martes, 13 de diciembre de 2022

2022 12 13_DEIA eta DdNN_Modu berberak? 馃憟馃憟馃憟










___________  Modu berberak?

Zigor Kodearen aldaketa posible bati buruzko adierazpen politikoen gurutzaketa amaigabe baten ikusle mutuak gara hirritarrok aspaldi. Zergatik hainbeste zarata? Gizartea, definizioz, aldakorra da, haren beharrak eta eskaerak ere. Beraz, une egokietan, zenbait delituri agur esatea eta beste berri batzuei ongietorria eskeini behar die. Argi dago Zigor Kodea aldatzea ez dela inoiz lan erraza baina Gobernua- eta oposizioaren arteko trenen arteko talka bihurtzen denean arrazoizkotasun ororik desagertzen da. Laburbilduz: Zigor Kodearen erreformek kritika gogorrak izaten dituzte beti, ororen gogara egitea da gauza nekea; beharrezkoak izaten dira gehienetan eta askotan, polemikoak; baita arbitrarioak ere. 1995ean onartu zenetik, hogeita hamar aldiz baino gehiagotan aldatu da Espainiako Zigor Kodea. Erreformarik sakonena 2015 urtekoa izan zen, Rajoy Presidentearekin, 252 artikulu aldatuta eta 32 kenduta eta gehiengo osoa zuen PPren aldeko botoak baino ez zituen besterik izan. Pasa den urrikoa izan da azkena -deituriko 'Bai da Bai' Legearen ondorioz- eta hurrengo erreforma berehalakoa da. Ea ba, Gobernuak bultzaturik, edo ez; aldez aurretik eragile politiko batzuekin adosturik, edo ez; delitu batzuk Europako estandarretara egokitzeko asmoaz, edo ez; abaguneaz baliatuz, ad hominem interesak edo eskaerak asetzeko nahiaz, edo ez; Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia dagoen geldialdia gainditzeko helburuz, edo ez. Nork ote daki…

Kataluiniaren aurka 155aren misila defendatzen Rajoy-rekin bat egin zuen irmo eta orain -zain zaharraren usainak- Zigor Kodea erreformatzeko maniobra expres batean buru belarrik sarturik dago. Pedro Sanchezez ari naiz, nor sedizioa-, fondo publikoak bidegabe erabiltzea- edo omisiozko prebarikazioari buruz arinki eta argudio sendorik erabili gabe berriketan dabilen mitinez miti hartutako erabakia didaktikoki herritarrei azaldu beharrean, hola Legebiltzarretik haratago ere babesa lortu ahal izateko. PPk 2015ko erreforman erabilitako modu berberak direla esango nuke. Edo ez?

Politikagintzan, moduak ere mamia direlako.




martes, 6 de diciembre de 2022

2022 12 06_DEIA eta DdNav_Kristalezko sabaiak eta zoru itsaskorrak... 馃敶馃煛馃敶


 


__________ Kristalezko sabaiak eta zoru itsaskorrak

Azkenean badirudi negua iritsi dela, batzuek gogoz espero genuen. Ez zen euri-falta soilik, ezta izan ziren sute suntsitzaileak eta ohiz kanpoko beroa ere, klima-aldaketa egitate erantzunezin bat baldin bada, ezagutu dugun mundua erremediorik gabe pikutara joaten ari dela sentitzea baizik. Beraz, ongi etorri euriteak, hotza eta neguko eguzki goxoa. Egun hauetan ere, ofizialki ez izan arren, hasten dira Gabonak. Paradoxikoki, koloretako argiekin herrietako kaleak apaintzen diren aldi berean, elkartasun-kanpain guziak aktibatzen dira. Elikagai-Bankueen urteroko bilketa handia azaroaren azken astean egin bazen ere, premiazko laguntzaren eskaera udaran bertan hasi zen jada, Euskadin eta Nafarroan ere. Izugarrizko balentria litzateke nahi ziren helburuak lortu izana ze, lehenik pandemiaz, gero Ukrainako gerraz eta, duela hilabete batzuk hona, inflazioaren gorakadaz, elikagai askoz garestiago dauden eta, diru berberaren truke, dexente gutxiago lortzen diren. Hori jakinda, orain gerrikoa estutzea dagokigula ohartarazten digutenean, zorionekoak sentitu beharko ginateke askorek, haren oinarrizko premiak aseta ezingo dituen pertsona pila baitago gure inguruan. Ez naiz epe ertain-luzerako panorama ilun batetaz ari, hemen dago jadanik. Edozein diskriminazio motaren aurka borrokatu behar denean -emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna, xenofobia, arrazakeria, desgaitasuna, besteak beste- argi dago: kristalezko sabaiak deiturikoak leherrarazi behar dira, bai dela irudi indartsua. Baina pertsona behartsuei dagokitenean ez dago holako zerbaiterik, ez dago inongo kristalezko etsairik, hortik pobreek ihes egin ezin duten zoru itsaskor eta koipetsua, besterik ez, non sistemak tinko itsatsita mantentzen dituen. Baita pobre berriak direlakoak ere, hau da, soldata bat euki arren duintasunez bizi ezin dutenak.

Abenduaren 6a dela eta, galdera ireki bat uzten dut hemen: oparotasuna- eta zaurgarrienen babesaren bermatzaile gisa Espainiako Konstituzioa norbaitek defenda dezan posible ote den?

馃敶馃煛馃敶

martes, 29 de noviembre de 2022

2022 11 29_DEIA eta DdNNav_Araudiak 馃摙馃摙馃摙

























______ ARAUDIAK

Joan den astean jarduera parlamentario handia izan zen Legebiltzar guztietan, baita Ganberetatik kanpo ere. Dakigunez, Madrilen, Gorte Nagusietako saioetan, liskarra eta parlamentarien arteko irainak izan direla nagusi. Euskadin eta Nafarroan, berriz, ezberdintasun politikoak nabariak eta izandako eztabaidak sutsuak izan arren, ez dituzte inoiz muga horiek gainditu. Horrek gure Legebiltzarren eta Batzar Nagusien errealitatea islatzen du, baita bertako kideen jokabide pertsonala eta politikoa.

Halaber, Senatuan eta Diputatuen Kongresuan Euskal Talde- eta Geroa Bai Taldearen gure ordezkarien jarrera ere. Ez dira eurak bakarrik, zorionez, beste parlamentari askok duin egiten dute politikan aurrera eramaten duten lana. Baina nola entzungor egin eskrupulurik gabeko gezurtiei, eztabaidak lokazten ari direnei edota gorputzez gorputzeko iraina eta probokazioa bilatzen dituztenei. Badakigu kontu berriak ez direla. Halaere, oso kezkaturik daudela aho betean aitortzen dute diputaturik beteranoenek, ez dutelako holako hitzezko agresibitaterik gogoratzen. Dena den, Kongresuaren lana gogor defendatzen dute, nik ere. Baina horrek ez dit eragozten zirku-politika jarraitzaileak biderkatzen ari direla onartzea, baikortasunerako tarterik ez dago. Batu ditzagun sare sozialak, egunkari digitalak eta, baita prentsa 'serioaren' artean ere, gainerako panfletoak sua pizten ibiltzen eta akabo, informatzea eta kritika zintzoa arrisku-praktika bihurtu baitirela dirudi. Ea, Madrilgo politikaz ari nintzela… Kongresuko Araudiaren aldaketa proposatzen ari dira batzuk, irain eta deskalifikazioen erabilera hemizikloan normalizatuko den beldur. Zeren eta, dirudienez, gogor eztabaidatzeko eta deskalifikazino pertsonalak ez erabiltzeko arteko muga argi ez dagoen zenbait diputaturentzat. Ba, tira... 33. artikulu famatuaren bidez errespetua arautu nahi omen dute… Baina, zer da hau?

Etxean, beste inon, ikasten diren balioak eta mugak badirelako, 'ikasia' etxetik atera behar da politikagintzara iristeko.

























 


martes, 22 de noviembre de 2022

2022 11 22_DEIA eta DdNNav_Qatar 2022 ⚽⚽⚽






________ Qatar 2022

Oso futbol zalea naiz, txiki-txikitatik, irundarra, Real Union Kluba historikoa jaio zen herri berberakoa. Bertan ere, Bidasoaren ertzean, gure Stadium Gal eraiki zuten. Roberto Deabru txikia L贸pez Ufarte hemen egin zen futbolari. Gero, Errealaren taldean jada, Bixio Gorriz irundarrarekin eta beste jokalari ahaztezinekin batera -Arconada, Satrustegi, Zamora, Kortabarria, Alonso eta abar-, Alberto Ormaetxearen gidaritzapean, bi Liga Txapelketa jarraian irabazi zituen 80ko hamarkadan, zirrara hura oraindik ere senti dezaket. 2008ko azaroaren 11an, Real Unionek Real Madril Kopatik kanporatu zuenean irundar guztiok sentitu genuen berdina: Stadium Galen 3 eta 2 irabazi genuen eta 4 eta 2 galtzen ari ginenean Bernabeun, Romok egindako golak  90. minutuan hurrengo fasera eraman gintuen. Zein partida bikaina eta zoragarria, handienetariko bat gaindituz. Ezbairik gabe, handiak izan ziren ere Real Unioneko jokalari historikoak, Etxebeste, Errazkin, Sagarzazu, Gamborena, Regueiro anaiak, Elizegi... Eta lehen, Patricio Arabolaza, Ren茅 Petit, Legarreta, Amantegi edo atezain mitikoa izan zen Antonio El Pajarito Emery, eta gero seme Juan, atezaina ere, nazioarteko entrenatzaile famatu Unai Emery Etxegoyenen attona eta aita, hurrenez hurren. Joan den ostiralean, jaioterrian, Hondarribiko Urrezko Insignia jaso zuen Unaiek eta iaztik Real Unionen jabea da ere. Bizitza begi-kliska bat da… Ehundaka istorio eta bitxikeri nere oroimenean, beste futbol zale askoren bihotzean bezalaxe: kirol hau gozatzea eta defendatzea merezi duen esperientzia partekatua bihurtzen duten oroitzapenak, emozioak eta sentimenduak.

Ez dakit Qatar 2022-Munduko Futbol Txapelketari buruz gauza bera esan dezakedan, harekin anfitrioei oso-oso merke ateratzen baitzaie diren erregimen diktatoriala eta ustela nazioartean zuritzea. Dena den, bik ezin dute jokatu batek nahi ez badu: sumindura eta hipokrisia txanpon beraren bi aldeak dira hemen. Joan den igandeko Txapelketa hasierako partidan epaileak aireratu zuen txanpona.


⚽⚽