martes, 24 de marzo de 2026

2023 03 24_DEIA, DDNNav eta NdG_Euskara gara! KORRIKA!




Euskara gara!

Nabarmen, zalantzarik ez: Europako hizkuntza bizi zaharrena euskara da. Beste edozeineren antzik ez izatea anekdota bat besterik ez litzateke, ez balitz bere balio linguistikoak parekorik ez duelako. Bere benetakotasun propioa eta mendeetan zehar izandako bere historioaren gorabeherak gainditu egiten ditu euskarak. Koldo Mitxelenak zioenez, euskarak gordetzen duen benetako misterioa ez da bere jatorriarena baizik eta gaur egun arte iraunaraztea. Nola azaldu ba, euskera herri gisa dugun nortasuna eusten duen eta komunitate egiten gaituen ziurtasunetik ez bada… Horixe sentitzen dut euskara bere burua aldarrikatzeko kalera ateratzen den bakoitzean: euskaldunen hizkuntza da, gure aurretik izan zirenena, gure ondorengoena. Egi ukoezin hori primeran laburbiltzen du aurtengo Korrikaren leloak: euskara gara. Atharratzetik Bilbora, matxoaren 19tik 29ra, Euskal Herria alderik alde zeharkatuz, 11 egun eta 10 gauez gelditu gabe, kilometroz kilometro, adin eta izaera guztietako milaka partetzaile Korrika izango gara, tinkotasuna- eta ahalduntzearen adibide bikaina eta, aldi berean, euskararen aldeko lehia eta zeregin ororen errealitate komun baten adierazgarria ere. Euskara Euskadiko hizkuntza ofizialetako bat da, baita Euskal Herriko beste esparru batzutakoa ere, baina oinarrizko eskubide hau erabiltzea gure eguneroko bizitzan, euskaraz bizitzeko askatasun hutsa ere, eszenatoki anitzetan oztopo-ibilbide bat da oraindik. Eta eremu publikoan, euskararen erabilera normalizatzeko ahalegin bakoitzak erresistentzia ugari topo egiten du. Beraz, gainditu gabeko oztopoen iraunkortasunak guztion ahalegina eskatzen du, jakina, baina bereziki erakundeen inplikazio zuzen eta irmoa eta ondorengo ekintzak.

Gaur, martxoak 24a, ondoko Hendaiatik Irunen sartu da 24. Korrika. Lan-bidean nengoenean, lagunek 1311 kilometroaren lekukoa hartu dute 04:50 ordu txikitan, Bidasoako itsasadarreko Faisanes irla -gure Konpantzia- historikoaren parean. Hau harrotasuna, hau emozioa, hau garen testigantza… Euskara gara!



martes, 17 de marzo de 2026

2026 03 17_DEIA, DdNNav eta NdG_Erdi hutsik edo erdi beteta?




___________  Erdi hutsik edo erdi beteta?

Bilbon egin berri den topaketa batean, esperientziak eta testigantzak partekatuz, egindako ‘nola ikusten duzu edalontzia, erdi hutsik edo erdi beteta?' galderaren aurrean, norbaitek xehetasun bitxi bat adierazi zuen, ordurarte neretzat oharkaben: erdi beteta edo erdi hutsik, edalontzian hutsune berbera dago, betetzeke beste erdia falta da. Hau da, erreakzioa, gu zutik jartzeko berme-puntua, perspektiban datza, ez dago berak baldintzatuta, era batera edo bestera puntu beretik abiatzen gara beti, gure O kilometro propioa. Horretan pentsatzen ari azken egunotan neure buruari esaten nion bitartean, nazioarteko panorama nahasi eta gordinaren aurrean, erdi hutsik edo erdi beteta edalontziak hutsune bera partekatzen duen bezala, ausardiak eta koldarkeriak jatorria bera, beldurra, partekatzen dutela. Hau da, mundua, guztion etorkizuna, bi tipo harroputz eta ausartegiren eskuz lehertzear zeudela sentitzen nuen, zeinen nortasun-ezaugarriak etika-falta eta erabateko zigorgabea baitira. Eta gainerako gobernu-buruak, batasuna aldarrikatzen, baina bururik gabeko oilazkok bezala aritzen. Ausartak batzuk, koldarrak besteak? Aristotelesek ausarkeri- eta koldarkeriaren arteko erdiko puntu gisa definitu zuen ausardia; Platonek, ondorioztatu zuen ez dela soilik arriskuari aurre egitean datzala, baizik eta ongiaren ezagutzarekin jokatzean; eta Sokrates biziki haserre agertzen zen ausarti direlakoek zilegitasun moral oro alde batera uzten zutenean. Ba, 25 mende geroago, horra hor Trump eta Nethanyahu jo ta ke, itxurazko plangintzarik gabeko dinamika bat sustatuz, helburu irmo eta nabarmen batekin: nazioarteko arauekiko mespretxua munduan zehar zabaltzea, haien onurako indartsuenaren legea finkatuz. Bitartean mundu zibilizatua kikildurik, geldirik...

Baina, benetako ausardia sinpleki gure hauskortasun propioa aitortzean baldin badatza? Beraz, gure 0 kilometroa, kaosen aurka jorratzeko euskarria dugu. Ez dezagun gutxietsi lehen urrats horren balioa, edalontzia gainezka egin arte betetzeko gai baita.




viernes, 13 de marzo de 2026

2026 03 10_DEIA, DdNNav eta NdG_Historiaren alde egokia egotea












___________ Historiaren alde egokian egotea

Azken egun hauetan, Historiaren alde egokian egotea, esanahi nahasia duen sintagma, edozeinek erabilitako moda-esaldi bihurtu da, hala aldarrikatzen duenak edo esleitzen dionak arrazoiz beteta dagoelako ideia helaraziz. Bada, nire oharrek engainatzen ez banaute, bizitzaren maisu, denboren lekuko, egiaren argi, eta antzinatasunaren mezulari” Historia dela, maiuskulaz, idatzita utzi zuen Zizeronek jada. Beraz, nork ez luke alde egokian egon nahi? Aldi berean, zelako autokonplazentzia-grina... Eta hona hemen gu, dontankredo gisa, Netanyahu eta Trump nartzisista arriskutsu pare bat eutsiz. Beren aldekoek, nola ez, Historiaren alde egokian kokatzen dituzte, beste batzuek, berriz, alderik ilunenean non, bide batez esanda, beste hainbat gehiagorentzat lekua badago ere. Ispiluari buelta ematen badugu, irudia alderantzikaturik ikusiko litzateke, baina paradoxiki ez legokeela ezer alderantziz, munduak kaos bera bizitzen jarraituko luke aktore berberekin. Azken batean, batzuek eta besteek gure erdipurdiko betikotasuna eszenatoki ezin hobea bihurtzen dute gehiegikeriarako eta hipokresiarako. Nere aldetik, ez dut inolako eragozpenik nire iritzia argi uzteko, norbaiti interesatzen bazaio, noski. Gertatzen dana da ez dela soilik garai bakoitzeko tratatuek islatzen duten eta adituek aztertzen duten Historia, ze beste historiak badaude ere azterketa ezberdin baten menpe baina era berean gupidagabekoa: gure kontzientzia propioarena. Horregatik, aurre egin behar izan diogun garai zoro honetan, ez dut nere burua sofisma eta sloganen bidez gidatzen uzten, beste batzuek Historiaren kontak eta aipamenak bereganatzen ditzatela. Nire konpromisoa egunez egun eraikitzen joan naizenarekin dago, etxean ikasitako balio etikoen gainean eutsitako historia, babestu eta transmititzen saiatu naizen izugarrizko balio duen ondarea.

Ez zait ñimiño edo hutsala den zerbait iruditzen. Aitzitik, komunitate bakoitzean iraultza isil baina geldiezina eragiteko eta bultzatzeko gai diren historioak dira. Maiuskulaz.