________ Ken’ Style
Izan ziren jaien, amaitu berri direnen eta egunotan
Marijaiaz jantzita Bilbo gainezka egiten dutenen artean, abuztua aurrera doa. Errekorreko
sekulako beroarekin, bai, eta horrela jarraitzen dugu. Hain ezohikoa den
zerbait? Batek daki... Memoria laburrekoak garelako diot. Gainera, aipatzen
diren balio eta erregistro historikoak haien testuinguruan azaltzeko daude eta
ez komunikabide- eta sareetan nahiera erabiltzeko gauza bat eta kontrakoa
naturaltasun berarekin aldarrikatuz. Hau esanda, abuztuan inondik inora ohikoa
izaten ez dana -ezta uztailean hauteskunde orokorrak ospatzea- Gorte
Nagusietako ganberak eratzeari eta Diputatuen Kongresuko Mahaia aukeratzeari
denok adi egon izatea da. Saio horri begira, Espainiako Gobernuko presidentetza
lortu nahi duten bi alderdiek inolako iragazkirik gabeko liskar zorrotza izan
dute non Feijóok -galtzaile eztabaidaezina- inola ere ez zuen espero jasotako zaplaztekoaren
tamaina. Nolanahi ere, borrokan garaile suertatu denak -Sánchez- esku hutsik
egin du: ez du oraindik ezer ziurtatuta eta egiteke bidea ez da barea izango. Erakusten
duen Ken’Style irribarrea Barbie-arrosa koloreko txikle bat
bezain itsaskorra da, primerakoa limosna- eta protagonismoaren bila bulkada
hutsez mugitzen direnak harrapatzeko. Aldi berean, ez zaio hain erraza izango haren
ibilbidearekin aspaldi erakusten dutenak konbentzitzea politika egitea
etengabeko lanaren eta emandako hitzarekiko errespetuaren sinonimoa dela. Bere
kargua berretsi nahi badu, guztien beharra dauka Sanchezek eta denok igualak ez
dira. Serio har dezala, beraz, jende serioakin. Txontxongiloak direnakin, hor
konpon!
Tira… Waterloo, gehienentzat, duela urte pila bat Eurovision kantaldia irabazi zuen abesti yeyé bat besterik ez da. Ni behintzat, ez nago festetako revival zaharkituak berritzeke disko marratuen eta iruzur egindako super-saldutakoen garaiak igaro baitira, zorionez. Bada, politika-, lana- eta konpromisoari buruzko irakaspenak, norengandik datozenen arabera, ezta bakar bat ere. Inoiz ez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario