______ Neurri bikoitza
Ukrainako gerraz gain, Pedro Sanchez-en mandatua markatu duten gai nagusiak, nazioarteko politika mailan, bi dira. Alde batetik, Marokorekiko harremanak eta Mendebaldeko Saharako gatazka eta bestetik, oraintsuago, Israelek eta Palestinaren arteko liskarra eta Ekialde Ertainekoa gatazka. Errealitate soziopolitiko desberdinak badira ere, premisa bera bat partekatzen dute: sahararrak zein palestinarrak beren lurraldea militarki eta legez kanpo okupatzen duen estatu baten indarkeriaren menpe daude, NBEren ebazpen pilak aitorturik. Mendebaldeko Saharako gatazkari dagokionez, gertaera bereizgarri eta aipagarri bat gehitu beharko litzaioke: munduan deskolonizatzeko dauden azken 17 lurraldeetako bat Sahara da eta Espainia haren potentzia administrazailea de iure da oraindik. Testuinguru honetan, gatazka bata edo bestearekiko Sanchez-ek erabiltzen duen neurri bikoitza bistan dago: kasu batean, munduan zehar etengabe paseatzen ari da, Palestinako estatua aitortzeko Europako mugimenduaren buru izateko inork eman ez dion protagonismoa beretzat hartuz; eta bestean, satrapa marokoarraren ustelkeriaren aurrean ixildurik, haren xantaia eta egintza burutuen politika alde biko harremanetan onartzen.
Ba, nola ez gaitzetsi herri palestinarra historioatik ezabatzeko Israelgo Estatuak hedatzen duen indarkeria, estrategia horretan murgilduta baitago duela 40 urte baino gehiagotik? Nola ez azpimarratu, 40 urte horietan bertan, saharar herriaren aurkako Marokoko Erresumak mantendu duen estrategia israeldarren berdin-berdina izan dela eta jarraitzen izaten dela, Espainiako goi-mailako erakundeen konplizitatearekin? Nork susma zezakeen Espainiak lehenago aitortuko zuela Estatu Palestinarra Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa baino? Egia esan, espainiarrek sahararrekin duten zor historikoa endosatu egin da, inolako azalpenik eman gabe, haien etsai- eta zapaltzaileari, Espainiak saldu egin ditu.
Tira, beste arimagabeko gobernu batzuk egon ziren, zalantzarik gabe, baina Sanchezena bezalakorik ez.