí, yo era ya su cantinera fea, la de la Escolta de Caballería del Alarde de San Marcial de 1982. Primero con el aita, un abrazo de años digo, luego me besó.

Recuerdo ese beso, y lo que sentí, como si no hubieran pasado ya 43 años desde entonces con sus dos números y todas las letras, koadrila, 43... se dice pronto... Y aquí estamos, cantinera ya para los restos, quiero pensar que alguno queda todavía...

Comienza hoy mi particular cuenta-atrás...

martes, 20 de mayo de 2025

2025 05 20_DEIA, DdNNav eta NdG_Gedeonen gurdiak 🖤🖤💔



_____ Gedeonen gurdiak

Aitortu behar dut azken egunotan Gazatik iristen ar diren albiste-, irudi- eta testigantzak itzel kolpeatu nautela. Nethanyahuk eta bere gobernu kriminalak prometitu zutena bihurtu dute Zerrenda: aire zabaleko hiltegi bat. Ez dago egiten ari diren basakeriarentzako inongo justifikaziorik. Ezta 2023ean 1200 israeldarren Hamasek egindako erahilketak edo oraindik bahituta mantentzen diren zibilek ere. Izugarrikeria baten edo bestearen alde kokatu behar dugula esaten didanari, ez erantzuterik nahiago. Halaere, batak terroristak direla -bai dira, bai- baina besteak, aitzitik, defendatu eta legitimatu behar den benetako erregimen fina eta demokratikoa esaten dutenei, nire erabateko mespretxua. Maiatzak 5ean, 77 urte bete ziren lehen Nakba, hau da, 750.000 palestinar baino gehiagoren exodo masiboa Israelgo Estatua sortzearen ondorioz, haien lurraldea eta bizitzak atzean uztera behartuta, talde armatuek zibilak sarraskituz bitartean. Gero, 7 hamarkadetan zehar, nakba gehiago iritsi ziren. 1948ko izugarrikeriatik bizirik atera zen emakume zahar gazatar baten hitzetan, orduan izugarri sufriarazi ziguten, orain infernua erakutsi digute. Duela 19 hilabetetik hona gazatarrak bizi ari diren infernua, hain zuzen: eraikin, eskola, ospitale eta errefuxiatu esparruen aurkako etengabeko bonbardaketak, baita, kalean berean, inora ihes egiteko aukerarik ez duten zibilen kontra ere, eta kanporatze aginduak, eta joan-etorri masiboak. Eta hori guztia egoera humanitario bereziki katastrofiko baten erdian, martxoan Israelek agindutako blokeo gogorra eta gero. Hola, bonbek hiltzen ez badituzte, goseak hilko ditu. Eta orain, behin-betiko lurreko operazioak dena suntsituz, gazatarrak barne. Martxan dagoen ekintzak bibliazko izen dotore du: Gedeonen gurdiak. Miserableak...

53.000 hildako orokorrean, 500 pasata azken asteotan soilik, gehienak haurrak. Inork oraindik zalantzan jartzen al du hau zuzenean transmititutako genozidioa dela, guztion begibistakoa? Mingainari kosk egiten diot odola atera arte...