____________ Sutan dauden gainditu gabeko gaiak
Argi eta garbi diraute nere buruan baso-suteekin lotutako bi irudik: neskato bat izanik, Ourensera doan Padornelo-portuko gainetik, errepidearen bi aldeak kiskalitako paisaia bateko kilometroak eta kilometroak, zenbait eremutan ketsua oraindik, eta errauts usain berri bat, beroa eta itsaskorra, ordura arte ezagutu ez nuena; eta urteak pasata, gure Jaizkibel ikaragarriaren mendi-hegal luzeak egun eta egunen zehar sutan, 1989ko martxoa kiskalgarri hura... Geroztik, baso-sute bat albiste den bakoitzean, sinesgabetasuna eta frustrazioa niregana itzultzen dira. Eta ezintasun-sentsazioa, tristura eta amorrua erdibana bihurtzen dena. Tira ba, azken sute handia aipatzearekin soilik, Almeriakoa, suak hildako biktimen kopuru ezezagun bat eragin duena, den-dena diot, bai memoria ahula geurea... Ze dagoeneko ahaztu egin dugun joan den 2025a -63 sute handiak eta 400.000 hektarea inguru erreta- errekorra izaten amaitu zuela, Espainian azken 30 urteetako txarrena. Memoria astintzen jarrai dezagun: gizartearen haserrea, politikarien arteko salaketa eta gaitzespenen gurutzaketa biktimak eta suaren aurka borrokatzen ziren profesionalak ahaztuz eta, azkenik, bete gabeko azalpen eta promesen sorta bat. Hona hemen berriro lehen aipatutako tristura eta amorrua. Gaurko sute nagusiak, gero eta handiagoak izateaz gain, askoz azkarragoak eta biziagoak dira ere, asmaezinak askotan eta, gehiegitan, teknikoki eta giza aldetik itzalezinak. Fenomeno berri honetan, suaren jatorria zuhurtziagabekeria, istripua, tximista edo gizakiaren esku kriminala bat izan bada ere, zerikusi handia du klima aldaketak, baina horrek ezin du koartada iraunkor gisa balio. Zeren lurraldearen kudeaketa, baso-politika, bitartekoen hornidura edo suaren aurkako borrokaz arduratzen diren langileen profesionalizazioa, hau da, prebentzioa erantzun-gako gisa, gainditu gabeko gaiak baitiren oraindik ere.
Lurrean bertan erantzutea ez da jadanik nahikoa, ezinbestekoa da aurrea hartzea. Eta ekin behar dutenek badakite, baina... Penagarria.
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
%20-%20copia.jpg)
%20-%20copia.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)