martes, 30 de septiembre de 2025

2025 09 28_DEIA, DdNNav eta NdG_130 urte ❤️❤️馃挌

 


______ 130 urte

EAJk, Sabino Aranak 1895eko uztailean sortutako tresna politikoa itzulerarik gabeko bide bati hasiera emanez -euskotarren aberri bakarra Euskadi da-, 130 urte bete ditu, ez da gutxi. Joan den igandeko Alderdi Eguna, EBBren presidentea gisa Aitor Estabanen lehena izan da eta eskeinitako lehenengo hitzak urte hauetan zehar EAJren ibilbidea sostengatu duten printzipio humanisten erabateko indarraldia aldarrikatzako izan ziren, politikagintza gizartea eraldatzeko tresna gisa eta Alderdia bera eraldaketa horren palanka funtsezkotzat harturik.

Era berean, ez zuen ahaztu bere aurrekoei eta bidearen etapa bakoitzearekin bat egin zuten alderdikideei espresuki eta hunkituta aitortu izana, garai batzuk oso zailak eta mingarriak izan zirela azpimarratuz: klandestinitatea, erbestea, diktadura frankistaren osteko itzulera, ETAren indarkeria terroristaren hamarkadak... Horrez gain, ere azpimarratu nahi izan zuen Aitorrek egungo etapa, herritar eta subjektu politiko garen aldetik, ez dagoela zailtasun eta arriskuetatik kanpo, besteak beste, munduko egoera oso-oso kezkagarria delako eta Espainiako panorama politikoa ikusita, auskalo, txantxetarik ez. Testuinguru horretan, Euskadi ez dela uharte bat ezta EAJ perfektua ere aitortuz, Euskadiko giro politikoa ez da Madrilgoa eta EAJ ez da beste askoren inpostura politikoaren lokatzetan nahasten. Eta hori abiapuntu ona bada ere, horren gainetik erabakia eta erantzukizun politikoa da. Bistan dago Euskadik erronka berriei aurre egin behar diela, baita alderdi guztiek ere, EAJk, behintzat, ez du inolako erronkarik aldenduko.

Joan den igandean, Forondan elkartu ginen Euskadiren nazio eraikuntzarekin irmo konprometiturik sentitzen dugunok, besteak lehenagoz izan ziren bezalaxe, zera, jendearekin, demokrazia eta giza-eskubideekin, Ertzaintzarekin, euskararekin, gure gazteriarekin, erakundeen indarrarekin, emandako hitzarekin, etorkizunarekin.

130 urte pasata, hona hemen Sabino Aranak 1895 uztailean sustatutako proiektuak guztioi utzitako ondare nagusia: duintasuna, sustraiak eta hegalak. Harro sentiarazteko...
























martes, 23 de septiembre de 2025

2025 09 23_DEIA, DdNNav eta NdG_Paris, 11 Avenue Marceau. Bueltan gaude.


__________ Paris, 11 Avenue Marceau, bueltan gaude.

Duela lau urte, Kongresuan Memoria Demokratikoaren Lege Proiektuaren eztabaida hastear zegoela ikusiz, zutabe bat idatzi nuen, lege horren eskutik EAJ-k azkenean lortuko zuela defendatzen zutenen ezjakintasuna, kaskarkeria eta chauvinismoa azpimarratuz bukatzen zena: Pariseko Marceau eraikina historikoaren itzultzea. Ez zeuden oker. Ezta ni ere.

Parisen, 11 Marceau Avenue, hor egon da, duin eta zutik, lehen unetik azkeneraino: erbesteko Eusko Jaurlaritzak egindako politikaren ikurra eta errefuxiatuekiko zuen konpromisoaren erreferente nagusia, Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo urteetan; 1937ko hasieran, Rafael de Picaveak, Euzkadiko Gobernu Ordezkaritzaren bulegoak jartzeko, alokatu zuen eraikina, 1939ko otsailean, gerra irabaztear zeuden frankisten atzapar konfiskatzaileetatik bere ondarea babesteko EAJk sortutako Finances et Entreprises sozietateak, Amerikan bizi ziren militanteen ekarpenei esker, erosi zuena; 1940ean, Frantzia naziek inbaditu izanda, Armadak eta Gestapok konfiskatu zuen eraikina eta Falangearen egoitza bihurtu zen ere; 1944ean, 2. Mundu Gerraren ondoren berreskuratua izan zen eta 1951ean, agintari frankistei Frantziak eskeinita eta emanda izan zen; duela gutxi arte, Instituto Cervantes delakoaren Pariseko egoitza ofiziala izan da; nolanahi ere, une orotan, porrotari inoiz amore eman gabe, jasandako espoliazioa iraultzeko borrokatzen jarraitzen izan dira EAJko beste kide eta ordezkarik.

2025ko irailak 20ean, EBBren presidentea Aitor Esteban hunkituak, bide luze baten amaiera eta beste berri baten hasiera aldarrikatu zuen, solemneki, Parisen bertan, Marceau eraikineko areto nagusian, herri baten erresistentziaren ikurra denaren erdi-erdian eta faxismoaren aurkako borrokarena ere, deserrotze- eta erbesteratzearen aurreko konpromisoaren erreferentea, baita Europako eraikitzearena ere. Hau da, EAJ-ren ekintza politikoa sostengatu zuten eta sostengatzen duten printzipioak, zeinengatik merezi baitu ekin egitea, borrokatzea eta konprometitzea. Bueltan gaude.

martes, 16 de septiembre de 2025

2025 09 16_DEIA eta DdNNav_Tximeletak


________ Tximeletak

Aitortu beharra: garai oso-oso asaldatua bizitzen ari gara, eromen kolektibo moduko bat, eta denok, era batera edo bestera, nahita edo nahi gabe, parte hartzen dugu. Izan ere, azken edo hurrengo astinduaren jatorritik milaka kilometrotara egonda ere, tximeleta jakin batzuen hegaladak zehazki, egunerokotasunaren zimenduak pitzatuarazi ditzake juxtu gure oinen azpian. Gainera, goi-mailako agintari politikoek eta gobernaburu ezberdinek antipolitika beren izateko arrazoi bihurtzen badute, lehenengo kaltetuak gu gara, oinezko jendea, jende ona. Ihesbiderik ez dugulako: ezjakintzat hartuta, hiritar gisa beharrean ganadu, robot edo meneko gisa tratatzen gaituzte,‘nirekin edo nire aurka’ kontsignapean. Bost axola indartsuenaren legea edo klaseko azkenarena bada, baldin eta batak edo besteak interes orokorrari zerbitzatuaren ordez, beren onurarako bakarrik jarduten badute, erabaki-hartze bakoitzean dibidendu pertsonalak eta politikoak biderkatuz. Bistan dago ere, beren burua Jainkoak berak mundu mailako ordena berri baten agintea hartzeko izendatzen dituela uste dutenek -batzuena haren kaleko inguru 帽ini帽oa mugatzen den arren- urrats batera daude haien helburua oztopatzen duen guztia hauts egiteko, hau da, elkarbizitza-arauak, arrazionaltasuna, etika... Eta kasurik lazgarrienetan, laranja-trump edota gazatar odol-gorria kasutan diot, Eskubide Estatu bera, baita oinarrizko printzipio humanitarioak ere, soberan daude. Gehi diezaiogun hori guztiari sare sozialak gainezka egiten dituzten koloretako tximeleteen hegalada frenetikoa eta telegidatua, aide-kolpe bakoitzean desinformazioaren uhin hedakorra handiagotuz, biziki jatuna. Jende onaren sarraskijaleek inoiz ez zuten hain erraza izan, ezta edozein izkin ilunetan bigarren mailako konplizeak eskuratzeko ere. Guztiak, harrokeriak eta handigurak jota, lau haizetara gorroto bera inokulatuz, sare sozialetako haien profilaren alegiazko solapan iltzaututako tximeleta babesgabe bat erakutsiz.

Tximeleta gaixoak, manipulatzaile gorrotagarriak.