martes, 30 de junio de 2026

Luna de San Pedro, madrugada de San Marcial...


"... la luna no tiene sueño,
       tiene la luz encendida..."    

-Luna llena, Camarón de la Isla-



Noche de San Pedro, madrugada de San Marcial
Esa luna guapa, la primera del verano, alumbrando el día más grande
Encendida y acompañada

⚫⭕🔴

martes, 23 de junio de 2026

2026 06 23_DEIA, DdNNav eta NdG_Alertak 🔅🔅🔅







__________ Alertak

Maiatzean bero itogarriko boladak izan genituen jada, seinale txarra… Hainbeste non udaren etorria alerta pare batekin estreinatu den ofizialki, muturreko tenperatura altuak eta iraunkorrak aurreikusita, azken egunotan ari ginen alerta laranjaren larritasuna gorrira igotzen. Gehitu dezagun saihestezin den hego haizea eta akabo, ezinezkoa mendi-buelta bat disfrutatzerik ere. Ze, adibidez, Aiako Harrian, Hirumugarrietako aldapak igotzen ginen heinean, gero eta bero gehiago sentitzen zen, deitzen den murgiltze termikoa famatuagatik akaso. Beraz, buelta-eman erabaki genuen, hasitako ibiladia beste une baterako uztea. Ze, edozein alerta zabaldurik, zuhurtzia aholkularik onena da. Dena den, oro har, aholkulariari errespetu gutxi. Bestalde, komunikabideetan aipatzen ari den goi-zifra kezkagarri ikusita, maiatzeko estatistiketan, kopuru orokorretik, bero-kolpe batekin zuzenean lotutako kaltedun eta heriotzak bereizten diren ezagutzea interesgarria izango den. Primeran gogoratzen dut duela urte batzuk izandako abuztua kiskalgarria -gero egiaztatu dut 2003koa izan zela-, non egun bakar batez ere beroak etenik eman ez zuen. Frantzian bereziki, izandako errekorreko hilen zifra ofiziala benetako tragedia iruditu zitzaidan.: 15.000 hildako. Dirudienez, esperoko bero-boladek orduko hartan erregistratutakoen intentsitate bera izan dezakete. Hainbesterainokoa, gainera, non gobernu frantsesak Krisi Kabinetea aktibatu baitu dagoeneko, iritsi daitekeenari aurrea hartzeko. Ez, ez da txantxetako gauza… Ezta ere Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, baita Nafarroako bere homonimoak ere, zabaldutako autobabesa-neurri eta gomendioak, iragarritako ekintzak edo oraindik hartzeko dauden beste erabakiak, bero-alertari erantzun eraginkorra emateko.

Edozein alerta-egoeratan arriskua ez da mehatxu abstraktu bat, erreala da. Ondorioz: gu informatzea eta babestea. Eta informatzen eta babesten gaituen aginteei arreta eskeintzea. Guztion onerako.

martes, 16 de junio de 2026

2026 06 16_DEIA, DdNNav eta NdG_Isilarazitako gatazkak



_________ Isilarazitako gatazkak

Munduan zehar sakabanatuta dauden tentsio-egoera ezberdinei heltzen diegunean, nolanahi ere, deituriko ahaztutako gatazkez hitz egiten amaitzen ohi dugu. NBEk berak sortu zuen aproposako zerrenda, gutxitu beharrean, kide berriak gehitzen jarraitzen ari da. Oso zaila egiten da horietako edozeinetan zuzeneko arreta mantentzea, Ukraina, Gaza, Libano eta Irango bezalako egungo gerren magnitudearen aurrean. Dena den, ahaztura baino okerragoa den zerbait badagoela esango nuke nik, isiltasuna, beti nahita baita. Isiltasun doilor bat, Putin, Trump edo Netanyahuren makineria mediatiko gorgarriaren maila berean dagoena. Isilarazitako gatazka horietako bat -ez ahaztua, Espainian behintzat, Sánchezek eta bere gobernuak kitatutzat eman arren- Mendebaldeko Saharako gatazka da, konkretuki Fronte Polisarioaren eta Marokoren arteko 2020an lehertu zen gerra, alaui armadak Guerguerateko muga-pasabidea, lurralde liberatuetan, eraso zuenean, 1991an sinatutako su-etenerako akordioaren hautsiz. Nahita probokazio bat, izan ere, hortik aurrera, Marokok teknologia aurreratuko borroka-droneen erabilera aktibatu zuen NBEren babespean derrigorrezko desmilitarizaturik den eremu batean, intentsitate baxuko gerra isil baten jokaleku bihurtuz.

Joan den ekainak 7an egindako azken erasoan, Maroko ez zen soilik Fronte Polisarioaren etorkizuna burugabetzen saiatu Lahbib Abdelaziz hilez -FPren Idazkaritza Nazionaleko kide eta SEADko presidente historiko Mohamed Abdelazizen semea- aitzitik, kontzienteki egin zuen, hurrengo egunean egungo presidente Brahim Gali eta NBEk Mendebaldeko Sahararako duen bidaliko berezia den Staffan de Mistura -Maroko eta Polisarioaren arteko elkarrizketa-zubiak berreraikitzeko arduraduna- Tindufeko errefuxiatu-kanpamentuetan bilduko zirela jakinez. Ez dut kasualitateetan sinesten... Bukatzeko, xehetasun garrantzitsu bat: Marokok dron-militarren erabilarekin lotutako gai goi-teknologikoetan duen bazkide estrategikoa, Israel da. Beste kasualitate bat?

Isilarazitako gatazka bat, ozenagoa izan ezin duena…

martes, 9 de junio de 2026

2026 06 09_DEIA, DdNN eta NdG_Ezezagunok




_________ Ezezagunok

Joan den asteko zutabean, gaurkotasuneko titular handien inbasio-tamainaren aurka borrokatuz komunikabideetan lekua egiten zuten albisteen balioa azpimarratu nuen. Gaur horietako bat aipatu nahi dut, xumentasungatik berri erraldoi bat: hilearen 1ean, Meridako Erromatar Antzokian, Irungo Ezezagunok Antzerki Elkarteak arte eszenikoen arloko estatuko saririk handienetako bat jaso zuen, 2026ko Max Antzerki Amateur Saria, hain zuzen, SGAEk emana. Dena den, ibilbide oro lehen urrats batekin hasten da. Abentura honen kasuan 2007an, hiru lagunek -duela bi urte eskas hil zen Ana Perez gogoratua, Miren Etxeberria eta Luisma Moreno- Irungo udalak utzitako pisu zahar batean antzerki-tailer baten ateak irekitzen dituztenean. Bertan, hurrengo urtean, desgaitasun intelektuala duten pertsonek osatutako Ezezagunok taldea jaio zen. Geroztik hona, Espainiako geografia osotikan antzerki lehiaketetan haren parte hartu izanak errekonozimendu ugari eta mota guztietako -obra, zuzendaritza, muntaketa, jantziak, aktoreak eta abar- lehen sariak merezi izan ditu, aipatutako Max 2026 Saria azkena izan da, oraingoz behintzat. Baina antzerki inklusiboa maila artistiko panorama gorenean kokatzea guztietako saririk nagusiena da akaso.

Hautsiezinezko bokazio batekin eta lan askorekin, Anek, Mirenek eta Luismak aniztasunaren eta inklusioaren balioak, antzezlei arreta eta laguntza, eta grina artistikoa integratzen dituen proiektu bat sortarazi zuten. Triangelu horrek zirkulu perfektua bat izaten amaitu du, dardartia, uhin hedakorrak etengabe eboluzionatzen ari direla, nukleo tinko eta mugiezin bat babestuz. Zera, amets gisa hasi zena iraultza isila bilakatu da, geldiezina eta sustagarria, mugak eta estereotipoak apurtu dituena. Ze Ezezagunok proiektua osatzen duen familia handia gizarte-inklusioaren esparruan zein kulturan ezinbesteko erreferente bihurtu baita, maila goreneko errekonozimendu-orokorra lortuz.

Irungo antzerki talde xume bat, Ezezagunok, gero eta ezagunagoa. Zein handiak, zein ibilaldi apartakoa.