martes, 1 de noviembre de 2022

2022 11 01_DEIA eta DdNN_'Gau Beltza', Blaia...







‘Gau Beltza’, Blaia.


__________'Gau Beltza', Blaia

Urriaren 31a, Santu Guzien Egunaren bezpera, Halloween gaua. Zinema-, publizitatea- eta gainerako garro komertzialeen eskutik, Halloween nazioarteko festa bihurtzea lortu du Estatu Batuek. Baina gogora dezagun EB berak sortu baino asko lehenagoz, munduan zehar milaka antzeko erritu ospatzen zela dagoeneko. Gero, erlijio inbaditzaileen etorrerarekin -gure inguruan, batez ere kristau erlijioak-, desitxuratu edota egokitu izan ziren, baita zuzenki deabrutu ere. Eliza katolikoak, jaietako ospakizunak monopolizatzeko botereaz mendez mende baliatu duela jakina da, edozein aukera paganoa basakeria edo kultura eza zorrotz bihurtuz, zoritxarrez. Baina hara non Halloween-a izugarrikeri bat izan arren, antzeko ezaugarriekin erritu herrikoiak badaude Europa osoan, bai Espainian bai Euskadin eta Nafarroan ere, gure arbasoengadik gertuago sentiarazten eginez. Geurea, deituriko ‘Arimen Gaua' edo 'Gau Beltza', gutxienez 1950. hamarkadara arte gure herri eta landa-gune gehienetan ospatzen zena. Hala ere, haren irudiak ez ziren urrutik etorritakoengandik oso ezberdinak: kalabazak edo arbiak hustu eta azala zulotu, barruan kandelak sartu eta leku berezi eta bazter ilunetan kokatu izpiritu gaiztoak uxatzeko asmoarekin eta, bide batez, bizilagunak izutzeko ereEta hau dena heriotzarekin estuki lotutako giroan: arimak, mamuak eta hildakoak era guztietako trapuz eta trastez apaindurik, ze haietariko bat ematen badut, izpiritu gaiztoak ihes egingo diren, uxatu egingo ditudan. Ehunka irudi eder dago Interneten baita adineko askoren testigantza lilugarriak ere. Ziur nago kalabaza batek gure adinekoen arima argitzen duen gau magikoa ez dela oraindik itzali, zorionez.

Zera dio poeta handi den lagun maite batek: Maitasunean buruturiko guztia/ez da inoiz harren balentria izango. Hola sentitzen dudalako, aurten ere, Santu Guzien Egunean, Irungo Blaia-kanposantura goiz-goizean hurbildu naiz etxekoak agurtzeko. Lore batzuk, otoitz xume bat eta muxu guztiak. Bizia, heriotza eta maitasuna. Izan zirelako… 

❤❤❤


Beldurrak piztu, iluntasuna bizi...


                    Maitasunean buruturiko guztia/
ez da inoiz harren balentria izango

🧡🧡🧡

martes, 25 de octubre de 2022

2022 10 25_DEIA eta DdNNav_Ituna, Kupoa eta beste kontu batzuk... 🔴⚪🟢



















                                                               _______ Ituna, Kupoa eta beste kontu batzuk

Kupoa, Estatuak esklusiboki dituen eta transferitu ez diren eskumenak finantzatzeko Euskadik egiten duen ekarpena da; Kupoa kalkulatzeko metodologia bost urtean behin berrikusi behar da, hurrengo bosturterako kontu-arauak lege batean islatuz; Kalkulu-eredua mekanismo oso konplexua da, euskal ekonomiak Estatuko BPGan duen pisua hartzen du kontuan eta, hala ere, kalkulatutako tasa – % 6,24koa – ez da aldatu 1981az geroztik; Kupoaren zenbatekoa gradualki murrizten joan beharko litzatekeen arren -zenbat eta eskumen-transferentzia handiagoa izan, orduan eta funtzio gutxiago Estatuak eta gutxiago ordaindu behar-, datorren urtean 40 urteko kopururik handiena ordainduko du Euskadik. Kupoa, izan dena: Sánchez Gobernuak Kupoaren Bosturteko Legea berritzeko konpromisoa hartu du EAJrekin, 2021ean amaitu izandako aurreko legearen baldintza eta parametro berdinetan; Lortutako itunak segurtasun juridikoa eta euskal erakundeek haien politikak diseinatu eta gauzatzeko behar duten ziurtasun ekonomiko eta fiskala ematen ditu; baita egonkortasuna ere, zeren eta legeak indarrean jarraituko du bost axola datozen urteetan nork gobernatuko duen; Ordainetan, EAJk ez die Estatuko Aurrekontu Orokorrei Osoko Zuzenketarik aurkeztu eta kontuak negoziatzen jarraitzen ditu. Holako akordioa lortu eta gero, izan behar ez lukeena bada: Euskal Itunaren aurkako betikoen eraso eta kritikak berpizten dira -hau da, sentzurik gabeko pribilegioa dela, zaharkituta, elkartasungabekoa eta abar- eta gaur, absurduaren festa honetan beste gonbidari berri bat sar dezakegu ere: Podemos-Ahal Dugu-ren Idazkari Nagusia den Garrido andereaz ari naiz zeinak, bere sare sozialetan, PNVk lortutakoa gutxietsi duen, ausardia behar da gero!

Ekonomia Itunaren instituzioa defendatzea ez da apeta edo arinkeria bat, aitzitik, euskal ordezkari politikoen betebehar nagusietako bat izan beharko litzateke. Gogora dezagun Garrido Gipuzkoaz diputatua dela, Konstituzio Zuzenbidean Doktorea ere. Berak ahaztu egin duela badirudi.

 




🔴⚪🟢

lunes, 17 de octubre de 2022

2022 10 18_DEIA eta DdNNav_Macachín, Argentina_Euskal Aste Nazionala... 🔴⚪🟢












_________ Macachín, Argentina.

Euskal etxe pila banaturik daude munduan zehar, Eusko Jaurlaritzaren zerrendak 200 inguru aipatzen du. Zalantzarik gabe, asko gara horietako batzuk ezagutu ahal izan ditugunok, diasporako euskaldunekin une ahaztezinak partekatuz. Gutxitan sentitu dut nere euskal nortasuna errotuago Euskaditik kanpoko gizon-emakumeek nola aldarrikatzen duten berea pertsonalki ezagutu dudanean baino. Batez ere gazteak, nagusien lurra inoiz zapaldu ez badute ere. XX. mendearen hasieran, Etxegoyen batzuk Irundik Ameriketara joan ziren etorkizun hobe baten bila, hainbeste euskaldun bezala. Bi belaunaldi geroago, haien ondorengoak Argentinatik bisitan zetozenen bakoitzean, nire haurtzaroaren etxea festa eta emozioen joan-etorri etengabea zen. Azken egunotan sentitu dudan emozioa bera, euskal-argentinar komunitateak ospatutako ekitaldi eder baten irudiak ikustean: Euskal Aste Nazionala, Macachinen, Argentiniako Pampa erdian. 5500 biztanleko herri honetan, 50 euskal etxe argentiniarrak eta 1500 lagun baino gehiago bildu dira parte hartzeko: topaketak, hitzaldiak, dantzaldiak, euskal kultur eta kirol ekimenak, lan-ihardunaldiak, erakunden arteko bilerak… Tira, alde batetik merezitako festa, bestaldetik, euskal komunitateen arteko harremanak sendotzeko lanak. Adibidez, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari nagusi anderea lekuko dela, lankidetza eta truke hitzarmen oso berezia sinatu du Mondragon Unibertsitateak Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxea denarekin eta bi tokiko kooperatibekin, Atreuco Cooperativa Agropecuaria eta Cooperativa de Obras y Servicios Públicos, biak Mondragon Korporazio enblematikoa baino zaharragoak.

Euskal mugimendu kooperatiboa berezia da: dinamikoa, lurraldean errotua eta eragin katalizatzaile indartsuarekin. Hemen zein Argentinan gure izate nazionalaren balio banaezinak mantentzen ditu: nortasuna, ekitatea, konpromisoa, adorea, lana, lana eta lana. Oraindik ere, zailtasunak zailtasun, ekonomia sozial baten aldeko apustu sendoa izaten jarraitzen da. Irmo ___