martes, 6 de junio de 2023

2023 06 06_DEIA eta DdNNav_Mendebaldeko Sahara, berriro ere... ⚫馃敶馃煝

 



























_________ Mendebaldeko Sahara, berriro ere.

Txikikeria bat besterik ez badirudi ere, Mendebaldeko Saharako gatazka deiturikoan batzu- eta besteren jokabidea nabarmen erakusteko balio dezake, ea ba… Sahararren interes legitimoak, giza eskubideak, eskubide zibilak eta politikoak zapaltzen dituztenak ez dira disimulatzen gehiegi ahalegintzen, berdin dio Marokoko satraparen aliatu zaharrak edo mahaira gonbidatu berriak izatea, guztiek ere iritzi publikoa deritzonaren memoria txarraren komodina dute, beti haien alde jokatzen duena. Ziur nago Pedro Sanchezek -baita erregimen ustel eta antidemokratiko hori zurituz belarrira hitz egiten diotenek ere- hola pentsatzen zuela iaz Saharari buruzko Espainiaren ohiko jarrera politikoari 180潞ko bira ematea erabaki zuenean, hau da, Marokok militarki eta indarrez okupatutako saharar lurraldearen subiranotasuna modu inplizituan aitortzea. Eta, zergatik ez, ziur aski ez bazion inolako higadurarik eragingo, ez Gobernu gisa, ez etortzeko ziren hauteskundeetan? Memoria txarrari, iritzi publikoari eta abarri buruz nioena… Eztabaida interesgarria sor lezake horrek baina gaur ez da eguna. Gaurko kontua Espainiako presidentea eta Gobernua berriro lotsaren ispiluaren aurrean jartzea da: Joan den larunbatean, Ines Miranda eta Lola Travieso abokatuak Mendebaldeko Saharatik kanporatu zituzten Marokoko militarrek. Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak komisionatutakoak Sahara okupatuan giza eskubideen egoera behatzeko misio bat betetzeko, legez kanpo atxikiturik egon ziren aireportuan, El Aiunera sartu ahal dezatela indarrez galeraziz. Ez da lehenengo aldiz izan, ez da ere azkenik izango, zoritxarrez.

Marokoko agintariek sistematikoki urratzen dituzte giza eskubideak eta askatasun publikoak, inpunitate osoz jarduteko aukera ematen dietenen urrezko laguntzarekin. Holako jarreraren konplize izateak, eskrupulurik gabeko satrapa doilor baten etengabeko xantaiaren menpe egoteak, Espainiako nazioarteko irudiari zein estatusari inolako mesederik egiten ez du.

Beraz, qui prodest? Norbaitek al daki? _________________________________________________



⚫馃敶馃煝




domingo, 4 de junio de 2023

2023 05 25_DEIA y Noticias de Gipuzkoa_Persuasi贸n ✔✔




 _________ Persuasi贸n

El domingo 28 votamos, queda s贸lo el esprint final. Imagino a los equipos de cada candidatura, estudios demosc贸picos sobre la mesa, comparando n煤meros y tendencias respecto de los anteriores, decidiendo d贸nde incidir o readecuar el mensaje y c贸mo adaptar las escasas 72 horas hasta el cierre de campa帽a para recabar el inter茅s de los llamados ‘indecisos’. Esa especie de concepto jur铆dico indeterminado que protege los anhelados votos de los vaya usted a saber de entre la irrecuperable y cada vez m谩s temida abstenci贸n. Que para no contabilizar voto alguno es, abstenci贸n t茅cnica incluida, la 煤nica variable capaz de poner patas arriba los dafo m谩s rigurosamente trabajados por los estrategas de campa帽a. Y cuando apunta a porcentajes superando el 40%, como as铆 se espera, cruzar los dedos puede que se convierta en la 煤ltima opci贸n, la rogativa definitiva. En resumen y tirando de lenguaje llano, ret贸rica popular: toca echar el resto. Buscando persuadir, pues, al indeciso, al indignado, al indiferente. Sencillo no es pero se puede. 

El mismo Arist贸teles estableci贸 en su ‘Ret贸rica’, hace ya 2.300 a帽os, un m茅todo para la persuasi贸n, la herramienta que pone en valor, tambi茅n en nuestros d铆as, el arte de la comunicaci贸n pol铆tica. As铆, son tres los par谩metros o elementos imprescindibles a todo discurso: logos, pathos y ethos. El primero responde a la raz贸n y la l贸gica, trata de persuadir desde la reflexi贸n; el segundo, por y desde la convicci贸n propia, respondiendo a principios 茅ticos y valores m谩s personales; y el tercero, se levanta sobre la empat铆a, la identificaci贸n con el sentir de los otros, el reconocimiento. A partir de aqu铆, cabe elaborar mil y una ense帽anzas y toda suerte de variantes y sus conclusiones, pero no es el caso. Lo que me permito subrayar son apenas dos ideas que, ya desde los primeros compases de la precampa帽a, rondan en mi cabeza y que, en este esprint final, como antes apuntaba, se reafirman. De un lado, que Arist贸teles sab铆a lo que se dec铆a al concluir que los citados tres elementos, herramientas para la persuasi贸n, no act煤an como estamentos estancos sino que est谩n necesariamente relacionados y, de otro, que seg煤n cu谩l de ellos sirva de principal apoyo al orador en su discurso, se distingue el modelo de acci贸n pol铆tica por la que opta. Digo que no se trata s贸lo de oponer ideas o programas sino, esencialmente, de diferenciar entre modelos pol铆ticos. Distinguir el relato objetivamente veraz, al que avalan los hechos, del inventado y elaborado a conveniencia, al que busca persuadir desde la raz贸n y su convicci贸n de aqu茅l que, apelando a los instintos, desarrolla un discurso maniqueo dirigido a quienes, considera, carecen de criterio propio, distinguir el modelo de la imposici贸n del colaborativo, el que traslada una visi贸n sectaria de la pol铆tica del que mira de frente al ciudadano al pedirle su apoyo y compromete su palabra.

El domingo 28 votamos. Votando, elegimos un modelo. Optando por un modelo, dise帽amos el futuro. Distingamos. Votemos.  ________________________________________________________

 


                                                                      

martes, 30 de mayo de 2023

2023 05 30_DEIA eta DdNNav_Zurrunbiloa ✔✔✔


______ Zurrunbiloa

Hauteslekuak itxi eta 36 ordu pasatxora, deituriko egun geroago zurrunbiloan murgilduta jarraitzen dugu. Beraz, primeran egingo genituzke euforia edo amorrua alde batera uztea lehenengo balorazioak deritzotena egiten direnean, berdin dio nor izango den hizlaria: nahiz eta den-denok nolabait ere irabazle izatea bere buruari esatea saiatu, hauteskundean irabazi dituena garaile bakarra izan da. Horregatik, holako adierazpen zintzoak entzuten direnean -ez dira merezi genituela uste genuen emaitzak, ez dira espero genituenak, horrela aitortzen dugu eta tira, bihartik aurrera jo ta ke lanean hasten gara, zorionak irabazleari- politikarekin adiskide egiten naiz, duela egun gutxi gure konfidantza eta gure botoa eskatu zituzten hautagai eta arduradun politiko haiekin. Ez dira partakide guztiak ezta okasio guztietan ere. Baina salbuespena izaten bada ere, oso garrantzitsua iruditzen zait azpimarratzea: Eskerrik asko, Uxue eta Andoni. Eta, hara! Lerro hauek idazten ari naizen bitartean, Pedro S谩nchez Espainiako Gobernuko presidentearen agerraldi publikoaren berri eman didate, Gorte Nagusiak desegingo direla eta hauteskundeak uztailaren 23rako aurreratuko direla iragarriz. Era berean diot ere ohikoa ez dela, igandeko hauteskundeak egin eta bi egunera, Alderdi Sozialistaren eta gobernuko eta legegintzaldiko hainbat bazkideren hauteskunde-emaitza negargarria egiaztatu ondoren, S谩nchez presidenteak zuzenean onartzea eta aurrerako pausua ematea. Ikusiko dugu, batzuek dioten bezala, balentria bete-betea edo taktikismo hutsa izaten amaitzen den. Azken finean, ez dadila izan Euskadik eta Nafarroak alderdi politikoei eskatzen dieten benetako zeregina liluratzeko adinakoa. Hauteskunde-zita bakoitzean nere buruari esaten diot benetako gogoeta-eguna ez dela bezperakoa baizik eta egin ondoren datozenak, garaipenetik porrotetik bezainbesteko irakaspenak ateratzeko aukerarik dagolako, apaltasuna, eskuzabaltazuna eta lana. 

Ea ba... iritsi berria den zurrunbiloa ez dadila ohiko aitzakirik izan _________________________

 

   

martes, 23 de mayo de 2023

2023 05 23_DEIA eta DdNNav_19 emakume 馃挏馃挏馃挏






















_______ 19 emakume

Elia, Eva Mar铆a, Hayate, Bel茅n, Natalia, Elisabeth, Paloma, Caterina, Beatriz, Mar铆a del Carmen, Anne Marie, Violeta, Mar铆a Encarnaci贸n, Alina, Rabea, Mar铆a, Arantxa, Lourdes eta Paula… Aurtean zehar indarkeria matxistak estatuan eraildako emakumeren izenak dira. 19 emakume honen arteko 4 erail dute maiatzean, azken 3ak astebete batean soilik. Berriro ere, zifra izugarri horiek abaildu egiten naute, etengabeko odoluste eskandalagarri baten aurrean gaude, gizarte gisa duineza egiten gaituena. Hau esanda, Berdintasun Ministerioko goi-arduradunek egindako adierazpenen arabera, holako drama kalifikatzeko aukera teknikoa badago: hile honetan gertatu dena, aldi labur batean 5 hilda baino gehiago izanez, ‘feminizidioen gorakada' da (sic). Beraz, deituriko feminizidioen gorakada hori detektatu eta gero, (sic) ‘oso adi gaude maiatzean krisi-batzorde berri bat deitu behar ote dugun', ‘egoera aztertzeko, erakundeen arteko erantzuna indartuko duten ondorioak ateratzeko eta, zehazkiago, autonomia-erkidegoekin batera gertatutako gorakadari erantzun hobea emateko, hobeto koordinatuz’ (sic) helburuarekin. Hori eta guzti, argi daukat datozen egunetan ez dela deialdirik izango, indarkeria matxista ez da gai aipagarriaren bat hauteskunde-kanpaietan izaten, ezta kanpaina honetan ere non aktore politiko guziak, bereizketarik gabe, pekatu berbera egin duten: ohiko gaitzespeak eta biktimerekiko oroitzapen hunkigarri bat aparte ez dugu besterik entzun. Iragarritako krisi-batzordeaz ari nintzen baina erabateko eszeptizismoak jota ze, indarkeria matxistaz ari garenean, emakume bakar baten erailketak sistemaren beraren porrota agerian uzten duen. Eta honekin batera, baita Berdintasun Ministerioko emakume bozeramaileen diskurtso harrotua eta eraginkoreza bezain errepikakorra ere. Indarkeria matxista segundu batean zerotik ehunera joan daitekeelako, zifra errealek ez dakite gorakadez, batzordeez edo bat-batean hartutako helburuez. Are gutxiago hauteskunde-kanpainetan.

Hau hipokresia eta ezintasuna… _______________________________________________________


 
   

馃挏馃挏馃挏