martes, 12 de septiembre de 2023

2023 09 12_DEIA, DdNNav eta NdG_Urrezko arau hirukoitza hitz batean: errespetua. 馃挍馃А馃挏

 




_______ Urrezko arau hirukoitza

Iraileko lehen egunetan udarako itxiera ofiziala markatu ohi da: hiribildu- eta herrietako azken ospakizunak ditugu, azken herri-jaiak, aipatu beharra ba zein Alarde bizi izan dugun aurten Hondarribian, egundokoa, zirraragarria; arraunzale amorratuoi ez diezagutela falta izan ere Kontxako Banderaren emozioa… Zorionak, Donostia Arraun Lagunak! Zorionak, Urdaibai!; edo txikien eskolara bueltako ordutegiak, ezinbestekoki etxeko bakea hankaz gora jarriz, lana eta familia bateragarri nola egitea eta abar. Tira, abiyua erreskuratzea besterik ez dago, pausoz pauso, beti aurrera. Eta aurten, nobedade bat dago gaurkotasun politikoari dagokionez: udako hauteskundeak pasata, normaltasunera itzulia aidean dago oraindik eta ezin iragarrizkoa da. Hastear dagoen Espainiako ikasturte politiko berria bezala: inbestidura-eztabaida pare batekin gure aurrean; Puigdemont, inor izateaz, nagusien-nagusitzat jokatzen barregarrikeriaren beldurrik gabe; Feij贸o iparra galdurik, etengabeko kontraesanean; Sanchez ezkutaturik, berari dagokiona besteei egiarazten utziz akaso?; Espainiar politikaren izen zahar batzuk okasiorako berreskuratuak aproposako mezuak, bai txalotuak bai arbuiatuak, lau haizetara zabaltzeko; eta, azkenik, nola ez, EAJ, dianaren erdi-erdian ohi den bezala, beti gaitz guztien eta inboluzio-arrisku ororen errudun, berdin dio bizi garen kaosaren benetako erantzuleek aurre egin edo konpondu nahi edo jakin ez dutena, hain zuzen, hau komerie… Tom Wolfek idatzitako "Banidadeen sua" eleberrian bezala, eztabaida dialektikoak eta ezberdinen arteko lehia politiko noblea hipokresia eta itxurazko joko bihurtu dituzte askok, non bakoitzak unean uneko komenientziei men egiten dien, konpromiso ororen urrezko arau hirukoitza alde batera utziz: emandako hitzari, aurkariari eta geure buruari errespetua. Hau falta bada, zer espero?

Bizitzaren edozein arlotan gure helburuak lortzeko aukeratzen ditugun bidea eta baliabideak funtsa, mamia badira, politikagintzan are gehiago dira. Denak ez duelako balio... _______________






馃挍馃А❤️馃挋馃挌馃挏

martes, 5 de septiembre de 2023

2023 09 05_Deia eta DdNNav_Errekorrak 馃挏馃挏馃挃


_______ Errekorrak

Aurtengo uda errekorra izan dela diote: izugarri tenperaturak eta bero-boladak, euri-jasak, turismoa, lan-okupazioaren tasa eta abar, egunez egun egunkari- eta komunikabideen berri bakar edota nagusi bihurtuz. Horra hor, halaber, Rubiales kasu deiturikoa eta bere eratorri ezberdinak, laudagarrienetatik lotsagarrienetaraino, denetarik izan baita. Bada beste errekor erregistro bat, besteen distira mediatikoen artean berriro ere opakatua geratzen dena, guztietarik zaurgarriena izan arren. Indarkeria matxistak, uztailan eta abuztuan soilik, 16 emakume erahil duela ari naiz, hau da, hilero 8 bana -irailaren hasieran beste bi gehitu egin gabe-, azken 20 urteotan udara tragikoenetakoa izanez. Baita Berdintasun Ministerioak udara honetan deialditutako deituriko Krisi Batzorderen bi saio aipatu nahi ditut ere. Neurri hori 2022ko uztailean jarri zen abian, indarkeria matxistaren gorakaden arrazoiak eta, ex ante, biktimak detektatzeko edo babesteko zein mekanismok huts egin ote zuten aztertzeko asmorekin. Atzo egindako bilera berriro etsipen berri eta lotsagabe bat izango ote den, aurreko 4 aldietan izan diren bezala, galdetzen diot orain neure buruari. Eta neure buruari galdetzen diote ere ea berdintasun-arduradunei exijitu ahal izango litzaiekeen, betiko adierazpen dramatiko berberak errepikatzeaz gain, beren lana betetzeko eta prometatzen duten guztia ekintza zehatz eta nabarietan ezartzeko erabakia har dezateela, ez baitago itxaropen huts bakar bat ere gehiago egiterik beren ministerioko korridoreetan. Esate baterako: abuztuaren 1ean egindako bileran indarkeria matxista ukatuz ultraeskuinak zabaldutako mezuei egotzi zitzaien hilketen gorakada, eta kitto. Lerro hauek idazterakoan, ez dakit atzoko bilerako bonusa zein den baina Ministerioko bozeramailek aurrez adierazitako argudioa (sic) urtaro-faktorea genero-indarkeria jasateko arriskua areagotu egiten duela da. Hau da, ultraeskuinaren trikimainak eta udara bera berritasun mailara igota, auzo lotsa.

Ironia aparte, hau porrota...








馃挏馃挏馃挃

martes, 29 de agosto de 2023

2023 08 29_DEIA eta DdNNav_Etorkizunaz kargatutako bake-arma... ⚽馃煟馃煟

 





___________ Etorkizunaz kargatutako bake-arma

Bera eta eta bere ingurune klientelarra protagonista dituen gehiegikerien segidaren ondorioz, hileak eta hileak irauten ari dela dirudi, hain da bizia sortuarazitako uhin hedakorra. Deituriko 'Rubiales' kasuaz diot, hala ere, ez dira 10 egun ere igaro eskandalua piztu zenetik. Gainera, berdin du futbolzalea izan ala ez, kontua da guztion ahotan dagoela kirol gaiaz askoz haratago joanda, nazioartean interes mediatikoko gai bihurtu izanez. Era berean, berdin dio Espainiako selekzioaren koloreak geureak direla ala ez sentitzen badugu, emakumezkoen taldeak Munduko Futbol Kopa eskuratu baitzuen, mundu erdian azaleko albistea izanik. Kirol balentria horrek ez zuen merezi maritxulo baldar batek protagonismoa lapurtzea, baina hala izan zen. Ez dezagun ere geure burua engainatu: Rubialesek ez zuen ezer berririk erakutsi bere genitaleak helduz edo Hermoso jokalariari emandako musu zikinaz, munduari argi eta garbi nolako gizona den erakutsi zion besterik ez, hau da, harroputza, makarra, zakarra. Kolpe batez, ziztu bizian, kirol izaerako edozein kontu alde batera utzi zuen eta futbolaren inguruan konplizitate, inpunitate eta pribilegio sarearen atzean dagoen matxismoa zuzenki jarri zuen mahai gainean. Baina orain ez naiz futbol-, botere- edota matxismoaz ari soilik, jarreraz hitz egin nahi baitut. Alde batetik, harroputza, errebantxista, zirikatzailea, gaizkilea eta handikia den tipo baten jokabidea. Gainera, berak egindako ukitzeak biktimari berari leporatuz eta emandako mesedeen ordainketa bere menpekoei exijituz, koldar hutsa da ere. Hala dira ere publikoki ohore egin diotenak eta bere harropuzkeriak txalotzen dituztenak, gero, desgraziatan erortzean, ontzitik salto egin egiteko. Eta bestetik, selekzioko emakumeen jarrera ausarta dago, lau haizetara askatasun oihua bota baitute dagoeneko nahikoa dela esanez, eta uneka desegiten ari den sistema matxista eta klientelar bat azaleraziz.

Emakumearen duintasuna ukaezinezko balioa da, guztiontzako etorkizunaz kargatutako bake-arma bat.





⚽馃煟馃煟

martes, 22 de agosto de 2023

2023 08 22_DEIA eta DdNNav_Ken'Style 馃挅 馃挅












 

________ Ken’ Style 

Izan ziren jaien, amaitu berri direnen eta egunotan Marijaiaz jantzita Bilbo gainezka egiten dutenen artean, abuztua aurrera doa. Errekorreko sekulako beroarekin, bai, eta horrela jarraitzen dugu. Hain ezohikoa den zerbait? Batek daki... Memoria laburrekoak garelako diot. Gainera, aipatzen diren balio eta erregistro historikoak haien testuinguruan azaltzeko daude eta ez komunikabide- eta sareetan nahiera erabiltzeko gauza bat eta kontrakoa naturaltasun berarekin aldarrikatuz. Hau esanda, abuztuan inondik inora ohikoa izaten ez dana -ezta uztailean hauteskunde orokorrak ospatzea- Gorte Nagusietako ganberak eratzeari eta Diputatuen Kongresuko Mahaia aukeratzeari denok adi egon izatea da. Saio horri begira, Espainiako Gobernuko presidentetza lortu nahi duten bi alderdiek inolako iragazkirik gabeko liskar zorrotza izan dute non Feij贸ok -galtzaile eztabaidaezina- inola ere ez zuen espero jasotako zaplaztekoaren tamaina. Nolanahi ere, borrokan garaile suertatu denak -S谩nchez- esku hutsik egin du: ez du oraindik ezer ziurtatuta eta egiteke bidea ez da barea izango. Erakusten duen Ken’Style irribarrea Barbie-arrosa koloreko txikle bat bezain itsaskorra da, primerakoa limosna- eta protagonismoaren bila bulkada hutsez mugitzen direnak harrapatzeko. Aldi berean, ez zaio hain erraza izango haren ibilbidearekin aspaldi erakusten dutenak konbentzitzea politika egitea etengabeko lanaren eta emandako hitzarekiko errespetuaren sinonimoa dela. Bere kargua berretsi nahi badu, guztien beharra dauka Sanchezek eta denok igualak ez dira. Serio har dezala, beraz, jende serioakin. Txontxongiloak direnakin, hor konpon!

Tira… Waterloo, gehienentzat, duela urte pila bat Eurovision kantaldia irabazi zuen abesti yey茅 bat besterik ez da. Ni behintzat, ez nago festetako revival zaharkituak berritzeke disko marratuen eta iruzur egindako super-saldutakoen garaiak igaro baitira, zorionez. Bada, politika-, lana- eta konpromisoari buruzko irakaspenak, norengandik datozenen arabera, ezta bakar bat ere. Inoiz ez.