jueves, 30 de octubre de 2025

2025 10 30_DEIA, DdNNav eta NdG_DANA_Urtebete bete bat



________ Urtebete bete bat

Atzo, urriak 29a, Valentzia-zonalde handi bat eta inguruko zenbait udalerriak suntsitu zituen izandako DANAtik urtea bete zen, 229 hildako, kaltedun ugari eta kalte material kontaezinak utzi zituena. Urtebete pasata, oinazean murgilduta jarraitzen dute biktimak, kasu askotan iristen ez diren hitzemandako laguntzen zain oraindik eta justizia aldarrikatuz. Egia esan, orduan ikusi jakin ez genuena tragediaren egingo zen kudeaketan zitalkeria eta enpatia eza dira. Ba bai, izen eta abizenekin baina lotsarik gabeko agintari eta ordezkari politikoak biktimen mina mespretxatzen jarraitzen dute, haien dolua bortxatuz eta beren oroitzapena ere. Ezkondurik 50 urte pasiak egoten ziren bikote bat; senarra eta bi seme-alaba utzi dituen ama gazte bat; zortzi hilabeteko haurdun gazte bat, amatasunagatiko baja eskatzeko bi egunera; institutuko zuzendari bat, irakasleek eta ikasleek oso maitatua; ama eta alaba, lankideak, bidelagunak; erretiroa hartzeko zorian informatika andere bat, lagunek bi astez sakan eta ospitale artean etengabe bilatu zutenari; kamioilari alargun bat, aurrez erretiratua, korronteak eraman baino lehen, bere furgonetaren sabaira igotako bi biloba salbu utzi zituena, oraindik desagerturik dauden bi pertsonetako bat; beren etxeetan itotako adineko ezinduak baita etxetik-urrun hil ziren bizilagun ugari; aitaren besoetatik urak erauzitako txiki guztiak; bi udal-langile bere lana betetzen eta zerbitzuz kanpoko polizia bat; gainerako biktimak, zeinen bizimodua une batetik bestera suntsitu baitzen eta, nola egin ahal zuten ere jakin gabe, zutik jarri eta aurrera jarraitu lortu baitute, baita ere lortu ez duten besteak. Guzti-guztiei nire begiramenik sentituena eta elkartasun osoa, eta egun izugarri haietan eta hurrengoetan lagundu eta adoretu zituzten boluntario eta profesional guztiei ere oroitzapen hunkitu bat.

Eta irmotasun berarekin, zintzotasunez, nere mespretxua Carlos Mazón Valentziako Generalitat-ko presidenteari eta ingurukoei. Itzela, infinitua, jakina. Haien duintasun eza bezala.

miércoles, 29 de octubre de 2025

Amunt y una forta abraçada, Valentzia 🖤🖤🖤

 

 🖤 Valentzia, zuen alboan gaituzue.

Hoy también, y con más fuerza si cabe, enviamos toda nuestra fuerza,
solidaridad y cariño al pueblo de Valencia.

Amunt y una forta abraçada 🖤

martes, 28 de octubre de 2025

2025 10 28_DEIA, DdNNav eta NdG_Sahara aske!!! ❤️🖤💚

________ Sahara aske!

Egun hauetan, itxuraz orekatua den hizkera diplomatiko baten pean, ebazpen-proposamen bat aurkeztu zaio Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluari, Mendebaldeko Sahara Marokoko autonomia hutsatzat aldarrikatzeko, egiteke dagoen deskolonizazio-prozesua ezabatuz, hau aberrazio juridikoa. 1963tik NBEren ebazpen guztiek eta 1975eko Nazioarteko Justizia Gorteak emandako indarreko epaiak aitortzen dute saharar herriak independentzia edo Marokon integrazioa askatasunez erabakitzeko eskubidea duela: ezin da autodeterminaziorik egon inposatutako subiranotasun baten pean. Eta bada printzipio juridiko hori txantxetan jotzen duenik, lotsagabekeriaren pastela ginga laranja batekin koroatuz: Donald Trump prozesuaren lider gisa aitortzea, NBEren eztabaida multilaterala Etxe Zurira eramateko asmoz, eztabaidarik egon ez dadin, hain zuzen ere. Israeldar-palestinarraren aurreko maniobrarekin izugarri antza dauka; fikziozko bake agertoki bat sortzea, Magreb-eskualde estrategikoa, bere intereserako, irrikitan errentagarri bihurtzeko. Hala ere, saharar herriaren autodeterminazioa ez dago Washingtonen egutegi politikoaren mende, ezta Rabaten edota Parisen interesen ere. Zeren eta sahararren erabakitasunaren, nazioarteko legezkotasunaren eta, batez ere, justiziaren gainetik realpolitik defendatzeari uko egiten diotenen erresistentziaren mende baitago. Autodeterminazio erreferendum baten bidez konpondu behar dena Marokok xurgatzeko prozesu bihurtu da, legez-kontrako aliantzek eta egun batean, daitekeen irteera bidezko eta iraunkor bakarra den deskolonizazioa bermatzeko konpromisoa hartu zutenen pasibotasunak eutsita.

Laburbilduz: Martxa Berde ospetsuak 50. urteurrenaren bezperan, Mendebaldeko Saharako etorkizuna bahituta jarraitzen du, hipokrisia orokorrak eta nazioarteko kalkulu politikoek astindurik. Testuinguru horretan, urriak 30a den MINURSO denaren agintaldiaren azken egun arte du Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak ebazpen berri bat hartzeko, Saharan duen babes eta control misioa jarrai dezaten. Ea ba.



❤️🖤💚

jueves, 23 de octubre de 2025

2025 10 23_DEIA eta DdNN_Adimen Artifizialaren itsutasuna

 


_________ Adimen Artifizialaren itsutasuna

Aitortu behar dut Adimen Artifizialaren itsutasuna, zera, gure garai honetan denboraren neurria zehazten duen ‘gaur eta orain'-a, saihestezina bada ere, kezkatzen nauela. Antzinaro beste estimulu batzuei erantzuten zien, pentsakor eta patxadaz neurtzen zen, nolako inbidia... AA gure egunerokoan gero eta oldarkorrago sartzeak makineria eta astiak bizkortu ditu: gure galderak egiten jakin aurretik ere, badirudi erantzuten dizkigula. Izan ere, onar dezagun: AAk ez ditu soilik jokoaren arauak aldatu, jokoa bera oroar aldatu du. Horrek honako galdera hau egitera eramaten nau: uzten ari al diogu akaso gugatik pentsatzen? Kontua bat da laguntza tresna edo informazio iturri gisa duen balioa, hau da, bere potentzialaren erabilera arrazionala eta adimenduna, eta beste gauza ezberdin bat, desinformazio libre eta deliberatuari eta kontrolik ezari irekitako atea izan dadin ahalbidetzea. Eta egia bada ere algoritmoak, berez, ez direla etikoak ezta ez-etikoak ere, teknologia ez da inoiz neutrala izan, AAren etorrerak, garatzeke haren izugarri potentzialarekin, ez du bermatzen aurrerantzean ezberdina izango denik. Oraindik ere, diseinatzen, datuekin entrenatzen eta helburuak definitzen dituzten pertsonak direlako beren interesen edota alborapenen arabera, haien funtsionamendua eta garapen zehazten dituztenak. Eta ez da oker esatea, halaber, interes horiek ez datozela beti bat interes orokorrarekin. Baina ukaezina da AAren erabilera hain azkar orokortu izanaren arrazoi nagusietako bat, eman dezakeen onura ikugarri eta berehalakoa dela. Eta denok dakigun arren arrisku dituela, ezin diogu uko egitea. Arriskuak, hala nola opakutasuna erabakiak hartzean, genero-diskriminazioa edo beste mota batekoa, mendekotasun-sistemak sortzea, gure bizitza pribatuan sartzea edo delitu-helburuekin erabiltzea, besteak beste. Gardentasuna eta segurtasun juridikoaren babespean soilik minimiza daitezkeenak, hau da, ez bakarrik legezkotasunetik baizik eta, modu utziezinean, etikatik.

Dagokionari: Zuen txanda da.





martes, 21 de octubre de 2025

2025 10 21_DEIA, DdNN eta NdG_Europa, konplize eta konpartsa



ç


________ Europa, konplize eta konpartsa

2024ko urrian, Mendebaldeko Saharako baliabide naturalak ustiatzeko EBren eta Marokoren artean sinatutako azken merkataritza-akordioen inguruan Fronte Polisariok aurkeztutako auzian, ebazpena eman zuen Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. Epai historiko horrek nabarmen adierazi zuen aipatutako akordioak zuzenbidez baliogabeak direla, baliabideen jabe legitimoaren -Saharako herria- baimenik gabe sinatu izan direlako. Ba, joan den urriak 3an, saharartiarren aurkako enegarren traizioa sinatu du EBk, Europa–Mediterraneoko Elkartze Akordioaren zuzenketa bat aurkezten, Mendebaldeko Saharatik egiten diren nekazaritza eta arrantza esportazioek Europako merkatura marokoar balira bezala sartzen jarrai dezaten. Zuzenketa, ez Europako Parlamentuari ezta Merkataritza Batzordeari ere jakinarazi izana, formalki akordioaren “egokitzapen tekniko” gisa aurkeztu bada ere, 2021eko eta 2024ko EBJAren epaiak desitxuratzen ditu argi eta haien edukia guztiz desnaturalizatzen du. Hori bai, saharar errefuxiatuentzako laguntza humanitarioa handitze inportantea eta hezkuntza zein garapenerako programak finantzatzea iragarri du Bruselak, baina neurri horiek guztiz independentea dira akordioarekiko, ezin dute ordezkatu saharar herriaren derrigorrezko baimena ezta natural-baliabideen ustiapenetik eratorritako onuratzat onartu ere, EBJAk berak espresiki ezartzen duen bezala. Horrekin, EBk ez du soilik muzin egiten Mendebaldeko Sahara Marokoko okupazio ilegala salatzeko duen betebeharrari, aitzitik, modu aktiboan parte hartzen du bertan. Hala ere, Israelek mantentzen duen Gazako zein Zisjordaniako indarrezko okupazioa gogor gaitzesten du, hau lotsagabekeria.

Maroko, satrapa baten neurriko larderiazko erregimen bat, benetako bolborategia da gaur egun, bai bere kaleetan bai botere-zirkuluetan ere, zeinak, hegazti sarraskijalek bezala, larri gaixorik dagoen Mohamed VIren inguruan hegan baitabiltza, gehiegikeri-bizitza osoaren ondorioen halabeharrezko biktima. Eta Europa, horra hor konpartsa gisa. Cui prodest?












jueves, 16 de octubre de 2025

2025 10 16_DEIA, DdNNav eta NdG_Egunsenti berri bat?

 










________ Egunsenti berri bat?

Bat egiten dut, nola ez, Gazako sarraskiaren amaierak eta familiengana bahituen eta presoen itzulerak orokortutako pozarekin. Azken egunotan gazatarrek lo egin ahal izan badute bonben konpainia hilgarririk gabe, senidek eta lagunek berriro elkartu ahal izan badira miseria eta hondakinez inguratuta ere, Israelgo familiek bahitutako seme-alabak, gurasoak edo anai-arrebak besarkatu ahal izan badituzte, zera, gaur itxaropen izpi bat begiztatzen bada, ongi etorriak su-etena eta deituriko bake akordioa. Ea irauten duten, bai akordioa bai bakea... Ez baitugu ahaztu behar norbait, gaur, sinatutako akordioaren ikusteke meritua esklusiboki bere gain hartzen ari dela, lehen unetik gazatiarren pairatutako hiltzarrea mesedetu, berotu eta justifikatu duen tipo berak, orain egunsenti berri baten (sic) etorrera iragarriz: Donald Trump. Zibil errugabekoak hiltzeko makinaren azeleragailutik oina noiz altxatu erabakitzeko ahalmena beretzat hartu duena eta gero Bakearen Nobel Saria beretzat eskatzea aliantzen sare zital bat ehunduz. Horra hor haren bermatzailen zerrenda, Netanyahu genozida den buru duela, bereizi gabeko sarraski baten 70.000 biktimaren hilobiaren gainean dantzatzen ari denok, hau jendaila… Gizatiarki erreparazio justua ezinezkoa dela ustet, dena den nere buruari galdetzen diot ea biktimekiko gutxieneko kontsiderazio bat espero dezakegun. Ba erabakia noren esku dagona ikusita... Inork ez die bizitzara itzuliko, egia, baina has gintezke bi urtez eskolak, errefuxiatu-eremuak eta ospitaleak bonbardatu edota umeak gosez erahil dutenei atsegin ez ematearekin. Eta are gutxiago, Donald Trumpen neurrira diseinatutako ikuskizun batean parte hartzea eta haren fantoche keinu jasanezinak txalotzea.

Ez naiz batere baikorra, itxaropena galtzen ez dudan arren. Kontraesan bat bere baitan, badakit, baina askoz ere koherente eta zintzoagoa diruaz eta harrokeriaz usteldutako handiki baten ipurdi laranjari musu emateko prest dauden munduko goi-mailako agintari hoiena baino. Eta ez dira gutxi.