martes, 12 de mayo de 2026

2026 05 12_DEIA, DdNNav eta NdG_Erantzunik?

 

________ Erantzunik?

Beste behin ere, gure irudia argi islatuta ikusten dugu alde batera utzi nahi genituzkeen ispilu batzuetan, baina ezinezkoa, hau da, ezjakintasun militantearena, lotsagabekeria politikoarena eta, azkenik, cum laude hipokrisiarena. Oraingoz, hainbat gertakarik arratoiak eta saguak gaurkotasunaren erdigunean jarri dituzte, diskurtso mediatikoaren jabetuz eta beldurraren botoia aktibatuz, zeina librea baina erraz manipulagarria baita Ea ba, dakiguna: hantabirusa, karraskariek transmititutako birus bat, da luxuzko gurutzaontzi bat legenardun-itsasontzi bihurtzeaz izanaren erantzulea Atlantikoko urak zeharkatuz, porturatzeko aukerarik gabe, ezta hurbiltzeko ere. Kanarietako uretan ainguratu ondoren, azkenean atzerritako bidaiariak ebakuatu eta aberriratu dituzte, eta espainiarrak Madrilgo Gómez Ulla ospitalera eramanak izan dira, berme osasun eta logistika guztiekin. Ontzia, herbehereetar banderakoa, etxera bueltatzen da. Hauek dira gertaerak. Eta OMEren ebazpenak -inoiz ez ukotzaileen edota AAren burutazioak- ebidentzia zientifikoak dira, zeinen gainean jarduteko protokolo zorrotzak oinarritzen dira nazioarteko eta bertako erakundeen ekintzak koordinatuz. Horren aurrean, su-eragileak bailiran, batzuen infantilismoa, besteen arinkeria eta etengabeko kanpainan zeuden zenbait arduradun politikoren adierazpen nahita gehiegizko eta gezurrezkoak altxatzen dira, alarmismoa eta liskarra elikatuz, zelako arrisku eta zabarkeria...

Azkenik, baita cum laude hipokresia aipatu dut ere. Hau da, alde batetik, Hondius, ultra-luxuzko gurutza-ontzi esklusibo bat, goi-mailako milioidunari irisgarri soilik, karraskari-gorozkiek kutsaturik eta azterketa publiko baten umiliazioaren eraginpean, hori bai, adeitsua, odolik egin gabe, krisia kudeatzeko beharrezkoa den ekintzak azkar, garaiz eta eraginkor mobilizatu direla, eta bestetik, behin eta berriz kolpatzen nauen galdera batek: zertaz hitz egingo genukeen hantabirusak kutsatutakoak haiek ez balira, pateran bidaiatzen ohi direnak baizik. Erantzunik?

martes, 28 de abril de 2026

2026 04 28_DEIA, NdG eta DdNNav_ Arrastaka

 



__________ Arrastaka

Asteko gaurkotasun politikoaren komodina izan da, aberriareriko trending-topping, espainiarra jakina. Ez da solasaldirik, iritzi-mahairik, legebiltzarreko eztabaidarik edo komunikabiderik egon 'lehentasun nazionala' deitzen dioten horri ezohiko eta arreta eman ez dionik. Burutazioa, aldarrikapen politikoa, kanpaina-slogan, probokazio hutsa? Gauza seguru bakarra da inongo berritasun bat ez dela: Jean Marie Le Pen-aren Fronte Nazional frantsesak laurogeiko hamarkadan egindako maniobraren erreplika argia da, eta ez da ezertan ere bereizten Trump-en American First!-etik. Beraz, estatubatuetar hauteskundeetan lortutako emaitza onak ikusita, ez da harritzekoa VOXen patriotak arrakasta-bandera berberan biltzea, gorri-hori kasu honetan: lehenik espainiarrak, beti, edonon, edozertarako. Eta gainerakoei, egurre! Zera, finago esanda, PPrekin sinatutako itunen 'lehentasun nazionala' famatua. Horri dagokionez, Abascaltarrek zeozer baieztatzea eta popularrek juxtu kontrakoa, elkarri ihardestea, kontraesatea, eta haien arteko tirabira hain nabarmena izan ez dadin ahotsa ez altxatzea, bakoitzaren komenentzia edo taktika propioen zerbitzura anekdota hutsa da. Testuinguru honetan, VOX da lasterketa-buru, Genovako PP, Feijóo bera, ultraeskuineko lurralde ideologiko eta politikoan barneratu dagoelako, nabarmen, boterea lortzeko formula posible bakar gisa. Berak ezetz esango du baina kontua da, oraingoan, Feijóok bere egin duela ultraeskuinaren beste intsignia-ontzietako bat: etorkinen kriminalizazioa, hau da, lehen gaizkileak zirenak orain zerbitzu publikoen bizkarroiak dira ere. Bada, eta berriro ukatzen badu ere, 2027ko hauteskundeetara begira duen proiekzioaren ahultasuna erakusten du horrekin, izan ere, bere irudia, aireratu beharrean, lausotzen da. Laburbilduz, neurria hartu dio Abascalek eta honek ez dio estutzeari utziko.

VOX-ren jokorantz beharturik herrestan doala diote arren, Feijóok egiten ari dena bere burua saltzea da, Moncloara, arrastaka bada ere, eraman dezaketen botoen truke. Sinpleki. Espainia gaixoa.

martes, 21 de abril de 2026

2026 04 21_DEIA, DdNNav eta NdG_Pontifex



















________ Pontifex

Gaur, apirilak 21, urtebete bete da Bergoglio Aita Santua hil zenetik. Apala eta adeitsua. bere hizkera arin, erraz eta zuzenagatik, baita Vatikanoko pragmatismo tradizionala alde batera uzteagatik, nabarmendu zen hasieratik haren pontifikatua. Izendatu eta pare bat hilabetera soilik, mundu-erdiaren arretaren fokua zen. Aitasantutzako 12 urteetan zehar, ez zuen inor axolagabe utzi: batzuentzat, Elizaren beharrezko berrikuntzaren bultzatzailea, bertako sektore kontserbadoreenentzat, asaldatzaile bat besterik ez, akaso anatema bat. Prevost Aita Santua, Leon XIV, bere aurrekoaren ibilbidearekin kontinuista baina forma bareagoekin, estatubatuar lehen Papa da. Aukeratutako izena ikusita -Leon XIIIren ohoretan zeinak, bigarren iraultza industrialaren zurrunbilo betean, Elizaren doktrina moderno soziala garatu baitzuen haren Rerum novarum entziklikan- jadanik ematen zizkigun pistak bere aitasantutza norantz zabaltzen zituen. Hautaketa-konklabea egin eta egun batzuetara, Papa Frantziskok landutako Evangelii gaudium dokumentuarekiko konpromisoa berritzea kardinalei eskatu zien Aita Santuak, pobreen alde borrokatzen duen Eliza bizi eta askotariko baten alde, garai guztietako misiolariek munduan zehar egin izan duten lanaren funtsa, Perun 20 urte baino gehiagotan berak bezala. Bada, urte honetan zehar, era guztietako iritzi-emaileek salatu dute haien ustez Papa Leonek hartutako profil baxua, San Pedro Plazan lehen hitzaldian bake desarmatu eta desarmatzaile baten aldeko mezu indartsua lau haizeetara zabaldu zuela jada ahaztuz. Beraz, orain, zein da berritasuna? Trumpek goi-mailako ustekabeko figura batekin egin duela topo, ahots propioa eta erantzuteko gaitasun eztabaidaezina duena.

Emeki, zalapartarik gabe, Ebanjelioaren funtsa bera aldarrikatu du Leon Aita Santuak, zera, bakearen eta sufritzen dutenen defentsan esku hartzeko prest dagola. Haren hitza altua eta irmoa, gerrako jauntxoen amorrurako, egundoko kontrapisu baliotusa da gaurko nazioarteko eszenatoki erotuan. Ez dirudi amore emango duenik...