Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, gui帽os literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
s谩bado, 25 de octubre de 2025
jueves, 23 de octubre de 2025
2025 10 23_DEIA eta DdNN_Adimen Artifizialaren itsutasuna
Aitortu behar dut Adimen Artifizialaren itsutasuna, zera, gure garai honetan denboraren neurria zehazten duen ‘gaur eta orain'-a, saihestezina bada ere, kezkatzen nauela. Antzinaro beste estimulu batzuei erantzuten zien, pentsakor eta patxadaz neurtzen zen, nolako inbidia... AA gure egunerokoan gero eta oldarkorrago sartzeak makineria eta astiak bizkortu ditu: gure galderak egiten jakin aurretik ere, badirudi erantzuten dizkigula. Izan ere, onar dezagun: AAk ez ditu soilik jokoaren arauak aldatu, jokoa bera oroar aldatu du. Horrek honako galdera hau egitera eramaten nau: uzten ari al diogu akaso gugatik pentsatzen? Kontua bat da laguntza tresna edo informazio iturri gisa duen balioa, hau da, bere potentzialaren erabilera arrazionala eta adimenduna, eta beste gauza ezberdin bat, desinformazio libre eta deliberatuari eta kontrolik ezari irekitako atea izan dadin ahalbidetzea. Eta egia bada ere algoritmoak, berez, ez direla etikoak ezta ez-etikoak ere, teknologia ez da inoiz neutrala izan, AAren etorrerak, garatzeke haren izugarri potentzialarekin, ez du bermatzen aurrerantzean ezberdina izango denik. Oraindik ere, diseinatzen, datuekin entrenatzen eta helburuak definitzen dituzten pertsonak direlako beren interesen edota alborapenen arabera, haien funtsionamendua eta garapen zehazten dituztenak. Eta ez da oker esatea, halaber, interes horiek ez datozela beti bat interes orokorrarekin. Baina ukaezina da AAren erabilera hain azkar orokortu izanaren arrazoi nagusietako bat, eman dezakeen onura ikugarri eta berehalakoa dela. Eta denok dakigun arren arrisku dituela, ezin diogu uko egitea. Arriskuak, hala nola opakutasuna erabakiak hartzean, genero-diskriminazioa edo beste mota batekoa, mendekotasun-sistemak sortzea, gure bizitza pribatuan sartzea edo delitu-helburuekin erabiltzea, besteak beste. Gardentasuna eta segurtasun juridikoaren babespean soilik minimiza daitezkeenak, hau da, ez bakarrik legezkotasunetik baizik eta, modu utziezinean, etikatik.
Dagokionari: Zuen txanda da.

martes, 21 de octubre de 2025
2025 10 21_DEIA, DdNN eta NdG_Europa, konplize eta konpartsa


莽2024ko urrian, Mendebaldeko Saharako baliabide naturalak ustiatzeko EBren eta Marokoren artean sinatutako azken merkataritza-akordioen inguruan Fronte Polisariok aurkeztutako auzian, ebazpena eman zuen Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. Epai historiko horrek nabarmen adierazi zuen aipatutako akordioak zuzenbidez baliogabeak direla, baliabideen jabe legitimoaren -Saharako herria- baimenik gabe sinatu izan direlako. Ba, joan den urriak 3an, saharartiarren aurkako enegarren traizioa sinatu du EBk, Europa–Mediterraneoko Elkartze Akordioaren zuzenketa bat aurkezten, Mendebaldeko Saharatik egiten diren nekazaritza eta arrantza esportazioek Europako merkatura marokoar balira bezala sartzen jarrai dezaten. Zuzenketa, ez Europako Parlamentuari ezta Merkataritza Batzordeari ere jakinarazi izana, formalki akordioaren “egokitzapen tekniko” gisa aurkeztu bada ere, 2021eko eta 2024ko EBJAren epaiak desitxuratzen ditu argi eta haien edukia guztiz desnaturalizatzen du. Hori bai, saharar errefuxiatuentzako laguntza humanitarioa handitze inportantea eta hezkuntza zein garapenerako programak finantzatzea iragarri du Bruselak, baina neurri horiek guztiz independentea dira akordioarekiko, ezin dute ordezkatu saharar herriaren derrigorrezko baimena ezta natural-baliabideen ustiapenetik eratorritako onuratzat onartu ere, EBJAk berak espresiki ezartzen duen bezala. Horrekin, EBk ez du soilik muzin egiten Mendebaldeko Sahara Marokoko okupazio ilegala salatzeko duen betebeharrari, aitzitik, modu aktiboan parte hartzen du bertan. Hala ere, Israelek mantentzen duen Gazako zein Zisjordaniako indarrezko okupazioa gogor gaitzesten du, hau lotsagabekeria.
Maroko, satrapa baten neurriko larderiazko erregimen bat, benetako bolborategia da gaur egun, bai bere kaleetan bai botere-zirkuluetan ere, zeinak, hegazti sarraskijalek bezala, larri gaixorik dagoen Mohamed VIren inguruan hegan baitabiltza, gehiegikeri-bizitza osoaren ondorioen halabeharrezko biktima. Eta Europa, horra hor konpartsa gisa. Cui prodest?
jueves, 16 de octubre de 2025
2025 10 16_DEIA, DdNNav eta NdG_Egunsenti berri bat?
Bat egiten dut, nola ez, Gazako sarraskiaren amaierak eta familiengana bahituen eta presoen itzulerak orokortutako pozarekin. Azken egunotan gazatarrek lo egin ahal izan badute bonben konpainia hilgarririk gabe, senidek eta lagunek berriro elkartu ahal izan badira miseria eta hondakinez inguratuta ere, Israelgo familiek bahitutako seme-alabak, gurasoak edo anai-arrebak besarkatu ahal izan badituzte, zera, gaur itxaropen izpi bat begiztatzen bada, ongi etorriak su-etena eta deituriko bake akordioa. Ea irauten duten, bai akordioa bai bakea... Ez baitugu ahaztu behar norbait, gaur, sinatutako akordioaren ikusteke meritua esklusiboki bere gain hartzen ari dela, lehen unetik gazatiarren pairatutako hiltzarrea mesedetu, berotu eta justifikatu duen tipo berak, orain egunsenti berri baten (sic) etorrera iragarriz: Donald Trump. Zibil errugabekoak hiltzeko makinaren azeleragailutik oina noiz altxatu erabakitzeko ahalmena beretzat hartu duena eta gero Bakearen Nobel Saria beretzat eskatzea aliantzen sare zital bat ehunduz. Horra hor haren bermatzailen zerrenda, Netanyahu genozida den buru duela, bereizi gabeko sarraski baten 70.000 biktimaren hilobiaren gainean dantzatzen ari denok, hau jendaila… Gizatiarki erreparazio justua ezinezkoa dela ustet, dena den nere buruari galdetzen diot ea biktimekiko gutxieneko kontsiderazio bat espero dezakegun. Ba erabakia noren esku dagona ikusita... Inork ez die bizitzara itzuliko, egia, baina has gintezke bi urtez eskolak, errefuxiatu-eremuak eta ospitaleak bonbardatu edota umeak gosez erahil dutenei atsegin ez ematearekin. Eta are gutxiago, Donald Trumpen neurrira diseinatutako ikuskizun batean parte hartzea eta haren fantoche keinu jasanezinak txalotzea.
Ez naiz batere baikorra, itxaropena galtzen ez dudan arren. Kontraesan bat bere baitan, badakit, baina askoz ere koherente eta zintzoagoa diruaz eta harrokeriaz usteldutako handiki baten ipurdi laranjari musu emateko prest dauden munduko goi-mailako agintari hoiena baino. Eta ez dira gutxi.

martes, 14 de octubre de 2025
2025 10 14_DEIA, DdNNav eta NdG_Columbus Day

.jpg)
.jpg)
Asteburuan, eguneko albisteak errepasatzerakoan, irrikitan desio zuen Bakearen Nobel saria Venezuelaraino hegan egin zenaren aipamen ugari irakurri nuen, baita ere argazki bitxi baten azpian beste titular labur bat. Irrifarrez, nere buruari esan nion: gertakari guztien protagonista nagusia izatearen obsesioan, hona hemen Trumpek bururatutako gaurko xelebrekeria: urriaren 13a Colon Eguna aldarrikatu izana, solemnitate osoz Bulego Obaletik presidente-dekretuaren sinadura zuzenean erretransmitituz. Egia esan, haren burutazioetako bat izan ala ez, holako ospakizuna ez da batere berria ze AEBetan Columbus Day delakoaren lehen aldia 1891an izan den. Detonatzailea? New Orleans-en izandako 11 etorkin italiar-estatubatuarren lintxamendua. 1937an, Roosevelt presidenteak federaleko jaiegun izendatu zuen eta 1987an, urriaren 12tik hilaren bigarren astelehenera pasa zen. Laburbilduz: AEBetan ospatzeari utzi ez zion egun-historiko bat berreskuratzea adierazi zuen Trumpek. Baina, adi, gizon honek ez du haririk gabeko puntadarik ematen.
Dekretuaren idazketa “politikoki zuzena” alde batera eginez, hitza hartu zuen eta bere berritsukeria histrionikoa kontakizunaren jabe bihurtu zen. Nabarmen erakutsiz, alde batetik, ohore eta aintza italiar-komunitateari latindar-komunitatearen aurkako mespretxua eta etengabeko erasoen kontrajarreraz eta, bestetik, Genovako zen Colon itsas-gizona benetako "jatorrizko estatubatuar heroi"tzat aldarrikatuz, nahiz eta egungo AEBko lurraldea inoiz oinkatu ere ez zuen egin, Biden Presidenteak duela zenbait urte ofizialki adostutako Indigenous Peoples’ Day delakoa kentzea justifikatzen zuen, Estatu Batuetako jatorrizko herriei eta biztanleei errekonozimendu zintzoa adierazteko.
Gazako genozidioaren konplizea izan den handiki bat, bake-gizon gisa aitortzea publikoki exigituz eta, era berean, elkarbizitza lehertaraziz eta estatubatuarren beraien arteko gorrotoa bultzatuz, zein zentzugabekeria arriskutsua zeinaren ondorioak, AEBetan zein mundu orohar ezagutzeke daude.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)










.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
