Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, guiños literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
sábado, 15 de noviembre de 2025
1988 11 15_37º aniversario de la Declaración de Independencia de Palestina 🔴🟢⚫
🔴🟢⚫
1988 11 15, Argel_
37º aniversario de la Declaración de Independencia de Palestina
Treinta y siete años después, aquella declaración sigue siendo un acto de dignidad y resistencia frente a la ocupación y la violencia, este aniversario nos recuerda que el reconocimiento de Palestina no es simbólico: es una exigencia de justicia y derechos humanos.
Viva Palestina libre!!!
🔴🟢⚫
martes, 11 de noviembre de 2025
2025 11 11_DEIA, NdG eta DdNav_Aldibereko itzultzaile bat
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
____________ Aldibereko itzultzaile bat
Ezker Abertzalearen buruaren azken adierazpen publikoei jarraitzeko, ez litzaiguke gaizki etorriko aldibereko itzultzaile eraginkor bat izatea haren esku-hartzeetan erakusten duen demagogiatik diskurtso ulergarri batera igaro ahal izateko, probokaziotik urrun, bere helburu nagusia zalantzarik gabe. Hain zuzen ere, hartzen duen jarrera ziniko eta gogogabekoak ere ez baitu laguntzen. Adibidez, nola erantzun gidoiaren azken birari 'Euskadirako polizia-eredu berri bat' aldeko haren aldarrikapenean? Ea ba... Otegi, duela urte batzuk jada, hurbileko polizia-eredu bati buruz hitzegiten hasi zen, bobby britainiarren estilora joz, Hala ere, haien deskribapenaren arabera, Benny Hill-Show deskribaezin batetik zuzenean ateratakoak ziruditen. Geroago ‘guk ez dugu Ertzaintza gorrotatzen 'edo‘ ez dugu poliziarik gabeko Euskal Errepublika bururatzen' iritsi zen, Gazte Koordinadora Sozialistatik -Ezker Abertzaleko alaba diskoloa- urruntzeko ahalegin hutsalean, ERNAIk, bere txakurkume ofizialek, espraia eta poetika berreskuratzen zituzten bitartean, hau da, mehatxuak eta ZIPAIO leloa, Segurtasun Sailburua-, Ertzaintza- eta Udaltzainaren aurkako erasoak areagotuz. Eta, Arnaldoren aldetik, ezta gaitzespen-hitzik ere. Baina onartu behar dut jatorrizko Ertzaintzaren espiritua beretzat aldarrikatzea -demokratikoa, euskalduna eta herri honen zerbitzura (sic)- ez nuela etortzen ikusi. Orain modernizatu egin zaigu, hotzetik datozen polizia-serieen baldintzarik gabeko zale bere buruari aitortuz, zeren iparraldeko lurralde horietan uniformedunak, dirudienez, ez baitira kolpekari-errazekoak eta, iribarrez, gureak kontuan har dezala azpimarratuz.
Otegi ez da probokatzaile bat soilik, etikarik eta gizalegerik gabeko izakia bat da ere. Orain oso berritsu agertu arren, Ertzaintzako gizon-emakumeak gorriz markatuta zeudelarik diana terroristan hainbat hamarkadatan ETAko pistolarien aurrean mutu egon zen tipo bera izaten jarraitzen du. Testuinguru honetan, benetan, inongo proposamena leialtzat jo al daiteke?
.jpg)
martes, 4 de noviembre de 2025
2025 1104_DEIA, DdNN eta NdG_Saharar herria, zutik!





1975ko urriak 31an, Marokoko armadako unitate korazatuak indarrez sartu ziren Mendebaldeko Saharan, Espainiako 53. probintzian. Erasoaldi militarrak aurrera egin ahala, Hassan II.k Martxa Berdea sustatu zuen, mobilizazio baketsua gisa aurkezturik izan arren, inbasio militarrarekin paraleloan eta koordinatuta antolatu zena, Espainiako Estatu-Buruzagitza, Franco hilzorian eta Juan Carlos Borboikoa buru zuela, alde batera egin zuen, sahararrak bertan behera utziz. Jazarri, erbestera bultzatu eta fosforo zuriz bonbardatu zituzten basamortuan zehar oinez egindako ihesaldian, Tindufera iritsi arte, Aljeriako hamadan. Eta hor jarraitzen dute, milaka.
Aste honetan 50 urte bete du holako ignomoniak eta, Espainiak, Mohamed VI.ren erregimenaren interes espurioei salduta, haren kolonia izandakoaren gaineko erantzukizuna bere gain hartu gabe jarraitzen du, NBEren doktrinak ezartzen duen modura. Eta modu berean, berriro ere Segurtasun Kontseiluaren 2797-2025 ebazpen onartu berriak: hasteko, autonomia plana marokoarra onartzen ez duelako, bi alderdiei -Maroko eta Fronte Polisario- "horren oinarrian negoziatzea eskatzen" die soilik, beraz, biok alternatiba hori espresiki onetsi behar dute, ezinezko aukera; berariaz adierazten duelako ere, Mendebaldeko Saharako herriaren autodeterminazioa errespetatu behar duela, Nazioarteko Justizia Gorteak 1975ean aitortutako eskubidea, Segurtasun Kontseiluarentzat edo bertako edozein kiderentzat juridikoki xedaezina den agindua; horregatik lurraldean MINURSOk duen misioaren luzapena dekretatzen da, hain zuzen ere.
Tira, Kontseilu zatiturik batean, Saharako nortasun marokoarra onartzen ez duen bozketa engainakor bat, zeinaren estatus juridikoa autodeterminazio eskubidearen mendeko lurralde batena izaten jarraitzen duen. Gainerakoa, berriz ere, propaganda hutsa, baina oraingoan neurrira egindako jantzi batekin, ulertezina...
Duela 50 urte lurra indarrez kendu zieten, inola ez haien duintasuna eta determinazioa. Saharar herriaren borroka, zutik, nerea ere bada. Eta askoz gehiagoena.
jueves, 30 de octubre de 2025
2025 10 30_DEIA, DdNNav eta NdG_DANA_Urtebete bete bat
________ Urtebete bete bat


Atzo, urriak 29a, Valentzia-zonalde handi bat eta inguruko zenbait udalerriak suntsitu zituen izandako DANAtik urtea bete zen, 229 hildako, kaltedun ugari eta kalte material kontaezinak utzi zituena. Urtebete pasata, oinazean murgilduta jarraitzen dute biktimak, kasu askotan iristen ez diren hitzemandako laguntzen zain oraindik eta justizia aldarrikatuz. Egia esan, orduan ikusi jakin ez genuena tragediaren egingo zen kudeaketan zitalkeria eta enpatia eza dira. Ba bai, izen eta abizenekin baina lotsarik gabeko agintari eta ordezkari politikoak biktimen mina mespretxatzen jarraitzen dute, haien dolua bortxatuz eta beren oroitzapena ere. Ezkondurik 50 urte pasiak egoten ziren bikote bat; senarra eta bi seme-alaba utzi dituen ama gazte bat; zortzi hilabeteko haurdun gazte bat, amatasunagatiko baja eskatzeko bi egunera; institutuko zuzendari bat, irakasleek eta ikasleek oso maitatua; ama eta alaba, lankideak, bidelagunak; erretiroa hartzeko zorian informatika andere bat, lagunek bi astez sakan eta ospitale artean etengabe bilatu zutenari; kamioilari alargun bat, aurrez erretiratua, korronteak eraman baino lehen, bere furgonetaren sabaira igotako bi biloba salbu utzi zituena, oraindik desagerturik dauden bi pertsonetako bat; beren etxeetan itotako adineko ezinduak baita etxetik-urrun hil ziren bizilagun ugari; aitaren besoetatik urak erauzitako txiki guztiak; bi udal-langile bere lana betetzen eta zerbitzuz kanpoko polizia bat; gainerako biktimak, zeinen bizimodua une batetik bestera suntsitu baitzen eta, nola egin ahal zuten ere jakin gabe, zutik jarri eta aurrera jarraitu lortu baitute, baita ere lortu ez duten besteak. Guzti-guztiei nire begiramenik sentituena eta elkartasun osoa, eta egun izugarri haietan eta hurrengoetan lagundu eta adoretu zituzten boluntario eta profesional guztiei ere oroitzapen hunkitu bat.
Eta irmotasun berarekin, zintzotasunez, nere mespretxua Carlos Mazón Valentziako Generalitat-ko presidenteari eta ingurukoei. Itzela, infinitua, jakina. Haien duintasun eza bezala.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
.jpg)

.jpg)








