martes, 7 de diciembre de 2021

2021 12 07_DEIA_Aurrekontuen tirabirak 馃殾馃殾馃殾

Urtearen azken hilabeteekin, nahi edo ez, Eguberria dator eta Eguberriko atean, nahi edo ez, ez dago ez gobernurik ez administraziorik barne makineria koipeztatzen ez dutenik, ez arduradun politikorik paperez inguraturik ibiltzen ez denik, ze kontu publikoez baieztearen garaia dela. 2021. honetan denetarik ikusteko aukera izan dugu bai Madrilgo aurrekontu orokorren izan zen tirabiran bai euskal aurrekontuenean, non protagonismo eta arreta mediatikoa lortzea askoren helburua zirela zirudien, orain arte ezezagun gehiegikeria-alarde batean. Politikaren erabateko ukatzaile bihurtu direnekekin bat eginez, hau da, VOX edonon eta beti, PP gero eta sarriago eta Ciudadanos, bost axola, bere hutsalkeria barregarri geratze bihurtuta. Eta Euskadin, Podemos/Ahal Dugu hor dago ere, ibilbide eta jarduera noragabekoekin. Baina, ustekabean, politika apustu egitea merezi duen balorea bihurtzen duten gauzak ere gertatzen ari dira. Eta hementxe, prezipitazioaren, postureoaren eta gehiegizkoen lagunak ipurdi-hats geratzen dira. EH-Bilduri galde diezaiotela... Nola ahaztu inoiz ikusi ez dena? Otegi Madrilen, Sanchezen aurrekontuen salbatzailetzat poz-pozik azalduz EAJ 'baztertu' lortu ondoren. Ba ‘baztertutako’ EAJ akordio istoriko batetara heldu da AHT-a Gasteizera zein Bilbora lurpetik heldu daitezen Eusko Jaurlaritzaren eskuetan kudeaketa geratzera lortuz. Otegitar zaleentzat? Zementu besterik ez. Edo Otegik berriro, Euskadin lortutako sinatuaren garrantzia egun batean goraipatuz eta hurrengoan gutxietsiz, 'maitasuna baino sexu gehiago egon dela' esanez, ergela…

Madrilen edo Euskadin jokatutakoa batek edo besteak nahi duen bezala baloratu badezake ere, aurrekontutan eta proiektu estrategikotan akordioetara iristearen balioa ukatzea egundoko zozokeria da. Are gehiago koronabirusek astindutako gaurko garaian non suspertze ekonomikoak guztien ezinbesteko helburua izan beharko lukeen. Euskadi herrialde serioa delako euskal politikagintzan uzkurrak, harroputzak eta trileroak sobera daude.




馃殾馃殾馃殾

martes, 30 de noviembre de 2021

2021 11 30_DEIA_Faxistengandik urrun! 馃煝⚪馃敶




Azken asteotan 'Mozal Legea’ deiturikoa puri-purian dago. Bere iragarritako aldaketaren izapidetze parlamentarioa laster izango dela dirudi eta, aldatzekotan, testu berria hasierako onarpenarena -Alderdi Popularraren gehiengo osoaren txilindroren garaian- baino eztabaida ireki eta aberatsago baten ondorioa izango dela nabarmentzea egokia dirudit. Bat egiten dut indarrean dagoen araua aldatu behar dela pentsatzen dutenekin, murriztu zituen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak berriz ere berma daitezen. Bestela, zein gizarte motari erantzungo lioke holako lege batek? Dena den, era berean, polizia demokratiko batek egiten dituen lanaren eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzen dituzten beharrezkoak diren xehetasun tekniko guziak kontuan euki edo mantendu daitezela zehaztasun osoz ere eskatzen dut. Polizia demokratikoa diot, bai, konplexutasunik gabeko gizarte zorrotz baten zerbitzura dagoena. Hau esanda, ikusi ditudan irudi batzuk eskema guztiak hausten dizkidate nere buruari honako hau galdetu behartzeraino: nortzuk ordezkatzen dituen Espainiako ultraeskuineko aginduaz eta pankartaz betetako manifestazio batera doan Ertzaintzako sindikatu batek, VOX-jendailari bozeramailetza emanez eta Ortega Smith bezalako tipo baten diskurtso higuinean haien ahotsa disolba dadila utziz?

Herri honen alaba naizen aldetik, polemika edo sektarismorako inolako asmorik gabe, Ertzaintzaren historia, duintasuna eta izateko arrazoia, baita egiten duen egundoko lana, aldarrikatzeko ezta aukera bat ere ez galtzen saiatzen naiz. Horregatik zera azpimarratu nahi dut gaur berriz ere: plaka bakoitzaren atzean baloratze eta errespetatze merezi duen gizartearen zerbitzurako istorio bat dago. Eta gehiago diot: zerbitzari publiko batek demokraziak bermatzen dituen askatasunaren eta eskubideen aldeko grina berea egiten badu, bide bat besterik ez dauka: konplexurik gabe... FAXISTENGANDIK URRUN! Eta borroka honetan interesatuak zein nartzisistak sobera daudela argi daukat. Uniformea edozein dela ere.




 





















lunes, 29 de noviembre de 2021

2021 11 21_DEIA_Migratzaileak Irunen






Hendaiara edo Urru帽era igarotzea, Santiago edo Behobiako nazioarteko zubiak zeharkatuz, ohikoa bai zen nere haurtzaroko Irunen. Sekula imajinatuko ez nukeena da, 50 urte igaro ondoren, migratzaileak itota hiltzen jarraituko zutela Bidasoan Frantziara iristeko ahaleginean. Garai hartan, klandestinoak portugaldarrak ziren batez ere, pobreziatik ihesiz, bizimodu hobea lortu nahiaz eta nahiz eta datu ofizialik ez egon, Bidasoan migratzaile asko, ehunka, bizia galdu zutela ongi dakigula. Historia errepikatzen dela esatea aprosakoa ba dirudi ere, ba ez, atzerritarren kontrako ekintza arbitrarioek edota bermerik gabekoek ezin dute lekurik izaten gauregungo Europan salbu eta Ultraeskuineko migrazio-politikak norbereganatzen badira, hauxe bera da Macron Presidentea egiten ari dena: erabiltzen dituen argudioak -alerta terrorista edo Covid.19 krisia- aitzakia zitala besterik ez da, mugan egiten diren kontrolak ez baitira ausazkoak selektiboak baizik, azal beltzeko edo ezaugarri arabiarrak dituzten pertsonei bideraturik, arrazakeria hutsa. Migratzaileak bidea jarraitzea ezin izatea, aske, legeak agintzen duen babespean, aberrazio juridikoa da baina ez gauzarik larriena: 2021ko Irunen 4 migratzaile hil egin dira dagoeneko, Tessfi, Yaya, Abdoulaye eta, joan den larunbatean, ezezagun beste lagun bat.





馃煝⚪馃敶

mi茅rcoles, 17 de noviembre de 2021

2021 11 17_DEIA_Ramuntxo Camblong... Agur! 馃煝⚪馃敶





Ramuntxo Camblong, euskal abertzaletasunaren izen errespetatuenetako bat, baita oso gizon maitatua ere, joan den ostiralean zendu zen 82 urte bete berriak zituela. Bere bizitzan zehar euskara, euskal-kultura eta eusko-nortasuna zabaltzeko eta defendatzeko zuen grinak Bidasoako bi ertzeetan erreferente bikain bihurtu bait du. Makean (Lapurdi) jaio zen 1939an eta Parisen Elektronika Ingeniariaritza ikasi ondoren urte luzez Hasparneko instituto baten irakaslea izan zen, baita Iparraldeko kooperatibismoaren bultzatzailea eta Akitaniako Kooperatiben Elkarteko presidentea, bai Akitaniako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko bai Euskal Herriko Garapen Kontseiluko kidea ere. Euskalgintzan, 1969an, Seaska den Iparraldeko ikastolen elkartearen sortzailea eta 1977an, Elkar argitaletxearen sustatzaileetako bat izan zen ere. EKE- Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeko burua, Egunkaria-Administrazio Kontseiluko partaidea, Euskaltzaindiaren akademikoa, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kidea eta Sabino Arana Fundazioko patroia izan zen ere, baita euskarazko idazki askoren egilea. Politikagintzan, bizi osoan, abertzaletasunari lotuta egon da, urte askotan Angeluko PNB- zinegotziaz lanean ari izana, 2004-2008 urteen artean EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria izan zen. Proiektuz betetako bizi luzea eta emankorra berea… Dena den, berdin nabarmenak eta aipagarriak diren beste ezaugarri ezberdinen gainetik (lan-gaitasuna edo aldakortasuna, adibidez) Ramuntxo Camblong bereizten dutenak konpromisoa eta eskuzabaltasuna dira: politikan bizi eta aritzeko jarrera demokratiko eta errespetuzkoaren eredu bat zen, finkatutako balore sendokin. Hain modu bare eta aldi berean hain sutsua zuen haiek jakinarazteko non gazteagoak ginenoi liluratu egiten gintuen. Ekitaldi eta hitzaldi pila bat, zenbait oroitzapen...


Beti JELpean, betirako nere bihotzean. Maite zaitut.



馃煝⚪馃敶

viernes, 29 de octubre de 2021

EAJ_PNV BATZAR NAGUSIA_ABIAN zurekin 馃煝⚪馃敶








Alderdikideok, alderdizaleok, abertzaleok, egunon! 

Egunon eta mila esker gaur gure Batzar Nagusiaren amaierara etortzeagatik. Gaurko ekitaldi hau hasi dugu Covid19aren biktimak gogoratzeko eta omentzeko isilunea eginez. Puntu eta jarraia egitea nahiko nuke orain, txalo zaparrada bero-bero batekin, pandemia latz eta neketsu honetan zaintzaile eta zaindari izan ditugun guztiontzat. Lehendakari, zuretzat eta zure lantalde osoarentzat; bereziki, oso bereziki, Osakidetzako langile guztientzat, ikertzaileentzat, epidemiologoentzat eta espezialistentzat: hamaika mila esker! Behin eta berriz jartzen dizkizueten oztopoen gainetik, hamaika mila esker gizarte hau zaintzeagatik!!! 

‘Abian zurekin’ lelopean batu gara gaur. Abian, bai, martxan, berriro ere, Alderdi gisa, Herri gisa. Martxan berriro Euskadi zutik jartzeko, gizarte gisa etorkizun berrirako bidea egiteko. Abian zurekin, zuekin. Oso garrantzitsua da detaile hori. Martxan jarri behar dugu… baina elkarrekin egin behar dugu, denok batera. Lehenengo eta behin, alderdikide guztion artean, zuek zaretelako, zuek izan behar duzuelako Alderdiaren eragile eta motore. Gure aberriak biziko duen aldi berri honetarako eragile nagusi izan behar duzue. Eta, are inportanteagoa den zerbait, zuen bidez, martxan, martxan jarriko gara Euskadi osoarekin, gure gizartearekin, gure jendearekin. Gizartea da egin beharreko bidea markatu behar duena, erabakia hartu behar duena. Eta, bide honetan, Euzko Alderdi Jeltzalea prest dago! Gu prest gaude gidaritza hartzeko. Hori bai, lehenengo eta behin, gure jendearen nahiak eta beharrak entzun behar ditugu! Horixe da ‘Entzunez eraiki’, Herriari entzutea, pertsonekin hitz egitea… eta, gero, gauzak egitea, gauzak abian jartzea. Horretarako, Euzko Alderdi Jeltzale sendoa behar dugu, indartsua; Euskadi, gure Herria, eramateko nahi eta merezi duen etorkizunera. 

Hemos visto en el v铆deo de inicio de esta jornada que el PNV ha estado siempre donde ten铆a que estar en cada momento decisivo de la historia de Euskadi. Ha estado donde ten铆a que estar y ha hecho lo que hab铆a que hacer, lo correcto, lo que necesitaba nuestro Pa铆s. Con esa garant铆a, con ese aval, nos presentamos ahora otra vez ante la sociedad vasca para decirle con toda honestidad: estamos en un momento transcendental. Tras el COVID y las consecuencias sanitarias, sociales y econ贸micas que ha tra铆do, hay que actuar, hay que hacer que Euskadi salga bien de este desaf铆o colosal. Y el PNV est谩 dispuesto, como en otros momentos tan decisivos de la historia, a situarse al lado de la sociedad vasca y llevar a buen puerto este nuevo reto de Pa铆s. Cada momento necesita su soluci贸n, cada desaf铆o necesita su respuesta. No hay soluciones ni respuestas que valgan para siempre. Si alguna convicci贸n nos ha tra铆do esta maldita pandemia es que nos llega un nuevo tiempo que necesita nuevas soluciones, nuevas respuestas. Y nuestra obligaci贸n, dir铆a que tambi茅n nuestra vocaci贸n como partido l铆der, es buscar esas soluciones, buscar estas respuestas. Es lo que vamos a hacer en los pr贸ximos meses. Y no lo vamos a hacer encerrados en Sabin Etxea, ni en nuestros Batzokis. No lo vamos a hacer tampoco con sesudos Think tanks. Lo vamos a hacer en la plaza p煤blica. Y con la gente. Conversando con nuestra sociedad, con la sociedad civil organizada, pregunt谩ndole por sus expectativas, por sus deseos, por sus anhelos, tambi茅n por sus miedos y temores. Escuchar, debatir, darle todas las vueltas que haya que darle a todas las inquietudes sociales, y luego acordar una hoja de ruta para llevar a Euskadi con garant铆as al a帽o 2050, fecha simb贸lica que internacionalmente se ha puesto como horizonte para darle viabilidad y futuro a nuestro planeta. Que es la viabilidad tambi茅n de nuestro proyecto abertzale: Euskadi Naci贸n europea.

Sekretu bat esango dizuet. Nik, dagoeneko, idatzi egin diot Olentzerori. Zazpi abarketa pare eskatu dizkiot (eta katiuska pare bat, elurretarako). Eta ez dakit laburregi geratu ote naizen, datorren urtean Euskadi goitik behera ibiliko dugulako. Punta batetik bestera. ‘Entzunez eraiki’ izena jarri diogu prozesuari, eta Euskadi osotik eramango gaitu. Orain esango duzue: zer da hori? Ba, entzuketa aktiboko prozesu bat. Zertarako? Gure herrikideekin, gure auzokoekin hitz egiteko EAJren agendan inoiz baino presenteago egongo diren gaien inguruan: klima-aldaketa; trantsizio ekologiko, sozial eta digitala; emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna; kalitatezko zerbitzu publikoak; arazo demografikoa; gure gizartearen zahartzea eta zaintzea; euskal nortasun nazionala bermatzeko behar dugun autogobernua; euskararen biziraupena… eta guzti hori gure Herriaren ongizateaz gain, jakina! Eta, elkarrizketa horri esker, etorkizuneko Euskadiren oinarriak jarriko ditugu. Zergatik egiten dugu orain? Momentu kritiko batean gaudelako. Eta EAJk zerbait egin badu, hori izan da gure aberriak bizi izan dituen momentu kritikoetan asmatzea: Gerra garaian, diktaduran, trantsizioan, krisi industrial eta ekonomikoetan, giza eskubideen defentsan... Bidearen alderdi zuzenean egon gara beti. Herri honek behar zituen erabakiak hartu izan ditugu beti. Orain ere egingo dugu: gure herriari entzungo diogu eta, elkarrekin, erabakirik egokienak hartuko ditugu, herri osasuntsuagoa izateko, solidarioagoa, oparoagoa eta askeagoa. 
Zalantzarik ez izan! 
Euzko Alderdi Jeltzaleak Euskadi lideratuko du berriro ere! 
Oraingo honetan ere bai, beti egin izan dugun moduan! 
Eta denek ezin dute hori esan. Guk Bai! Eta harrotasun osoz esaten dugu, gainera. Euzko Alderdi Jeltzalea gara! 

Vienen tiempos nuevos. Eso es seguro. Ahora estamos acogotados y acogotadas por la situaci贸n de pandemia. Es l贸gico que la gente se preocupe. Pero miremos m谩s all谩 de la pandemia. Nos ha tra铆do cambios radicales. Y parece que vienen m谩s. Lo podemos ver como una amenaza. O lo podemos ver como una oportunidad. Yo no comparto lo de que “cualquier tiempo pasado fue mejor”. Lo mejor est谩 por llegar. Y est谩 en nuestras manos que as铆 sea. Y tenemos que hacerlo entre todos y todas. Muchas veces se nos llena la boca poniendo 茅nfasis en la pluralidad de la sociedad. Pues seamos coherentes con esa pluralidad. Saqu茅mosle chispas a la pluralidad. La pluralidad es real. Estamos convencidos y convencidas de que hoy, m谩s que nunca, hay que abrirse a la sociedad. A la plural sociedad con la que convivimos. Es lo que hemos hecho con el cambio en nuestros estatutos para crear una nueva figura de vinculaci贸n del partido con la sociedad, m谩s all谩 de la militancia. La creaci贸n de E-erakundea, de la plataforma ‘ZukEsan’ y de la figura de ‘bidelagun’ pretende lograr m谩s y mejores nexos de uni贸n del partido con la ciudadan铆a, permitir a la ciudadan铆a llegar directamente al coraz贸n del Partido. Y en breve pondremos en marcha ‘Entzunez eraiki’, un ambicioso proceso de escucha activa, de conversaci贸n con la sociedad. Una conversaci贸n con fundamento. Con rigor. Pueblo a pueblo, territorio a territorio, para acabar en una gran conversaci贸n nacional. Ese va a ser nuestro empe帽o y trabajo durante casi un a帽o. 

Hemos hecho un diagn贸stico como partido para facilitar la tarea. Un diagn贸stico en el que aparecen todos los temas candentes: las transiciones ecol贸gicas, social y digital; el desarrollo econ贸mico que reparta la riqueza con justicia y cree empleos de calidad; la igualdad real entre mujeres y hombres; los servicios p煤blicos de calidad; el grave problema demogr谩fico que tenemos y nuestro envejecimiento como sociedad; el autogobierno que necesitamos para garantizar la identidad nacional vasca y la supervivencia del euskera, adem谩s del bienestar de nuestro Pueblo… Hemos hecho ese diagn贸stico, adem谩s, dejando que fueran personas de acreditado prestigio pero no afiliadas quienes nos pusieran sobre la mesa el primer an谩lisis para que desde el comienzo hubiera aire fresco. Es un diagn贸stico que est谩 perfectamente alineado con los par谩metros internacionales m谩s avanzados. Y que tiene mucho que ver con esos 17+1 Objetivos de Desarrollo Sostenible de la Agenda 2030. Alineados con lo que nos dec铆an la representante de la ONU, Bel茅n Sanz, y el Premio Nobel de la Paz, Riccardo Valentini. Con ese diagn贸stico y con toda nuestra ilusi贸n, nos comprometemos a hablar con la sociedad vasca, nos comprometemos a escucharla, nos comprometemos a, de ese di谩logo, sacar las mejores propuestas, las medidas m谩s necesarias, los proyectos m谩s ilusionantes. Y nos comprometemos, que es quiz谩s lo m谩s relevante, a llevarlas a la pr谩ctica. S铆. No hablamos por hablar, ni para quedar bien. Conversamos para luego actuar. Como Partido, el PNV se compromete con este Pueblo a retomar el camino hacia el futuro, un futuro de bienestar, crecimiento y libertad para Euskadi. 

Alderdikides, tenemos ante nosotros y nosotras un gran reto. Tan importante como pudo ser en los setenta la Transici贸n, o el de los ochenta con la institucionalizaci贸n del Pa铆s, o en los noventa cuando hubo que salir de aquella profunda crisis econ贸mica, o en los dos mil para poner fin a la violencia que estaba consumiendo al Pa铆s, o m谩s recientemente para volver a hacer frente a una crisis financiera que estuvo a punto de llevarse por delante buena parte de nuestro empleo y nuestra econom铆a productiva. En todas y cada una de estas ocasiones acertamos e hicimos lo que hab铆a que hacer. Y es importante remarcarlo ahora que parece que hay que cambiarlo todo: en todas esas ocasiones, hubo un elemento fijo, presente. Un partido, el PNV, que sab铆a lo que ten铆a que hacer y contaba con la fuerza suficiente y el apoyo social necesario para meterse en la aventura. Ahora tambi茅n. Tenemos un Partido fuerte, s贸lido, con un gran arraigo social y una gran presencia institucional. Gobernamos la mayor铆a de las instituciones del Pa铆s, tanto en la Comunidad Aut贸noma Vasca como en Nafarroa, y estamos presentes en la Mancomunidad de Ipar Euskadi. Somos influyentes en Madrid y se nos escucha con respeto en Europa a pesar de nuestra peque帽ez, porque hacemos las cosas bien y damos estabilidad all谩 donde estamos, algo que parece un milagro con la deriva populista y extremista que estamos viendo en medio mundo. Con esa fuerza, con ese acervo, tenemos ahora que volver a acertar. S茅 que vamos a acertar porque Euskadi necesita que acertemos. ¡¡¡Volveremos a acertar!!! 

Y m谩s vale que sea as铆, porque lo que tenemos alrededor, me refiero al mundo pol铆tico, no es muy alentador. Ah铆 tenemos a unos y a otros haciendo supuestas cuentas de pactos y alternativas a dos, tres y ocho a帽os vista. ¡Cu谩nto les importa lo que pasa hoy en el Pa铆s! ¡Qu茅 visi贸n de Pa铆s m谩s generosa! Pero es que, adem谩s de estar fuera de lugar porque ahora no toca hablar de eso, demuestran una tremenda falta de respeto a la ciudadan铆a. Sin que ella haya hablado ya se est谩n repartiendo el supuesto bot铆n. Que sigan haciendo sus cuentas. Son cuentas en la barra de hielo. Que apunten all铆 todo lo que quieran: el solillo de la primavera del 23 estoy seguro que derretir谩 la barra de hielo y las cuentas hechas sobre ella. As铆 que nosotros y nosotras, a lo nuestro, sin despistarnos. Ellos a lo suyo, al juego de tronos; y nosotras y nosotros, a lo nuestro, Euskadi y su futuro. Ha sido as铆 durante los 煤ltimos cuarenta a帽os y as铆 va a seguir siendo. 

Puntu honetan, aipamen berezi-berezia egin nahi nuke euskal gazteriarentzat. Hitz hauek zuentzat dira, gazteontzat, EGIkideontzat. Ikusi duzue Alderdia epe luzera begira jarri dela. ‘Entzunez eraiki’ jarri nahi dugu abian. Eraiki nahi dugu, bai. Eraiki, batez ere belaunaldi berrientzat. Horregatik, zuekin egin nahi dugu hori, zuekin eraiki. Zuen ordua da, bai eta zuen erantzukizuna ere. Gure Aberria zuen Aberria ere badelako: etorkizuneko Euskadi. Zuen ekimena behar dugu, zuen bultzada, zuen ilusioa, zuen konpromisoa, bai eta injustiziaren kontra altxatzeko eta kritiko izateko duzuen gaitasuna ere. Konplexurik gabe, eta alderdirik onenean zaudetela jakinik. Zuei dagokizue lekukoa hartzea. Erronka ederra daukagu, daukazue aurretik: Aberrigintza, herri bidezkoa eraikitzea, solidarioa, iraunkorra, euskalduna Herri askea! Kanpamentu base ona daukagu. Orain, aurrera egin behar dugu. Gazteok, zuen ordua da! Lepoan hartu eta segi aurrera! 

Honekin, amaiera emango diogu Batzar Nagusi atipiko bati, gorabehera askorekin antolatu eta egin behar izan dugun batzar honekin. Aurrekoetan, gure topaketa nagusiaren elementu zentrala izaten zen Euzkadi Buru Batzarra aukeratzea eta aldarrikatzea. Oraingo honetan, bestela egin behar izan genuen, eta EBB berriak urte bete darama lanean. Baina, gaur eta hemen, zuon guztion aurrean, Alderdiaren ordezkari guztion aurrean, EBBko burukideei eskatu nahi diet honaino igo daitezela. Pertsona horiek izango dira, ibilbide honetan zehar, Alderdia norabide onean eraman beharko dutenak. Mesedez, burukideok, igo zaitezte oholtzara. 

Somos un equipo potente, s贸lido, unido. Estamos unidos, unidas por Euskadi, unidos por el futuro de este Pa铆s. Unidas para caminar hacia la libertad de nuestra Patria. Pero, sobre todo, unidos porque os tenemos a todos vosotros y a todas vosotras al lado. Sois nuestra fuerza, sois nuestra argamasa, sois nuestra seguridad. Batasuna eta Indarra. Somos el PNV, estamos aqu铆 para liderar a este Pueblo en el camino hacia su libertad. El PNV, el infatigable caminante que nunca desfallece, emprende de nuevo la marcha. Con los o铆dos abiertos, con los ojos atentos, con los deseos de nuestra ciudadan铆a bien guardados en la mochila, con la sociedad vasca como ‘bidelagun’ y la makila bien sujeta, el PNV inicia una nueva traves铆a. 

Askatasun Eguzkia basotik irten da, jeiki-jeiki euzkotarrak, laister dator eguna! 

Gora Euskadi askatuta!!!

馃煝⚪馃敶


                                                                                         
                                   
                                                                                                                                             馃煝⚪馃敶