lunes, 28 de julio de 2025

2025 07 29_DEIA, DdNN eta NdG_ERTZAINTZA 🟢⭕🔴


________ Ertzaintza

Aitortu behar dut ez nuela espero udaran zehar gertatzen ari diren Ertzaintzaren aurkako indarkeriazko gertakarien kateatze hau, Hernani, Beasain, Ordizia, Azpeitia, Gasteiz... Orain arteko punturik gorena, Erakundeari berari eta Segurtasun Sailburu Bingen Zubiriari egindako mehatxuak, heriotza-mehatxuak. Egiletza ezagutzen ez dela esan liteke, baina ebidentziak tematiak dira eta ondo ezaguna dugun patroi bat dagoela adierazi dute: batzuek jardun egiten dute, besteek zabaltzen dute eta guztien nagusiek, beso politikoa, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren edozein jarduketa probokaziotzat jo eginez, gogoa berotzen diete. Betikoak, betiko martxan: Ertzaintza disparaderoan birkokatzen ari dira kriminaltzat salatuz. Ba, duela urtebete pasatxo, norbaitek "Ertzaintzaren jatorrizko espirituaren" defendatzaile sutsua bere burua adierazi zuen publikoki, honako hau adieraziz (sic) "Polizia-kidego hori berreskuratu behar dugu eta duela 40 urte nahi genuen lekura eraman: polizia demokratikoa, euskalduna eta herri honen zerbitzura". Hara! Ba 15 ertzain eraildako eta ehunka larri zauritu izan dira, jazarrita, bizitza hautsia, 'zipaioa, entzun, pim-pam-pum' lelo euskaldun peto-petoaren erritmoaz. Eta nola ez, lehen aipatutako norbait hori, Sortuko lider berritsu Otegi jauna, hamarkadetan zehar gorra, itsu eta mutu. Laburbilduz: koldarra beti, orduan eta gaur.

Herri honen alaba naizen aldetik, polemika erraz inolako asmorik urrun, Ertzaintzaren historia, zena eta duintasuna, baita egiten duen egundoko lana, zuzen eta konplexurik gabe aldarrikatzen ditut berriro, gaur berriz ere zera azpimarratuz: plaka bakoitzaren atzean baloratze, errespetatze eta errekonozitze merezi duen gizarte honen zerbitzurako istorio bat dago. Ertzaintzak, gure Polizia, demokratikoa eta euskalduna, askatasunaren alde eta faxismo intolerantearen zantzu guztien aurka borrokatzeko konpromisoa mantentzen jarraitzen du, zeinahi delarik ere haren siglak edo banderaren kolorea. Duela 40 urte bezalaxe. Esana dago.














martes, 22 de julio de 2025

2025 07 22_DEIA, DdNN eta NdG_ Zerura tu egitearen arriskuak

 





________ Zerura tu egiteraren arriskuak

Lehen karkaxa: PPk urteak eta urteak daramatza bere izena epaitegietatik arrastaka eramaten, zentzurik zabalenean ustelkeriagatik auzipetutako alderdiko goi-kargudun ugarirekin, dozena bat ministro inputatuak, kondenatuak eta batzuk espetxeratuak barne. Bolada onean jarraitzen du, ospe handiko figura politikoen aurka hainbat prozedura irekia mantenduz. Adibidez, sekretu eta instrukzioaren beloa altxaturik, Cristobal Montoro kasua. Nor orain, Feijoorentzat behintzat, ezezagun erabatekoa izatea dirudien. Zeren eta, PP 'inpoluto' baten lider gisa bere buruari tronuratzerakoan, Aznar eta Rajoy presidente ohiak argazki nagusirako aukeratu zituen Feijook, zintzotasun politikoaz aritzeko luxua haien buruari ahalbidetuz biok, Montoro beren Gobernuetako Finantza Ministro izanez, hau jeta… Baja eman berria, PPrekin inolako zerikusirik omen ez duena, 'zuk aipatzen didazun jaun hori' bihurturik hainbat hamarkadatan militantzia aktiboa eta publikoa izan arren... Itxaron, zer gogorarazten dit honek?

Bigarrena: PSOEk -armairu judizialetik Montororen irteerarekin pozik- bere baitatik arreta mediatikoaren gunea desbideratu nahi du horrekin, gobernu eta alderdi gisa duen egonkortasun ahuletik, haien ageriko kontraesanetatik eta nahasmen maniobretatik aldentzea. Alferrikako saioa. Ea ba, PSOEko jaun-andreok, Maria Jesús Montero presidenteordeak berak bemol santuak ere ez dituela Cerdan izena ahoskatzeko ere!, "zuk aipatzen didazun jaun hori" ere bihurtua, zeina, hainbat hamarkadatan alderdi militantzia izan arren, baja hartu eta, hara! dagoeneko PSOErekin inongo zerikusirik ez duena ere.

Sanchez minduta agertu zen publikoki, negarraren ertzean; orain, auto-ahaldundurik, berriz ere aldarrikatzen du bere burua lider ukaezina dela, baina nortzuena, zertarako? Feijoo euforikoa beste batek ordezkatu du, isila, mikrofonoetatik urrundua, pinganiloaren jarraibideen zain, agian? Esaidazue, etika eta egiari errespetua begira, zertan bereizten dira?

Moraleja: tu egiten dugu ahotik, ahotik hiltzen da arraina.

miércoles, 16 de julio de 2025

2025 07 15_DEIA. NdG eta DdNNav_ Ukazioaren aurrean, egitateak: Genozidioa.



___________ Ukazioaren aurrean, egitateak: Genozidioa.

1995eko uztailean, armada serbobosniarrak inbaditu zuen Srebrenica -Nazio Batuak eremu seguru izendatu zuen hiria, gaur Bosnia eta Herzegovinean kokatua-, 8000 gizon eta mutiko musulman bosniar baino gehiago basatiki erailez. Gainerako biztanleak, 25.000 emakume, haur eta adineko inguru, enklabetik indarrez bota zituzten. Urte batzuk geroago, 2007an hain zuzen, izugarrikeria hori, II. Mundu Gerra geroztik izan den sarraskirik handiena Europan, genozidioa izan zela, inongo eragozpenik gabe, ebatzi zuen Nazioarteko Justizia Auzitegiak, Beraz, 30 urte bete dira Srebrenicako masakretik. Ba nere buruari galdetzen diot, Gazako zerrendako palestinarren aurka armada eta erregimen israeldarra exekutatzen ari direna ikusia, nola den posible norbaitek ukatzen ahal izatea gauza bera dela. Are gehiago: hamarkadadetan zehar enegarren potentziara igotako genozidio bat, palestinar herria sarraskitzeko zehatz-mehatz diseinatutako plan batekin, gerra- zein bake-garaian aurrera eramanaz. Izan ere, gainera, Israelgo Estatuaren historia bera da frogak eta datu guztiak ematen dituena: muturreko espantsionista, NBEren ebazpenak, bata bestearen atzetik, ez betez eta su-eten aldiak zigorrik gabe urratuz. Azken keinua, joan den asteko berria, Nethanyahu Gobernutik bertatik dator: 21 hilabetez zibilen sarraskia, gosete antolatuak eta nahitaezko joan-etorriak izan ondoren, Zerrenda-hegoaldeko Rafahko hondakinen gainean, "hiri humanitario" bat eraikiko dutela iragartzen du, non 600.000 gazatar indarrez kokatuaraziko dituzten. AEBetako presidenteak babestutako proiektu bat da, nola ez! Dena den, zer esan dezakegun alderdien arteko bake elkarrizketak gidatzeaz harrotzen den norbaiti buruz eta, aldi berean, Israeli janari-ilaraetan emakumeak eta haurrak hiltzen jarraitzea baimentzen dionaz? Ez dezagun ahaztu, halaber, palestinar guztiak Gazatik bota ondoren, Zerrenda resort turistiko bihurtzeko haren plana. Miserablea...

Duela 30 urte, Srebrenicako genozidioa, gaur egun, Gazakoa. Ukazioaren aurrean, egitateak.