‘Gau Beltza’, Blaia.
__________'Gau Beltza', Blaia
Urriaren 31a, Santu Guzien Egunaren bezpera, Halloween gaua. Zinema-, publizitatea- eta gainerako garro komertzialeen eskutik, Halloween nazioarteko festa bihurtzea lortu du Estatu Batuek. Baina gogora dezagun EB berak sortu baino asko lehenagoz, munduan zehar milaka antzeko erritu ospatzen zela dagoeneko. Gero, erlijio inbaditzaileen etorrerarekin -gure inguruan, batez ere kristau erlijioak-, desitxuratu edota egokitu izan ziren, baita zuzenki deabrutu ere. Eliza katolikoak, jaietako ospakizunak monopolizatzeko botereaz mendez mende baliatu duela jakina da, edozein aukera paganoa basakeria edo kultura eza zorrotz bihurtuz, zoritxarrez. Baina hara non Halloween-a izugarrikeri bat izan arren, antzeko ezaugarriekin erritu herrikoiak badaude Europa osoan, bai Espainian bai Euskadin eta Nafarroan ere, gure arbasoengadik gertuago sentiarazten eginez. Geurea, deituriko ‘Arimen Gaua' edo 'Gau Beltza', gutxienez 1950. hamarkadara arte gure herri eta landa-gune gehienetan ospatzen zena. Hala ere, haren irudiak ez ziren urrutik etorritakoengandik oso ezberdinak: kalabazak edo arbiak hustu eta azala zulotu, barruan kandelak sartu eta leku berezi eta bazter ilunetan kokatu izpiritu gaiztoak uxatzeko asmoarekin eta, bide batez, bizilagunak izutzeko ere. Eta hau dena heriotzarekin estuki lotutako giroan: arimak, mamuak eta hildakoak era guztietako trapuz eta trastez apaindurik, ze haietariko bat ematen badut, izpiritu gaiztoak ihes egingo diren, uxatu egingo ditudan. Ehunka irudi eder dago Interneten baita adineko askoren testigantza lilugarriak ere. Ziur nago kalabaza batek gure adinekoen arima argitzen duen gau magikoa ez dela oraindik itzali, zorionez.
Zera dio poeta handi den lagun maite batek: Maitasunean buruturiko guztia/ez da inoiz harren balentria izango. Hola sentitzen dudalako, aurten ere, Santu Guzien Egunean, Irungo Blaia-kanposantura goiz-goizean hurbildu naiz etxekoak agurtzeko. Lore batzuk, otoitz xume bat eta muxu guztiak. Bizia, heriotza eta maitasuna. Izan zirelako…
❤❤❤
No hay comentarios:
Publicar un comentario