________ Krisiak
Azken egunotako hizketagai nagusia izan da eta gertatutakoaren balizko arrazoiak mota guztietako "adituek" aztertu dituzte eztabaida ugarietan eta ehunka iritzi-artikulutan: Trumpek eta Netanyahuk, Marokoko bazkide estrategikoek, sustatu dute, edo Aljeriarekin merkataritza-akordioak sinatu izatearen errua izan de edo 1977 baino lehen jaiotako sahararrei espainiar nazionalitatea aitortzen dien legearekin edo kostaldera igerian iristen direnak berehala itzultzea eragozten duen Auzitegi Gorenaren ebazpenarekin zerikusirik du, tira... Arrazoia edozein izanda ere, berdin dio: Maroko tartean dagoenean, bere partaidetza beti prezio bat trukean, frogei eta historiari lotzen natzai. Hori horrela izanik, Ceutan bizi izandakoa eta horrek eragin duena, puntuz puntu identifikatzen ari da gainera hainbat fronte zabalik dituen krisi larri batekin. Espainiako Gobernuan bertan hasiz eta Europako haren kideekin erlazioetan amaituz, eta tartean, nahiz eta oraingo honetan Pedro Sanchezek oso erraz jarri duen, VOX eta harekin gero eta antz handiagoa duen PP, biok borroka-uniformez jantzita jada. Baina denek ahazten dute are egiaztagarriagoa den zerbait: Ceutako muga zeharkatu zuten ia 70.000etatik gehienak Marokora itzuliak izan badira ere, 7.000 adingabe Ceutan legalki jasota daude orain, ahaztu gabe saiakeran itsasoan itota hil diren 70 pertsonak. Espainiako edo Europako arduradun politiko bakar batek ere ez du aipatzen krisi honen ikuspegi humanitarioa, Ceutako agintariek soilik, ondo baitakite zertaz ari diren. Gainerako fronteak baretzen doazenean, zauri beragatik irekita eta odoletan jarraituko duen mutur bat: migratzaileak eta harrerako hiriak beren patura abandonatzearena. Betiko kontua…
Eta bai, hola da, immigrazio-negozioko mafiak beti aktibo, aitzakia ezin hobea erregimen marokoarentzat, usteldu eta aseezina. Eta ere horra hor Espainiako erregea eta gobernuko presidentea tiranoaren aurrean belaunikaturik, tragedia honetan, krisi honetan, Marokoren erantzukizun zuzena zurituz. Hau lotsa!