martes, 24 de junio de 2025

2025 06 24_DEIA, DdNN eta NdG_San Joan gaua 🔥🔥🔥





_______________ San Joan gaua

Antzina-antzinatik gizakiak, kultura guztiek, natura eta bizitzaren zikloa ospatzeko erritualak asmatu dituzte. Testuinguru horretan, solstizioak, funtsean, espiritualtasuna, naturarekin bat egitea eta igarotzea dira. Horiek horrela, gure San Joan ospakizunen jatorria antigoaleko erritu paganoetan dago, kasu honetan, udako solstizioari lotuta. Erritualak non sua elementu nagusia den, inspiratzailea eta garbitzailea, zentzurik telurikoenean. Baina zergatik gaur ekainaren 24ko gauean? Ba, Elizak uda-solstizioko jaia Bibliaren arabera San Joanek jaiotako egunera eraman zuelako. Bibliak dio ere, Joanen aita Zakariasek su handi bat pizteko agindu zuela semearen jaiotza iragartzeko, hona hemen berriro suakin lotura. Kontu zaharrak, bai... Baina egungoek, mende asko geroago, milaka su piztu zuten berriro bart gauean, duela ordu gutxi soilik, gure geografiako herri eta hiri guzti-guztietan, San Joan gau liluragarri eta ahalguztidunean. Non konponezinik ez du existitzen, den-dena da posible eta berritzen da, edo konkistatzen, izan ziren eta diren hizkuntzetako edozeinetan formula magikoak errezitatzen ditugun bitartean, soinubakarrean arao perfektu bat zabaltzeko: Txarrak eraman eta onak ekarri!

Nahi aitortezinak izan ala ez, jende zintzoak garenok gero eta izen-abizenekin motibo eta tipo gehiago dugu San Joanen sutara zuzenki jaurtitzeko: ustelak, lapurrak, matxistak eta misoginoak, koldarrak, gezurti konpultsiboak, handinahiak eta ergela zerrenda luze bat. Zinez uste dut zintzotasunez, apaltasunez eta zerbitzurako bokazioz politikagintza duintzen dutenak balioan jartzeko modurik onena lotsagabe horiek guztiak sutzarrera botatzea dela, errukirik eta inongo erreparorik gabe. Etorkizuna doakigu komunitate politiko gisa, gizarte gisa.

Ai, herri-jakinduria, ausarta, lotsagabe... bedeinkatua zu...

San Joan gau dala,
bihar dala bijaramonez,
gure soloan lapurrik ez,
gaiztoak ere ez.

Badagoz bere erre beitez!
San Joan, San Joan!
Artoak eta gariak gorde,
lapur et gaizto guztiak erre!



jueves, 19 de junio de 2025

2025 06 17_DEIA, DdNN eta NdG_Bitik, bi ustel. Errekorra. 💣 💣 💣

 


 


























_________ Bitik, bi ustel. Errekorra.

Eskandaloa lehertu zen, paperak eta audioak zabaldu ziren, Santos Cerdán dianan. Nire lehen erreakzioa, ‘ezin dut sinetsi 'moduko bat, inozoa izan zen, hain kutre ikusten zen dena, baina gutxi iraun zidan, hau espektakulua… Ez dakit PSOE inplosio arriskuan ote dagoen, baina agerikoa dirudit UCOren txostenaren 500 orriek Pedro Sánchezek eta bere leialek hainbeste harrotzen zuten erresistentzia-eskuliburua lehertu dutela. Eta oraindik harrigarriagoa norbaitek, urakanaren erdi-erdian kokatua eta alderdi eta Gobernu baten buruzagitzan egoten, kontuan har dezakeela horrelako simaurtegi batetik osorik eta orbangabea ateratzeko aukera. PSOEren kalteak kontrolatzeko eragiketa berehalakoa ez bada, ez da posible izango. Panorama iluna, zalantzarik gabe. Baina iluntasun horretan, Feijóok & Ciak ezin dute beren burua irtenbidetzat aurkeztu, Genovako hormetan ustelkeria berak jota kirasturik dauden gorpu propioak gorderik eusten, usainik ez dutela itxuratuz. Hala ere, benetan jasanezina dena ez da kiratsa, baizik eta ez duten ohoragarritasun politiko bat eurentzat erreklamatzea. Eta erakusten duten harrokeria. Azpimarratu dezagun, errudunak edo errugabeak zehazten dituen bakarrak, Zuzenbide estatu batean Penal Kodea eskutan, egia judiziala dela. UCO-ren ondorioak, eraisgarriak izan arren, txosten bat besterik ez da, inoiz ez epai bat. Baina politikagintzan bete beharrak desberdinak daude, hartu beharreko erabakiak ez daude prozedura-arauen edo kautela prozesalen mende, erantzukizun hutsaren kontu bat dira

Dagoeneko kontua ez da Cerdán, Ábalos eta Koldo errudunak izatea ala ez, ikertu ditzatela eta, hala badagokio, epaituak izatea. Benetako kontua da, bere lehen erreakzioa ezagututa, Pedro Sánchezek guztiz egiantzekotzat jotzen duela UCOren papereen kontakizuna. Eta primeran daki bera dela lehen eta azken arduraduna bete zuten konfidantza goreneko kargurako izendatzeaz: Ferrazeko orkestra politikoko zuzendaritza ahalguztiduna. Bitik, bi ustel, errekorra.

Bakoitzak bere bastia eroan behar...


💣 💣 💣 

martes, 10 de junio de 2025

2025 06 10_DEIA, DdNN eta NdG_Asha eta Hayat Irunen 💜💜💜








______ Asha eta Hayat Irunen

Irunen, joan den asteburuko protagonista nagusia C.D. Bidasoaren kamisetaren kolore horia izan zen. Artaleku-kiroldegian ospatu zen eskubaloiko Errege Kopako azken fasea eta, finalera ez iritsi arren, horra hor, harrotasunez, gure klubaren leloa: Etorkizunera begira. Nolanahi ere, ez ziren asteburuko protagonista bakarrak izan, ez niretzat. Asha Ismail eta Hayat Traspas, ama-alaba, Save a Girl Save a Generation GKE-ren fundatzaileek, prestakuntza eta sentsibilizazio hitzaldi eta ekintza batzuk eskeini zituzten Irunen, emakumearen aurkako indarkerietako bati buruz: emakumeen mutilazio genitala. Asha, nazioarteko aktibista ospetsua, 6 edo 7 urte zituenean hari egindako praktikarik muturrekoenetako batetik -infibulazioa, baginaren irekidura estutzea- bizirik atera zena, emakume eta nesken eskubideen defendatuz eman du bizitza. Hayat, “neskato salbatua”, amaren hitzetan, haren kolaboratzaile nagusia da gaur. Izan zen bezala, jaio bezain laster, orain elkar partekatzen duten borrokaren behin betiko arrazoia. Emakume biktimentzako edo indarkeria mota horren aurka matxinatzen diren emakumeentzako harrera-etxe bat eraiki dute Kenyan, haien jaioterrian, emakumeren zuzeneko inplikazioa lortuz eta pausoz pauso, atsedenik gabe, oztopo guztien gainetik, aurrera eginez. Hala ere, ekintzaile gisa duten helburua prebentzioa da, eta desinformazioari aurre egitea haien erronka nagusia: ezagutzen ez dena ez da existitzen, beraz, ez du interesik pizten, ez gaitu hunkitzen. Honen aurkako antidotorik eraginkorrena? Asha eta Hayat: hitz egiten dute eta hara! Bihotza lapurtzen digute, sinpleki, haien kausaren konplize egiten gaituzte, komunitatea sortaraziz. Irunen, Sugar & Spice elkarteak egin zuen posible -mila esker Olatz-, ahaztu gabe Bilboko Mas Mujeres Sareko lagun maitagarriak -muxu, Amaia- beti gertu, beti adi. Horiek guztiak eta askoz gehiago, benetako eskuzabaltasunaren aktibistak dira. emakume duinak, zutik dauden emakumeak. Asha eta Hayat ere.

Haiekin bat eginez, etorkizunera begira.



💜💜💜