martes, 15 de noviembre de 2022

2022 11 15_DEIA eta DdNNav_Kurriloen irakaspena 馃晩馃晩馃晩





 


__________ Kurriloen irakaspena

Joan den asteburua bereziki eskuzabala izan da iparraldetik hegoaldera udazkenero Europa zeharkatzen duten kurriloen etorrera urtero espero dugunokin. Eskandinavia- eta Errusiatik 4000 km-tik gorako migrazio-ibilbidea hasten dute kurriloek, andanatan hegan eginez eta simetria praktikoki perfektua mantenduz. Urriaren amaiera eta azaroaren hasiera bitartean Pirinioak zeharkatzen dituzte mendebaldeko isurialdetik, batez ere Nafarroako Organbidexka, Lindux eta Orreaga mendietatik.Hegan eta hegan egiten dute, atseden hartzeko eta elikatzeko zenbait lekutan geldialdi ez luzeegiak eginez. Ondoren, Afrika iparralderaino eta Iberiar penintsulako hegoaldeko dehesetaraino bidea jarraitzen dute negua igarotzeko. V lerro bereizgarria zeruan marraztuz, baikortasun-arrasto bat uzten du atzean kurriloen igarotzeak, hain zaratatsuak diren… Dozena bateko bandoa garrasi bat bada, ehunka eta ehunka kurrilo hegan formazioan apartako naturaren ikuskizuna da. Haien karranka bereziak galdu edo nahastuta dauden hegaztiak gidatzeko balio du, baita gureganako apeu gisa ere, begirada altxarazi eta haiei arreta jartzea lortuz. 2023ko otsailean eta martxoan, beren ziklo naturala betez, kurriloak, nomadak beti, berriro garaiz itzuliko dira, gure zeruak eskuadroian hegaldatuz gainditu beharreko inguruabarrak txarrak badira ere. Kurriloen hegaldiari gogotsu begira nengoela, Europako bihotzean bertan espero gabeko izandako gerra baten ondorioz -deituriko tximeleta efektuaren esker, munduko gainerako zimenduak dardarazi egin dituena- garai nahasia bizitzen ari garela nere buruari esaten nion. Beraz, maisurik baikorrenek heliarazten dutena egia bada -tunelaren amaieran benetako argiek ikusi ahal izango direla ere 2023ko lehenengo hilabeteetan- ondo egingo genuke kurriloen irakaspena geure egitea oraintxe bertan: talde moduan bakarrik, auzolan, aske hegan egitea eragozten digun ziurgabetasun madarikatua gainditu dezakegu.

Elezaharrak dio haien hegal grisetan neguak hegan egiten duela. Itxaropena ere nahi nuke.
























martes, 8 de noviembre de 2022

2022 11 08_DEIA eta DdNNav_Zehaztugabetasuna 馃挃馃挃馃挃









































________   Zehaztugabetasuna 

Legelariok termino bat erabiltzen dugu sarritan, kontzeptu juridiko zehaztugabea. Nahiz eta kontzeptu orok, definizioz, zehatzak izan behar lukeen, Zuzenbide eremuan -hau da, ondorio juridikoak egozten zaizkien egitate batzuk deskribatzen dituzten arauak- ezin dira betiere errelealitate eta inguruabar guztiak aurreikusi. Horregatik, bidezkoa denean, interpretazio bakar bati lotuta ez dauden kontzeptu irekiak erabiltzen dira. Hola ulertutako zehaztugabetasuna Zuzenbide arloan ezinbesteko tresna bada ere, gure komunitate-bizitza arautzen duten beste alderdi batzuetan maltzur eta erreakzionario bihurtzen dela zinez uste dut ere. Argi daukat herritar-izaerari dagozkion kontzeptu batzuk ezin direla interpretatu, ezta mailakatu edota epeldu ere: guztiontzat dira ala, bestela, ez dira. Adibidez, politikak eta politikagintzak -gizartearen zerbitzura eta kohesio-tresna gisa ulertuak- haien izateko arrazoia eta etika zor dizkien printzipioak eta balioak galtzen dituztenean, ¿zer egin behar dugu? Ea ba: eskrupulurik gabeko hiltzailea zen Queipo de Llano, hainbeste jende zintzorentzako esparru sakratu batean ohorez ehortzia, eta hobitik ateratzea egungo egindako lege berri baten arrakasta gisa eskeinita, 15 urte dituen aurrekoarekin ere egin zitekeela jakinda… berdin dio, bost axola; eta Feij贸 number one politikaria, beste batzuei leporatzen berak primeran egiten duenaz, hau da, "gure aitona-amonen etekinez bizitzea"(sic), hobi komunetan edo identifikatu gabeko hilobietan oraindik zaborra bezala botata daudenen gizatasuna preskribatuta balego bezala, tira, bost axola, iragana dira; edo Barne Ministro ohia den Jos茅 Barrionuevok, irribarrez, gerra zikina eta Estatu terrorismoa aitortuz eta justifikatuz, zelako tipo harroputza eta zitala... akatsak eta alboko biktimak bait ziren, bost axola..

Duintasuna, memoria, prestutasuna, ohoreztasuna, errespetua eta gizatasuna, duintasunik eta gizatasunik eza, zigorgabetasuna, basakeria, umiliazioa eta mina... kontzeptu zehaztugabeak? Inoiz ez.



馃挃馃挃馃挃

martes, 1 de noviembre de 2022

2022 11 01_DEIA eta DdNN_'Gau Beltza', Blaia...







‘Gau Beltza’, Blaia.


__________'Gau Beltza', Blaia

Urriaren 31a, Santu Guzien Egunaren bezpera, Halloween gaua. Zinema-, publizitatea- eta gainerako garro komertzialeen eskutik, Halloween nazioarteko festa bihurtzea lortu du Estatu Batuek. Baina gogora dezagun EB berak sortu baino asko lehenagoz, munduan zehar milaka antzeko erritu ospatzen zela dagoeneko. Gero, erlijio inbaditzaileen etorrerarekin -gure inguruan, batez ere kristau erlijioak-, desitxuratu edota egokitu izan ziren, baita zuzenki deabrutu ere. Eliza katolikoak, jaietako ospakizunak monopolizatzeko botereaz mendez mende baliatu duela jakina da, edozein aukera paganoa basakeria edo kultura eza zorrotz bihurtuz, zoritxarrez. Baina hara non Halloween-a izugarrikeri bat izan arren, antzeko ezaugarriekin erritu herrikoiak badaude Europa osoan, bai Espainian bai Euskadin eta Nafarroan ere, gure arbasoengadik gertuago sentiarazten eginez. Geurea, deituriko ‘Arimen Gaua' edo 'Gau Beltza', gutxienez 1950. hamarkadara arte gure herri eta landa-gune gehienetan ospatzen zena. Hala ere, haren irudiak ez ziren urrutik etorritakoengandik oso ezberdinak: kalabazak edo arbiak hustu eta azala zulotu, barruan kandelak sartu eta leku berezi eta bazter ilunetan kokatu izpiritu gaiztoak uxatzeko asmoarekin eta, bide batez, bizilagunak izutzeko ereEta hau dena heriotzarekin estuki lotutako giroan: arimak, mamuak eta hildakoak era guztietako trapuz eta trastez apaindurik, ze haietariko bat ematen badut, izpiritu gaiztoak ihes egingo diren, uxatu egingo ditudan. Ehunka irudi eder dago Interneten baita adineko askoren testigantza lilugarriak ere. Ziur nago kalabaza batek gure adinekoen arima argitzen duen gau magikoa ez dela oraindik itzali, zorionez.

Zera dio poeta handi den lagun maite batek: Maitasunean buruturiko guztia/ez da inoiz harren balentria izango. Hola sentitzen dudalako, aurten ere, Santu Guzien Egunean, Irungo Blaia-kanposantura goiz-goizean hurbildu naiz etxekoak agurtzeko. Lore batzuk, otoitz xume bat eta muxu guztiak. Bizia, heriotza eta maitasuna. Izan zirelako… 

❤❤❤


Beldurrak piztu, iluntasuna bizi...


                    Maitasunean buruturiko guztia/
ez da inoiz harren balentria izango

馃А馃А馃А

martes, 25 de octubre de 2022

2022 10 25_DEIA eta DdNNav_Ituna, Kupoa eta beste kontu batzuk... 馃敶⚪馃煝



















                                                               _______ Ituna, Kupoa eta beste kontu batzuk

Kupoa, Estatuak esklusiboki dituen eta transferitu ez diren eskumenak finantzatzeko Euskadik egiten duen ekarpena da; Kupoa kalkulatzeko metodologia bost urtean behin berrikusi behar da, hurrengo bosturterako kontu-arauak lege batean islatuz; Kalkulu-eredua mekanismo oso konplexua da, euskal ekonomiak Estatuko BPGan duen pisua hartzen du kontuan eta, hala ere, kalkulatutako tasa – % 6,24koa – ez da aldatu 1981az geroztik; Kupoaren zenbatekoa gradualki murrizten joan beharko litzatekeen arren -zenbat eta eskumen-transferentzia handiagoa izan, orduan eta funtzio gutxiago Estatuak eta gutxiago ordaindu behar-, datorren urtean 40 urteko kopururik handiena ordainduko du Euskadik. Kupoa, izan dena: S谩nchez Gobernuak Kupoaren Bosturteko Legea berritzeko konpromisoa hartu du EAJrekin, 2021ean amaitu izandako aurreko legearen baldintza eta parametro berdinetan; Lortutako itunak segurtasun juridikoa eta euskal erakundeek haien politikak diseinatu eta gauzatzeko behar duten ziurtasun ekonomiko eta fiskala ematen ditu; baita egonkortasuna ere, zeren eta legeak indarrean jarraituko du bost axola datozen urteetan nork gobernatuko duen; Ordainetan, EAJk ez die Estatuko Aurrekontu Orokorrei Osoko Zuzenketarik aurkeztu eta kontuak negoziatzen jarraitzen ditu. Holako akordioa lortu eta gero, izan behar ez lukeena bada: Euskal Itunaren aurkako betikoen eraso eta kritikak berpizten dira -hau da, sentzurik gabeko pribilegioa dela, zaharkituta, elkartasungabekoa eta abar- eta gaur, absurduaren festa honetan beste gonbidari berri bat sar dezakegu ere: Podemos-Ahal Dugu-ren Idazkari Nagusia den Garrido andereaz ari naiz zeinak, bere sare sozialetan, PNVk lortutakoa gutxietsi duen, ausardia behar da gero!

Ekonomia Itunaren instituzioa defendatzea ez da apeta edo arinkeria bat, aitzitik, euskal ordezkari politikoen betebehar nagusietako bat izan beharko litzateke. Gogora dezagun Garrido Gipuzkoaz diputatua dela, Konstituzio Zuzenbidean Doktorea ere. Berak ahaztu egin duela badirudi.

 




馃敶⚪馃煝