Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, gui帽os literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
martes, 28 de julio de 2026
lunes, 27 de julio de 2026
Agencia France-Presse_ Maximilien Lamy. Y la foto...
domingo, 26 de julio de 2026
s谩bado, 25 de julio de 2026
martes, 21 de julio de 2026
2026 07 21_DEIA, DdNNav eta NdG_Itsas sustraiak
Ez nago guztiz ziur lehorretik kanpoko ingurune batean sustraiez hitz egitea egokia denik. Dena den, errotzeaz aritzeko beste termino zehatz bat egon beharko litzateke pertenentzia-sentimendu hori bera itsasoarekin gure loturak sortzen duenean. Horretan ari nintzen asteburuan, Hendaiako gure bizilagunek Itsasoaren Besta ospatu zuten bitartean zeina, itsasoari, haren tradizioei baita herri eta jende mari帽el guztiei ere, berezko leku bat eskaintzen duten era guztietako ospakizunekin bat egitera datorren. Nire bihotzaren zati berde hondarribiarrak primeran daki… Gutxi barru, Santiagoko egunean, Kutxa Entrega ospatuko dugu Hondarribian, ekitaldi hunkigarria eta paregabea, erritual solemne eta berezi batekin, non aurreko urteko arrantza-balantzea eta kontu ematea eta, lau urtean behin, Kofradiako zuzendaritza-batzordeko kide berrien karguaren hartzea ere, publiko egiteko antzinako erritua berritzen den. San Pedroko Itsas-Gizonen Kofradia mendetakoa, hain zuzen, munduko erakunde sozial zaharrenetako bat dirudienez, Klemente izeneko Erromako Aita Santu batek 1595ean Bula eman zion jada, hau Onyarbi magikoa... Aipa dezagun, beraz, Donepedro eguna, ekainaren 29an euskal portu eta arrantzale guztiek ospatzen dutena, horra hor Lekittoko Kaxarranka zoragarria... Edo Karmengo Amaren eguna, urtero uztailak 16an uren gainean prozesioarekin, lortutakoagatik eskerrak emanez eta hurrengo arrantza-aldiengatik erregutuz, beste erritual marinel xume batean. Tira, Santurtziko kaia koroatzen duen birginaren irudi ederrak, itsasoaren gainean biratua, biziki hunkitzen nauena… Edo gure baleontzien historia -itsasoz haraindikoan memoria bizirik oraindik-, traineru estropadak, itsas-museoak… eta dugun txoko berezi hori nondik itsasoari begira. Nirea?
Aiako Harrian, Txurrumurruko gailurra, atalaia naturala non denbora gelditzen den: hara hor, Txingudiko badiatik haratago, erromatarren Externum Itsasoa eta euskaldun zaharren Bizkaiko Golkoa. 脩imi帽o bihurtzen sentitzen naiz ni, gustora… Itsasoan mugarik ez.
2026 07 28_DEIA, DdNNav eta NdG_ Mamarratxoak
________ Mamarratxoak
martes, 14 de julio de 2026
2026 07 14_DEIA, DdNNAV eta NdG_Sutan daude gainditu gabeko gaiak 馃敟
Lurrean bertan erantzutea ez da jadanik nahikoa, ezinbestekoa da aurrea hartzea. Eta ekin behar dutenek badakite, baina... Penagarria.
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
%20-%20copia.jpg)
%20-%20copia.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)